Ekoizpen Sekundarioa edo Kontsumitzailea: Beste izaki bizidun batzuek lortutako organikotik substantzia propioak ekoiztea (heterotrofoak).
Eraginkortasun Energetikoa edo Ekologikoa
Energiaren zati bat lan bihurtzen da eta bestea xahutu egiten da.
Ekoizpen Guztia = Metabolismoa + Ekoizpen Garbia
Ekoizpen Gordina/Guztia: Fotosintesiaren kasuan, molekula organikoetan bildutako energia kantitate jakina.
Ekoizpen Garbia: Produkzio guztiari kostuak edo gastuak kentzean geratutakoa.
Kate, Sare eta Piramide Trofikoak
Ekosistema batean izaki bizidunek duten elkarrekiko dependentzia nagusia elikadura da (harreman trofiko edo elikadura harremanak).
Sare Trofikoa: Ekosistema batean bizi diren populazioak eta beraien arteko harremanak erregistratzean sortzen den sare trinkoa.
Kate Trofikoak: C atomo batek (adibidez) ekoizle primarioetatik hasita hainbat kontsumitzaileen konposiziotik pasaz sortzen den segida irudikatzen duen eredua.
Maila Trofikoak: Organismoak esplotatzen duten maila trofiko gorenaren arabera kokatzen dira.
Piramideak:
Biomasa Piramideak: Maila jakin batekoek behekotik jasotako materia eta energiaren zati txiki bat goikora pasatzen dela irudikatzen du.
Beraz, energia erabilgarria gutxituz joaten da mailatik mailara.
Energia Piramidea: Maila trofikoetako produkzioa irudikatu.
Beti produkzio gordinaren eta kontsumitutakoaren diferentzia handiagoa da beheko mailetan, beraz, ez daude alderantzizkoak.
Forma:
Pasatzen den kantitatearen arabera.
Hurrengo mailara pasatzeko energia, bihurtzeko eraginkortasunaren araberakoa.
Produkzio Gordina eta Garbia Ekosistemetan
Ekoizpen Gordina = Arnasketa + Ekoizpen Garbia
Ekoizpen Gordina: Denbora bitarte jakin bateko ekoizpen primarioa.
Arnasketa: Autotrofoek energia lortzeko erabiltzen duten ekoizpen gordinaren zatia.
Ziklo Biogeokimikoak: Naturan ezinbestekoak diren elementuak maila trofiko eta biotopoan (bizidunen egiturak sortu eta mantenduz eta hauen funtzionalitatea ziurtatuz) birziklatzean egiten duten desplazamenduen segida.
Biologiarekin eta geologiarekin lotura duten osagaiak izendatu.
Zikloa (1-2-3-4-1…).
Autotrofoek materia minerala hartu eta organiko bihurtu.
Kate trofikoekin beste organismo batzuetara pasa.
Pasatzean zatika inorganiko bihurtzen joan.
Mikroorganismo transformatzaileek hori hartu eta ekoizleek aprobetxatzeko bihurtu.
Ziklo Biogeokimikoak
Uraren Zikloa
Ura hidrogenoz eta oxigenoz osatua da.
Galera garbirik gabe ixten da uraren zikloa.
Magmaren aktibitatetik ere isurtzen da, galerak betetzen.
Karbonoaren Zikloa
Landare berdeek hidrosfera eta atmosferako CO2 hartu eta sintetizatu.
Landare-materia organikoa 1. eta 2. mailako kontsumitzaileetatik eta deskonposatzaileetatik pasa:
Parte bat CO2 bihurtu arnasketan.
Beste zati bat lurzoruan ikatz edo petrolio modura (Erretzean CO2 bihurtu).
CO2 zati bat karearrietara pasatzen da.
Oxigenoaren Zikloa
Oxigenoa biomolekuletan funtsezko elementua da eta bizidunen prozesu metaboliko askotan hartzen du parte.
Arnasketa: Atmosferatik eta hidrosferatik oxigenoa hartu eta CO2 askatu.
Fotosintesia: CO2 hartu eta oxigenoa askatu atmosfera eta hidrosferara.
Nitrogenoaren Zikloa
Atmosferako N2 → Amoniako (NH3): Bakterio bidezko finkapena edo tximisten deskarga elektrikoen ondorioz.