Fedea eta Arrazoia Eskolastikan: Filosofia eta Teologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,09 KB

Fedea eta Arrazoia Eskolastikan

Eskolastika kristautasuna ulertzeko greziar-erromatar filosofia erabili zuen mugimendu teologiko-filosofikoa da. XI. mendetik XV. mendearen erdialdera arte iraun zuen.

a) San Antselmo: Arrazoia fedearen zerbitzura

  • Agustini jarraituz, ezagutzarako errebelazioa hartu zuen abiapuntutzat.
  • "Ez dut nahi ulertarazi sinesteko, baizik eta sinetsi egiten dut ulertzeko".
  • Ezagutzaren arazoa sinesten dudana ulertzean datza.

b) Averroismoa: Arrazoiaren eta fedearen arteko kontraesana

XII. eta XIII. mendeetan, Avizena eta Averroes musulmanei eta Maimonides juduari esker, Aristotelesen filosofia Mendebaldean hedatu zen.

Latindar averroismoaren 3 baieztapen nagusiak:

  1. Munduaren betierekotasuna.
  2. Arimaren hilkortasuna.
  3. Egia bikoitzaren teoria: Bi egia daude; teologiko-fedearenak eta filosofiko-arrazoiarenak.

Aristotelesen pentsamenduan oinarrituta, lehen bi baieztapenek kristau-fedean onartzen ziren egiak ukatu egiten dituzte. Arrazoiaren zeregina fedeaz onartutakoa argitzea da.

c) Tomas Akinokoa (1225-1274): Bereizketa eta harmonia

Tomas Akinokoak errealitatea ezagutzeko bi bide bereizi zituen: fedearena (teologia) eta arrazoimenarena (filosofia).

  • Filosofia: Arrazoimena erabiltzen du soilik (egia naturalak).
  • Teologia: Jainkoaren errebelazioa du abiapuntu (fedezko egiak).

Bi bide horiek autonomoak eta autosufizienteak dira. Hala ere, gatazkarik bada, fedeak (teologiak) du lehentasuna. Arrazoimenak fedearen kontrakoa dioenean, fedearen egiak dira onartu beharrekoak.

d) Ockham (1280-1349): Fedea eta arrazoiaren bereizketa

  • Aurreko fedearen eta arrazoiaren pentsaerak suntsitu zituen.
  • Ockhamek ez du onartzen Akinoko Tomasen eremu komunaren teoria.
  • Bere ustez, bi ezagutza-iturri desberdin dira eta bien edukiak ere desberdinak dira.
  • Jainkoaren existentzia ezin da arrazoiaren bidez frogatu.

Entradas relacionadas: