Bizkaiko meatzaritza eta industrializazioa: gizarte aldaketak eta langile mugimendua
Resumen
Dokumentuak Bizkaiko meatzaritzaren eta industrializazioaren eragina aztertzen du XIX. eta XX. mendeetan. Langileen etorrera, burgesiaren sorrera, eta bizi-baldintza txarrak azaltzen dira. Era berean, 1890eko meatzarien greba eta sindikatu sozialista, abertzale eta anarkistak aztertzen dira.
Puntos clave
- Bizkaiko mineralaren eskaria handia izan zen Europan, lege metaliko altua zelako.
- Industrializazioak biztanleria ia bikoiztu zuen euskal probintzietan, inguruko probintzietatik etorritako langileei esker.
- Burgesia berria (Martinez Rivas, Ibarra Hermanos) meatokien jabetzatik sortu zen eta Nerbioiaren eskuinaldean bizi zen.
- Langileak Nerbioiaren ezkerraldean bizi ziren, peoi etxeetan eta barrakoietan, baldintza bidegabeetan.
- 1890eko meatzarien greba barrakoien eta dendetako derrigortasunaren aurka izan zen, eta lanaldi luzeak murriztea lortu zen.
- Facundo Perezagak 1886an lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilbon; ELA (abertzalea) eta UGT (sozialista) eta CNT (anarkista) sindikatuak sortu ziren.
Bertako eta atzerriko hainbat konpainia sortu ziren Bizkaiko minerala erauzteko, eta honek Europako eskaririk handienetarikoa izan zuen, lege metaliko altukoa zelako.
Industrializazio-prozesuak eragin handia izan zuen gizarte-mailan, langile asko etorri zirelako inguruko probintzietatik Bizkaiko meatokietan lan egitera, bereziki iparraldetik. Langile kanpotar hauen eginkizuna oso garrantzitsua izan zen, haiek gabe ezinezkoa izango zelako horrelako industria-garapen handia lortzea. Urte gutxitan, euskal probintzietan aldaketa demografikoa itzela izan zen, eta ia bikoiztu egin zen biztanleria.
Industrializazioak, halaber, finantza botere handiko oligarkia sorrarazi zuen Nerbioiaren eskuinaldean. Industrializazioaren protagonista nagusia burgesia sortu berria izan zen, ez meatzaritzatik sortutakoa. Jabe-talde berria eratu zen (Martinez Rivas, Ibarra Hermanos), eta botere ekonomiko handi hori meatokien jabetzaren ondorioz izan zen. Herritar hauek, euren botere ekonomiko handia erakusteko, ingelesen moduko bizitegi auzoak eraiki zituzten. Industriako langileak, aldiz, Nerbioiaren ezkerraldean finkatu ziren, meatzeetatik hurbil, testuak izendatzen dituen peoi etxeetan eta barrakoietan, eta argi geratzen da bizileku horietako baldintzak bidegabeak eta guztiz higuingarriak zirela.
XIX. mendearen eta XX. mendearen arteko azken 50 urteek aldaketa handia utzi zuten Bizkaian eta Gipuzkoako zenbait eremutan; izan ere, nekazaritza-gizarte tradizionalekoak izatetik, gizarte moderno eta industrialak izatera pasatu ziren.
Industriako burgesia handiaren eta langile arrunten arteko diferentzia dela eta, uler dezakegu nola partidu liberal dinastiazaleei botoa eman ordez, oposizioko talde ezberdinetan antolatu ziren baldintza hobeak eskatzeko eta euren eskubideak aldarrikatzeko. Besteak beste, Facundo Perezaguak 1886an lehen elkarte sozialista sortu zuen Bilbon, eta hau izan zen langileen alde gehien borrokatu zuen alderdietako bat historian zehar.
1890ean meatzarien lehen greba handia jazo zen, barrakoien eta denden erabileraren derrigortasunaren aurka (testuan deskribatzen diren bizileku penagarriak), eta gauza garrantzitsu asko lortu zituzten, hala nola, ordura arteko lanaldi luzeak murriztea. Derrigorrezko dendak eta barrakoiak kentzea, aldiz, ez zen lortu. Hurrengo urteetan beste hainbat greba nagusi egon ziren, besteak beste 1892koa, porrota izan zuena sindikalismoa ez zegoelako finkatuta. 1910eko meatzarien greba, aldiz, arrakasta handia izan zen berriz ere.
Abertzaleek ere euren sindikatu propioa sortu zuten, Euskal Langileen Alkartasuna (ELA), euskal jatorriko langileentzat, ideal abertzaleen eta Elizaren babespean. Hauen ustez, sozialismoa alderdi arrotza zen, batez ere inmigranteen artean sustraitua eta euskal herritarrengandik urrun mantendu beharrekoa. Bereziki atzerritarrez osatuta egon arren, Bizkaiko sozialismoak euskal lurraldeetako herritarren parte hartze nabarmena izan zuen ere, adibidez, Tomas Meaberena. Sozialisten sindikatua UGT izan zen.
Anarkistek presentzia askoz txikiagoa izan zuten euskal lurretan, Kataluniarekin alderatuz gero, baina hauek ere talde bat osatu zuten oposizio modura Gobernuko alderdibitasunari aurre egiteko eta herritarren bizi- eta lan-baldintzak hobetzeko asmoarekin. Anarkisten sindikatua CNT izan zen.
Hurrengo hamarkadetan, euskal lurraldeetako industria oraindik gehiago hedatu zen, eta horrek ondorio sakonak izan zituen gizartean.
Somorrostro aldeko meatzarien egoera soziala agertzen da dokumentu honetan. Langileek sufritzen zuten egoera hori aldatzeko egin zen 1890eko greba handia, barrakoi eta kantinen derrigortasuna desagertu egin zen eta langileek 10 orduko jarduna lortu zuten. Konpromiso hori paperean idatzi zen arren, langileen baldintzak ez ziren asko aldatu, testu hau argi uzten duen bezala. Egoera honetan sortu zen Bizkaiko meatzaldean langile mugimendu indartsua.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zergatik etorri ziren langile asko Bizkaira?
Industrializazioagatik etorri ziren langile asko inguruko probintzietatik, bereziki iparraldetik, meatokietan lan egitera. Haien lana ezinbestekoa izan zen industria-garapen handia lortzeko.
Zer lortu zen 1890eko meatzarien grebarekin?
Lanaldi luzeak murriztea lortu zen. Barrakoien eta derrigorrezko dendak kentzea, ordea, ez zen lortu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.