Filosofiaren hastapenak: Mitoetatik Arrazionaltasunera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,26 KB
1. Zer ezberdintzen gaituen animaliengandik
Animaliek sena jarraitzen dute. Pertsonek, ordea, modu arrazionalean jardun dezakegu: interpretatuz, pentsatuz, arrazoituz, ulertuz eta erantzunak emanez.
2. Zer da mitoa eta zergatik sortu zen?
Naturaz gaindiko izakiek antzina egindako ekintza gogoangarrietan oinarritzen diren kontakizun sakratuak dira, gaur egungo mundua azaltzen dutenak.
3. Mitoak eta ikuspegi arrazionala
Mitoek kontakizun transzendenteak adierazten dituzte, mundu honetaz haraindi dauden jainko-jainkosengana eta indar miragarrietara joz. Arrazoiak, berriz, azalpen immanenteak ematen ditu: ez du indar magikorik aipatzen, gauzen zergatiak naturan bertan aurkitu daitezkeela baizik.
4. Filosofiaren sorrera eta korronte nagusiak
Filosofia Txinan, Indian eta Grezian sortu zen. Hiru korronte nagusi:
- Budismoa: Indian jaioa.
- Konfuzianismoa eta taoismoa: Txinan jaioak.
- Mendebaldeko filosofia: Grezian jaioa.
5. Presokratikoen filosofia eta logos kontzeptua
Haiek izan ziren azalpen mitikoetatik haratago joan ziren lehenak. Mediterraneoko ekialdean sortu zen, K.a. VI. mendean. Logos terminoak hitza eta arrazoia esan nahi du.
6. Zergatik deitzen diegu presokratikoei "fisikoak"?
Presokratikoei fisikoak deritzegu, egindako galderak naturarekin zerikusia zutelako eta grezieraz naturari physis esaten zaiolako.
7. Presokratikoen eskola garrantzitsuenak
- Mileto Eskola: Tales eta Anaximandro.
- Pitagorikoen Eskola: Pitagoras eta Hipaso.
8. Zer esan nahi du filosofia hitzak?
Filosofiak jakinduria-zaletasuna esan nahi du. Pitagoras izan zen izena eman ziona, arrazoi hauengatik:
- Filosofia ez da egiaren jabea izatea.
- Egiaren erakarpena sentitzea da.
- Egia lortzen saiatzea da.
9. Filosofiaren bi esanahiak
Filosofia diziplina akademikoa da, hainbat pentsalarik denboran zehar sortu dituzten teoria eta sistemez osatua. Aristotelesen arabera, filosofia harridurarekin hasten da, ezjakintasunaren kontzientziak galderak egitera bultzatzen gaituelako.