Federico Etxebarria (1893): protekzionismoaren aldeko eskaera eta Bizkaiko industria

HistoriaActualizado el 3,86 KB

Resumen

Testua 1893an Bilbon Federico Etxebarria enpresari eta politikariak idatzitako mitin politiko bat da, arantzel-babesa mantentzeko eskatzen duena. Bizkaiko industrializazioaren hastapenak, Foruen desagerpena, 1876ko Itun Ekonomikoa eta Meatzaritza Legea azaltzen ditu. Ikasleek Berrezarkuntzako testuinguru ekonomikoa eta protekzionismoaren arrazoiak ulertuko dituzte.

Puntos clave

  • Testua 1893ko abenduaren 9an idatzi zen Bilbon, 1891ko Arantzel Legearen ostean, Berrezarkuntzan.
  • Egilea Federico Etxebarria enpresaburua, politikaria eta polifazetikoa izan zen, 1878an sortutako enpresa baten sortzailea.
  • Helburua euskal industriarako galdutako babesa berreskuratzea da, batez ere metalen inportazioari jarritako arantzelak mantenduz.
  • Industrializazioa berandu hasi zen foru-sistemaren oztopoengatik eta Gerra Karlistaren ondorioz.
  • 1876ko Itun Ekonomikoari esker, euskal diputazioek salbuespen fiskala lortu zuten.
  • Meatzaritza Legearen ondorioz meategien ustiapen masiboa hasi zen, eta burgesiak irabaziak ontziolak eta labe garaiak bezalako sektoreetan inbertitu zituen.
  • 1898ko kolonien galerak kapitala itzularazi zuen, eta Estatuaren babesak sektore berrietan inbertsioak ahalbidetu zituen.

Ponte a prueba

Testuaren Azterketa (1893)

Iturria, Izaera eta Gaia

Iturriari dagokionez, testua lehen mailakoa da, historikoa, jatorrizko iturrietatik datorrelako. Izaera narratiboa du eta gaia politikoa da, batez ere, Federico Etxebarria Bizkaiko burgesiaren ordezkaria delako eta adierazpen honekin gobernuaren parte-hartzea nahi duelako arantzelak kokatzeko. Hala ere, esan dezakegu gaia ekonomikoa ere badela, librekanbismoaren kontrakoa eta protekzionismoaren aldekoa delako.

Egilea: Federico Etxebarria

1893ko abenduaren 9an idatzi zen Bilbon. Egilea Federico Etxebarria izan zen: enpresaburua, politikaria eta polifazetikoa. Izen bereko enpresa garrantzitsuaren sortzailea izan zen 1878an. La Iberia, Eléctrica Hispánica eta Sociedad Alhemeyer enpresetako administrazio-kontseiluetako lehendakaria eta Bancobao eta La Robla burdinbideko aholkularia izan zen. 1899an Bizkaiko diputatu liberala izan zen, eta 1916an senatari.

Hartzaileak eta Helburua

Testu publikoa da, mitin politiko bat delako, eta mezua sektore bereko enpresariei zuzenduta dago gehienbat, baita Gobernuari ere. Helburua euskal industriarako galdutako babesa berreskuratzea da.

Testuinguru Historikoa: Berrezarkuntza

Testu inguruari dagokionez, testua Berrezarkuntzan koka dezakegu. Mendearen azken hamarkadan hain zuzen ere, Maria Kristina Habsburgokoa erregeordetzan zegoen garaian. 1891ko Arantzel Legea ezarri ondoren idatzi zen testua.

Edukia: Protekzionismoaren Aldeko Eskaera

Bi paragrafotan aurkezten da, eta protekzionismoaren beharra azaltzen du.

Lehenengoan, Etxebarriak azaltzen du zeintzuk izango ziren Bizkaiko industriari egingo zitzaizkion kalteak, arantzelak kenduz gero.

Bigarren paragrafoan, Federicok gobernuari arantzelak zeuden bezala mantentzeko eskatzen dio. Zehazki, Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun komertziala zela eta, metalen inportazioari jarritako arantzelak ez kentzeko eskatzen du.

Industrializazioaren Testuingurua Bizkaian

Hastapenak, Foruak eta Gerra Karlista

Industrializazioa berandu hasi zen, foru-sistemaren oztopoengatik eta gerra zibilaren ondorioz. Izan ere, azken gerra karlistaren amaierak foruen desagerpena ekarri zuen.

Itun Ekonomikoa eta Meatzaritza Legea

Hala ere, 1876ko Itun Ekonomikoa sinatu ondoren, euskal diputazioek salbuespen fiskala lortu zuten: zegozkien probintzietan zergak jaso ahal zituzten, eta bildutako kopurutik aurrez adostutako kantitate bat gobernuari ematen zioten. Bestalde, Meatzaritzako Legea Euskal Herrian indarrean jarri zenean, meategien ustiapen masiboa hasi zen.

Burgesiaren Inbertsioak eta Siderurgia

Negozio honetan Bizkaiko burgesiak eta atzerriko konpainiek parte hartu zuten. Lortutako irabaziekin, Bizkaiko negozio-gizonek burdinarekin erlazionatutako beste negozio batzuetan inbertitu zuten, hala nola ontziolak eta labe garaiak.

Estatuaren Babesa eta Muga-zergak

Baina, behin industrializazioa hasita, Estatuaren babesa behar zen siderurgia aurrera eramateko, eta beharrezkoa zen Figuerolaren muga-zerga. Baina hori ez zen Bizkaiko arazoa soilik; Estatu osorako zen beharrezkoa, eta geroago indartu egin zen 1896ko muga-zergekin. Horri esker etekina ateratzea lortu zuten.

Ondorioak: Kolonien Galera eta XX. Mendea

1898an, kolonien galeraren ondorioz, kapital asko itzuli zen. Espainia bigarren mailako estatua zen, eta ezin zuen industrializazioa aurrera eraman Estatuaren babesik gabe. Babes horri esker, beste sektore batzuetan inbertsioak egitea lortu zen. Bizkaiko industria XX. mendeko lehen urteetan finkatu zen, baina lehen hamarkadan krisialdi bat jasan zuen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik eskatzen zuen Federico Etxebarriak arantzelak mantentzea?

Arantzelak kentzeak Bizkaiko industriari kalte handiak eragingo liokeela uste zuen. Batez ere metalen inportazioari jarritako arantzelak mantentzea eskatzen zuen Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun komertzialaren ondorioz.

Zer izan zen 1876ko Itun Ekonomikoa?

Itun horren bidez euskal diputazioek salbuespen fiskala lortu zuten. Zergak jaso ahal zituzten eta bildutako kopuruaren zati bat aurrez adostutako kantitate gisa gobernuari ematen zioten.

Zergatik hasi zen Bizkaiko industrializazioa berandu?

Foru-sistemaren oztopoengatik eta gerra zibilaren ondorioz. Azken gerra karlistaren amaierak foruen desagerpena ekarri zuen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz idatzi zen Federico Etxebarriaren testua?
2. Zein legeren ondoren idatzi zen testua?
3. Zein da Etxebarriaren helburu nagusia?
4. Zein sektoretan gehienbat eragiten zuen Etxebarriaren eskaerak?
5. Zein izan zen foru-sistemaren desagerpenaren kausa?
6. Zer ekarri zuen Meatzaritza Legea indarrean jarri zenean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.