Vicente Blasco Ibáñezen "El intruso" eleberriaren pasartea: meatzarien etxebizitza eta lan baldintzak
Resumen
Testuak Bizkaiko meatzarien etxebizitzaren egoera tamalgarria deskribatzen du: barrakoiak, higiene falta, elikadura urria eta gogorra den lan egunak. Era berean, Enkarterrietako burdin erauzketaren testuinguru historikoa azaltzen du, XIX. mende amaierako industrializazioa, immigrazioa eta 1890eko greba orokorra barne. Pasarteak gizarte-kritika eta garai horretako langileen bizimodua ulertzeko balio du.
Puntos clave
- Testua Vicente Blasco Ibáñezen "El intruso" (1904) eleberrikoa da eta meatzarien etxebizitza, "peoien etxea" deitua, deskribatzen du.
- Meatzarien etxebizitzak meatzeen jabeen barrakoiak ziren, langileburuen kontrolpean, alokairuan erabiltzen zirenak.
- Gelaxken baldintzak ez ziren higienikoak: arropa jantzita lo egiten zuten, airea arnasteza zen eta hotza handia zen.
- Bizkaiko burdina Bessemer bihurgailuarentzat fosfororik gabea zen, eta Europan Bizkaian eta Suedian bakarrik aurkitzen zen.
- 1890eko greba orokorrak barrakoiak eta kantinak amaitzea eta 10 orduko lan eguna ezartzea lortu zuen, teorian behintzat.
Etxebizitza hauek meatzeen jabego ziren barrakoi batzuk ziren. Hauek, langileburuen kontrolpean zeuden eta meatzariek alokairu baten truke etxebizitza bezala erabiltzen zituzten. 2.Paragrafoan (3.-18.
Lerroak
Etxebizitza honen deskribapena egiten du: lan egun oso gogor baten ondoren (“egun osoa ematen baitzuten barrenatzeko makinek ateratako blokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen, mea- biltegira eramaten eta mea-biltegitik ekartzen” 4.-6. Lerroak) meatzaria etxera itzultzen da, egileak “gelaxka” (7. Lerroa) deitzen dio, eta afari urri baten ondoren (“babarrunak, patatak eta bakailao edo urdail azpiko bat afalduta” 6.-. Lerroak) lotara joaten da. Gelaxkaren (beste meatzari batzuekin partekatua) baldintzak ez dira batere higienikoak: arropa jantzita egiten dute lo, airea arnastezina da, sabaiak baxuak, bizkarroi ugari dago, hotz ikaragarria...Guztia azken esaldian oso ongi laburtuta geratzen da: “izerdiak elkartu egiten ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen” (17-18 lerroak). 3.Paragrafoan (19.-29.Lerroak) meatzarien lan lekuaz hitz egiten du, hau da, harrobiaz. Egileak “langile asaldatzaileen etsairik gogorrena” (19. Lerroa) bezala deskribatzen du. Ondoren harrobia eta meatzarien arteko desberdintasuna egiten du (20.Lerroa), eta harrobietan lan egiteko berriz ez (“harria atera, jaso eta eraman, ez da besterik behar” 23. Lerroa), horregatik harrobietan lan egiteko langileak ez zuten inongo prestakuntzarik eduki behar, meategietakoak berriz bai; honen ondorioz kanpotik (batez ere Gaztelatik) pilaka langile iritsi ziren goseak bultzatuta (25.-26. Lerroak) Bizkaiko Enkarterrietako harrobietara lanera. Egileak, pasarte honetan irakurtzen dugun azken esaldian: “Gerraren etorrera..Eskubideak eskuratzea” momentu honetan sortu berriak ziren sindikatuen eragina ikus daiteke. 