Leninen 'Apirileko Tesiak' (1917): analisia eta testuingurua

HistoriaActualizado el 3,34 KB

Resumen

Testu honek Leninen 'Apirileko Tesiak' aztertzen ditu, 1917ko Errusiako Iraultzaren garaian idatzitakoak. Iraultza burgesa eta proletarioa bereizten dituen tesi nagusiak azaltzen ditu, botere bikoitzaren egoera eta Lehen Mundu Gerrak Errusian izan zuen eragina. Ikasleak Errusiako 1917ko egoera politikoa eta Lenin ideologiaren oinarriak ulertuko dituzte.

Puntos clave

  • Apirileko Tesiak 1917an idatzi zituen Leninek, Errusiako Iraultza garaian.
  • Leninen ustez iraultza burgesa bete zen eta iraultza proletarioa behar zen.
  • Botere bikoitza existitzen zen: sobietarrena eta behin-behineko gobernuarena.
  • Lehen Mundu Gerrak nekazaritza-produkzioa murriztu, prezioak igo eta eskasia eragin zituen.
  • Otsailaren 27ko greba orokorrak eta goarnizio militarraren matxinadak tsarra abdikatzera eraman zuten.
  • Leninek botere guztia sobietarrentzat eskatu zuen eta gerraren berehalako amaiera proposatu zuen.

Ponte a prueba

1. Testuaren Sailkapena (1 pto)

  • Testu historikoa
  • Testu motak: Egitarau politikoa, Tesiak (Hitzaldia)
  • Egilea: Vladimir Ilich Ulianov, Lenin
  • Helburua: Publikoa
  • Gaia: Politikoa

2. Testuingurua (1 pto)

XX. mendean (1917), Errusiako Iraultza garaian idatzia. Testuak ez du zehazten zein den bere kokapen zehatza.

3. Ideia Nagusien Identifikazioa (3 pto)

Tesi bakoitza ideia nagusi bat da:

  1. Leninek ez dago ados behin-behineko gobernuarekin gerraren jarrerari buruz.
  2. Iraultza burgesa bete denez, iraultza proletariora pasatu behar da.
  3. Boltxebikeen gutxiengo egoera argi eduki behar da.
  4. Errusia, langileen errepublika izango da.
  5. Nekazal lurren nazionalizazioa.
  6. Sozialismoaren ezarpenak betirako izan behar du.
  7. Alderdiak zehaztu behar ditu bere zereginak: adibidez, izena aldatzea.
  8. Internazional berri bat egin behar da.

4. Iruzkina (5 pto)

Errusiar Inperioa autokrazia bat zen, tsarraren botere absolutuaren menpean. Nekazal-ekonomia zuen Errusiak, atzeratua eta produktibitate gutxikoa. Baina mendebaldetik industrializazioa hasita zegoen, atzerriko kapitalen eraginez. Honek, langile mugimendu garrantzitsu baten sorrera ekarri zuen.

Industrializazioak idei berrien sarrera ekarri zuen, baita alderdi politiko berriak ere: liberal-burgesa (kadeteak) eta Iraultzailea (eseritak) eta Errusiako Alderdi Sozialdemokrata (PSDR), bi adarretan bananduko dena: boltxebikeak eta mentxebikeak.

Lehenengo erreformak, Japoniaren kontrako guduarengatik sortutako protestek eragin zituzten, eta gero (1905eko urtarrilean, Igande Odoltsuan) burutu ziren, batez ere Nikolas II.a Duma deituriko asanblea legegilea eratzera behartuz (baita nekazal-erreforma batzuk ere). Erreforma hauek ez dute inperioaren egitura ekonomiko eta politikoak aldatzen.

Lehen Mundu Gerran parte hartzeak egoera ez zuen hobetzen lagundu: nekazarien erreklutamenduak nekazaritzako produkzioa gutxitzea ekarri zuen; prezioak igo egin ziren; erosteko ahalmena gutxitu egin zen eta eskasia eta gosea zabaldu ziren. Honek guztiek, gobernuaren aurkako kritikak eta adierazpenak areagotu zituzten.

Iraultza herri-klaseen protestekin hasten da, gerraren amaiera eta bizi-baldintzen hobekuntza eskatuz. Otsailaren 27an greba orokorra izan zen eta hiriburuko goarnizio militarra matxinatu egin zen. Tsarrak ez zuen gerra utzi nahi izan eta presioaren aurrean abdikatu egin behar izan zuen. Behin-behineko gobernua Lvov printzeari eman zaio (kontserbadorea). Baina botere bikoitza dagoela adierazten da, sobietarrena eta behin-behineko gobernuarena.

KDT alderdiak zuzentzen duen gobernu liberala sobietarrek zuzentzen duten herri-mugimenduak gainezka egiten du. Momentu honetan, Leninek “Apirileko Tesiak” argitaratu zituen (gure testua). Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Iraultzak fase liberala gainditu eta langile-iraultza bihurtu behar du.
  • Botere guztia sobietarrentzat.
  • Gerraren berehalako irteera.
  • Leninek erretiratu egiten da sobietarrek behin-behineko gobernuari emandako laguntzatik.
  • Boterea bide iraultzailetik hartzea.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer dira Apirileko Tesiak?

Leninek 1917an argitaratutako tesi multzoa da, Errusiako Iraultzaren fase berriari buruzkoa. Iraultza burgesa gainditu eta langile-iraultza bultzatzea proposatzen du.

Zer da botere bikoitza?

Testuaren arabera, Errusian bi botere aldi berean zeuden: behin-behineko gobernuarena eta sobietarrena. Sobietarrek herri-mugimendua zuzentzen zuten.

Zergatik eragin zuen Lehen Mundu Gerrak Errusian?

Nekazarien erreklutamenduak produkzioa murriztu zuen, prezioak igo ziren, erosteko ahalmena gutxitu zen eta eskasia eta gosea zabaldu ziren.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz idatzi zituen Leninek Apirileko Tesiak?
2. Zein da Leninen tesi nagusia iraultzari buruz?
3. Zer adierazten du botere bikoitzak?
4. Zein gertaerak eragin zuen tsarra abdikatzera?
5. Zer eskatzen du Leninek sobietarrentzat?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.