Fedea eta arrazoimena tomas akinokoa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 6,79 KB

Arrazoimena


Hiponako Agustinen ustez bai fedeak eta baita arrazoimenak helburu berbera dute: biak bilatzen dute egiaren ezagutza. Tomasen ustez, Jainkoak gizakiari ezagutzarako arrazoimena eta fedea eman dizkio, bakoitzak bere esparruko ezagutzak eskaintzen dizkiolarik. Arrazoimenak mundu fisikoaren inguruko ezagutza emango dio gizakiari. Arrazoimena eta fedea ez dira inoiz kontraesanean eroriko. Arrazoimenak fedearekin talka egingo balu, arrazoimena erabili duenak hanka sartu duelako litzateke. Arrazoimenaren bidez esan dezakegu jainkoa existitu zela baina ezingo genuke jakin Jainkoaren izaera nolakoa den. Fedeak eta arrazoimenak amankomunean dute esparru bat FEDEAREN-PREAMBULOAK deritzona: Jainkoaren existentzia (adibidez).

Fedea, sinismena, inspirazioa: Fedeak gauza jainkotiarren inguruko ezagutza ematen dio gizakiari.

Tomasen ustez, fedea daukaten pertsonak sinisdunak eta Jainkoaren hitza entzuteko prest daudenak dira.

Jainkoa: Tomas Aquinokoaren ustez, Jainkoa badagoela egia da, eta arrazoimenaren bidez ere (fedeak baieztatzen du) froga daiteke: Jainkoaren berri izateko, mundu naturalaz dugun ezagutzatik edo esperientzia pertsonaletik abiatzen gara. Jainkoa ez da materiazko mundukoa, esperientziatik hasi, eta arrazonamendu prozesu baten ondoren, Jainkoaren berri izango dugu.  Alde batetik Jainkoaren izaerari lehen kausa eta beharrezko izateari ez dagozkion materiazko izakien artean ikusten ditugun tasun guztiak uka diezazkiokegu. Zehatzago: Jainkoa akto purua da, gauza guztien kausa eta sortzailea, perfektua eta izakion helburuen kausa. Berak, ezagutzeko fedea eta arrazoimena eman dizkigu, helburu honekin lehenengoa nagusitzen delarik. Horrela, Tomasek bost bide adierazi zituen Jainkoaren existentzia frogatzeko (Mugimenduaren bidea, Kausalitatearen bidea, Kontingentziaren bidea, Perfekzioaren bidea eta Helburuzko bidea). Bestalde, gure arima salbatzeko lege naturala utzi digu eta beregan sinisteko mirariak egin ditu.

Jainkoaren esentzia/substantzia:  Zentzumenen bidez ezin da Jainkoaz ezer jaso, hori lortzeko arrazoimenaren bitartez aztertu behar da jainkoa nolako den. Alde batetik Jainkoaren izaerari lehen kausa eta beharrezko izateari ez dagozkion materiazko izakien artean ikusten ditugun tasun guztiak uka diezaiokegu. Jainkoaren ezagutza alegoria (konparazio) bitartez egin daiteke. Horretarako 3 bide daude

1- Bide negatiboa. Jainkoa guztietan hoberena da.  (perfektua)

2- Bide positiboa: gauza onak daude te jainkoa ona da (inperfektua)

3- Eminentzia: Jainkoa guztiz ona

Konklusioa: Arrazoimenaren bitartez ez dakigu jainkoa nolakoa den baina hurbildu gaitezke. Nolakoa den jakiteko sinistu besterik ez dugu egin behar.

Arima: Tomasek dio arima hilezkorra dela, eta hau salbatzeko Jainkoaren legea (lege naturala) jarraitu behar duela. Izan ere, gizakia gainontzeko izaki guztiak bezala, helburu jakin batekin jaio da: zoriontsu izatea. Beraz Jainkoaren ezagutzarekin, zoriontasun hau lortuko du eta arima salbatuko du.

Kristautasuna:Tomasentzako Kristau erlijioa Jainkoaren egia esaten duen eta gure arima salba dezaken bakarra da. Froga asko daude hau sostengatzeko: mirariak, profeten inspirazioa eta ezbeharren artean hainbeste pertsona kristau bihurtzea, honek agintzen ziena ongi espirituala eta ez materiala bazen ere.

Jendea konbentzitzen duen erlijioa. Jende hau, ez da bihurtzen kristau onuragatik, baizik heriotzan sinisten dutelako.Gizakiak aukera du, askea da eta aukeratzen duenaren arabera, salbatua, hau da zerura joango da, eta onurak edukiko ditu. Bestela infernura joango da.

Ez du, Islamak bezala, bere sinismena indarrez inposatu edota ongi materialak aginduz konbentzitu.

Egia:Errealitatea ezagutu daiteke, eta horretarako bi bide daude: arrazoimena eta fedea. Arrazoimenaren bitartez mundu fisikoaren ezagutza eskuratzen dugu bereziki eta fedearen bitartez egia jainkozkoak. Hala ere, arrazoimena iritsi daiteke egia jainkotiarren parte bat ezagutzera… Egia existitzen da eta ez da guztiz argia. Sinesmena areagotzeko asmoarekin, arrazoimena egia hori ulertzen saiatuko da. Egia beti berdina izango da: Tomas Akinokoaren ustez Jainkoa existitzen dela. Arrazoizko egiak ez dira fedearen egiaren aurkakoak. Gure adimenak ezin du egia ezagutu arrazoi kontrajarrien bidez.