3. TESTUINGURU HISTORIKOA: Blasco Ibañezen eleberri honetan aipatzen den Enkarterrietako burdin erauzketa erromatar garaian hasi zen egiten, Erdi Aroan ere jarraitu zen egiten, baina 1855 urtetik aurrera izango da garrantzia hartzen duenean eta modu zabalean egiten hasten zenean, urte horretan asmatu baitzen Bessemer bihurgailu honek fosfororik gabeko burdinaren erabilpena eskatzen zuen. Burdin mota hau Europako bi zonetan bakarrik aurkitu zitekeen: Bizkaian eta Suedian. Bizkaikoa merkeagoa zen hainbat arrazoiengatik: kostaldetik hurbil egotea (garraioa merkatzen zuen), kalitate onekoa izatea, azalean egotea eta eskulana ugaria eta merkea izateak ustiakuntza kosteak merkatu egiten zituen. Testuinguru honetan kokatu behar dugu beraz komentatzen ari garen testua.Aipatutako faktore guzti hauek lagunduta, Bizkaiko burdinaren ekoizpena oso azkar hazi zen 70.Hamarkadan, gero gerra karlista zela eta gelditu bazen ere. Hainbat mea konpainia sortu ziren atzerriko kapitalekin (britainiarrak, frantziarrak, belgikarrak, alemaniarrak,...) (Franco-Belga des mines de Somorrostro), eta beste batzuk berriz, bertako kapitalekin (Ibarra, Chavarri...). Botere ekonomiko izugarria zuen oligarkia hau Bilboko itsasadarraren eskuinaldean kokatu eta ingeles motako etxe multzo dotoreak eraiki zituen (Neguri) eta hauetako batzuk, lantegi berriak eraiki zituzten, adibidez 1902an “Altos Hornos de Vizcaya”. Momentu hauetan iritsi zen burdinaren erauzketa bere momentu gorenera (6,5 miloi tona). Burdina Europara, Ingalaterrara batez ere, esportatzen zen (%90). Burdin meatzetan egon zen goren momentu honek eraginak utziko ditu gizarte mailan ere, komentatzen ari garen testuan azaltzen zaigun langileen egoera tamalgarria bezala. Eleberria 1904an argitaratu bazen ere, deskribatzen digun egoera guztiak XIX. Mende amaieran emandako egoeraren ispilu dira. Biztanleriaren hazkundea nabarmena izan zen, immigrante asko iritsi baitziren Bizkaira meatzetan lan egitera. Immigranteen etorrera hau erabat nahaspilatua zen. Meatzeak zeuden zonetan barrakoiak antolatu ziren langile immigrante guzti hauentzat, hain justu, barrakoi hauetako baten deskribapena da gu komentatzen ari garen testuaren ideia nagusia. Egoitza hauek, gehienetan, baldintza higienikorik gordetzen ez zuten lekuak ziren eta ehun ohe edo gehiago egoten ziren bakoitzean. Gainera, barrakoietan meatzearen jabearen “kantina” batzuk egoten ziren, non langileak han erostera behartuak zeuden. Elikadura urriak meatzarien gaixotasunak areagotzen zituen. Lan egunak, hasiera batean oso luzeak ziren (11 ordu edo gehiago), etab. Egoera guzti honek 1890eko greba orokorrera bultzatu zuen, eta greba honi esker, teorian behintzat, barrakoi eta kantinekin bukatu zen eta 10 orduko lan eguna ezarri zen.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Nor izan zen Vicente Blasco Ibáñez?
Testuak ez du egilearen biografia zehatza ematen, baina "El intruso" eleberria 1904an argitaratu zela esaten du. Eleberrian meatzarien egoera deskribatzen da.
Zergatik zen garrantzitsua Bizkaiko burdina XIX. mendean?
1855etik aurrera burdin erauzketa modu zabalean egiten hasi zen Bessemer bihurgailuarekin, eta Bizkaiko burdina merkea eta kalitate onekoa zenez, ekoizpena azkar hazi zen 70. hamarkadan.
Zer lortu zuen 1890eko greba orokorrak?
Testuaren arabera, grebak barrakoiak eta kantinak bukatzea eta 10 orduko lan eguna ezartzea lortu zuen, teorian behintzat.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.