Harreman Funtzioak eta Nerbio Sistema: Gida Osoa

Enviado por julen y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,36 KB

Harreman Funtzioak

Harreman-funtzioen bidez informazioa jaso eta erantzunak prestatzen ditugu. Koordinazio sistema behar dugu ingurunean gertatzen diren aldaketak hautemateko eta erantzuteko.

Nerbio Sistema

Nerbio ehunez osatuta dago; erantzun lasterrak eta laburrak prestatzen ditu. Nerbio bulkaden bidez nerbioetara zabaltzen dira.

Sistema Endokrinoa

Guruin endokrinoz osatuta. Oso erantzun geldoak baina iraunkorrak. Hormonen bidez odolean zehar zelula edo organo bateraino.

Hartzailea

Estimuluak hautematen eta nerbioguneetara igortzen ditu. Gorputzaren erantzuna sorrarazteko gai den aldaketa orori estimulua esaten zaio.

Nerbiogunea

Hartzaileak hautemandako informazioa jasotzeaz eta prozesatzeaz arduratzen den organoa da.

Efektorea

Erantzuna emateaz arduratzen diren organoak dira. Bi efektore mota daude:

  • Giharra: Erantzun motorra sortu eta mugimendu bat eragiten du.
  • Guruina: Erantzun jariatzaile sortzen du; hau da, substantzia bat jariatzen du.

Neuronak

Seinaleak jaso eta igortzen dituzte. Seinaleak nerbio bulkaden bidez igortzen dira. Nerbio bulkada beti norabide berean mugitzen da. Dentrita batean sortu uhin elektriko gisa, neurona osoan zehar ibili eta axoian zehar atera. Neuronek ez dute elkar ukitzen eta sinapsia deitzen zaion bereizketa dago haien artean, axoiaren azken adarren eta beste neurona baten dentriten edo zelula gorputzaren artean. Neurotransmisoreak esaten zaien substantzia kimikoen bidez igortzen da nerbio bulkada. Nerbio bulkada axoiaren muturrera iristean hurrengo neuronaren dentritari edo zelula gorputzari lotzen zaio eta horrek nerbio bulkada bat abiarazten du.

  • Sentimen neuronak: informazioa nerbio sistema zentraleraino eramaten dute.
  • Neurona motorrak: nerbio sistema zentraletik efektoreetaraino.
  • Elkartze-neuronak: sentimen-neurona motorrekin lotzen dituzte.

Glia zelulak neuronen artean daude tartekatuta eta neuronak babestu, elikatu edo isolatzen dituzte.

Nerbio Sistema

Nerbio-sistema kanpoko edo barneko estimuluak jasotzeaz arduratzen da, bai eta informazio hori antolatzeaz eta erantzun egokia prestatzeaz ere.

Nerbio-Sistemaren Atalak

  • Nerbio-sistema zentrala (NSZ): Gorputza eta haren jarduerak kontrolatzeaz arduratzen da.
  • Nerbio-sistema periferikoa (NSP): Nerbio-bulkadak hartzaileetatik NSZraino igortzen ditu, eta NSZtik efektoreetara ere bai.

Nerbio-Sistema Zentrala

Entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute, eta bi-biok burezurrak eta bizkarrezurrak babestuta daude. Gainera, meningeak deritzen hiru mintz-estalki babesgarriz inguratuta dago, bai eta likido zefalorrakideoz ere, kolpeak arintzen duen likidoa da.

Entzefaloa

Burezurraren barruan dago eta osagai hauek ditu:

  • Garuna: Garunean kontziente egiten da hartzaileetatik jasotako informazioa eta gure borondatezko jarduerak zuzentzen dituzten aginduak aztertu eta prestatzen dira.
  • Zerebeloa: Garunaren azpian dago, bi hemisferiotan banatuta. Zerebeloaren eginkizuna borondatezko mugimenduak koordinatzea eta gorputzaren orekari eustea da.
  • Bizkarrezur-erraboila: Garunaren oinarrian dago eta bizkarrezur-muina ukitzen du. Gorputzaren ekintza erreflexuak kontrolatzen ditu.
Bizkarrezur-muina

Egitura mehea da eta hatz txikiaren lodiera du. Burezurraren oinarritik bizkarraren bukaeraraino zeharkatzen du gorputza. Zehar-ebakian, bi eremu bereizten dira: barnealdea, tximeleta forma duena, substantzia grisez osatua; eta kanpoaldea, substantzia zuriz eratua.

Nerbio-Sistema Periferikoa

Nerbio-sistema periferikoa osatzen duten nerbioak entzefalotik eta muinetik abiatu, eta gorputz osoan zehar adarkatu eta banatzen dira.

Bi Nerbio Mota
  • Sentimen nerbioak: hartzaileetatik datorren informazioa nerbio sistema zentralera igarotzen dute.
  • Nerbio motorrak: informazioa nerbio sistema zentraletik efektoreetaraino gidatzen dute.

Nerbio gehienak mistoak dira; hau da, hala sentimen-funtzioak nola funtzio motorrak betetzen dituzte.

Bi Sistema Mota
  • Somatikoa: gorputzaren mugimenduan esku hartzen du. Eskeleto giharrek (borondatez kontrolatua) osatzen dute.
  • Begetatiboa edo autonomoa: inkontzienteki eta automatikoki betetzen diren gorputzaren oinarrizko funtzioak eragiten ditu, esate baterako bihotz taupadak.

Sistema Endokrinoa

Sistema endokrinoa gorputz osoan banatuta dauden guruinen sorta batez osatuta dago. Guruin endokrinoak edo barne-jariaketako guruinak deritze, beren jariaketa-gaiak zuzenean odolera isurtzen dituztelako. Guruin endokrinoak jariaketan espezializatutako zelulaz osatuta daude eta zelula horiek, hormonak deritzen substantzia kimikoak sintetizatzen dituzte. Hormonak behin sortuta, odolera isuri eta odol-hodien bidez gorputzeko atal guztietara garraiatutako dira, dena dela, beren ekintza zelula edo organo jakin batzuetan baino ez dute egiten, jomuga zelulak edo organoak deritzeten.

Hormonen Ezaugarriak

  • Sintetizatuak izan diren tokitik urrun betetzen dute beren funtzioa hormonek.
  • Erantzun geldoagoak ematen dituzte, baina iraunkorragoak.
  • Oso kopuru txikitan eragiten dute eta arin degradatu.

Nerbio-Sistemaren Funtzionamendua

Bi motatako erantzunak sortzen ditu:

  • Borondatezko ekintzak: Erantzuna borondatezkoa eta kontzientea da. Erantzuna garunean prestatzen da.
  • Ekintza erreflexuak: Gorputzak oharkabeko erantzuna ematen du estimuluaren aurrean, eta bizkarrezur-muinak prestatzen du erantzuna. Nerbio egiturak: hartzailea, sentimen neurona, elkartze neurona, neurona motorra, efektorea.

Sistema Endokrinoaren Funtzionamendua


Ez dituzte hormonak etengabe jariatzen.Gehienetan,odolean dagoen hormona kantitateak berak edo homonaren jarduerak eteten du jariaketa.
Erregulazio mekanismo horri atzeraelikadura negatiboa edo feedbacka deritzo,Nerbio-Sistema zentralak kontrolatzen du mekanismoa,hipotalamoaren eta hipofisiaren bitartez;mekanismo horen bidez,gorputzeko hormona mailei ia bere horretan eustea lortzen da,hala behar denean.

Entradas relacionadas: