1978ko ESPAINIA KONSTITUZIO

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,53 KB

23. TESTUA: 1978KO ESPAINIAKO KONSTITUZIOA (1978-12-29)
Testu historiko hau lehen mailakoa da. Testua publikoa da eta gaia juridikoa, konstituzio bat da eta. Konstituzio hau zazpi pertsonen artean idatzi zuten: 3 UCD-ko kide, Alianza Popularreko bat, PSOE-ko bat, PCE-ko bat eta Convergencia de Cataluñako beste bat. Hauen artean bost eskuindar eta bi ezkertiar zeuden, eta 3 katalanak ziren.

1978ko konstituzioa

Gorteek urriaren 31ean onartu zuten, erreferenduma abenduaren 6an egin zen eta Boletin Oficial del Estado-n argitaratu zen abenduaren 29an. Helburua momentu horretan sortzen ari zen sistema politiko berriari legitimitatea ematea zen.

Testuak sarrera txiki bat dauka. Bertan Gorteek, Espainiako herriak eta Juan Carlos I.A erregeak konstituzioa onartzen dutela adierazten da.
Lehenengo artikuluak frankismoarekin hausten dela adierazi nahi du. Espainia berriaren baloreak askatasuna, politika aniztasuna, justizia eta berdintasuna izango dira. Espainiako sistema politikoa demokratikoa izango da eta legeak beteko direla argi utzi nahi dute. Instituzio guztien boterearen oinarria herria izango da, hau da, subiranotasuna espainol guztiek daukate. Azken puntuan Espainiaren forma politikoa parlamentuzko monarkia izango dela azaltzen da: erregea estatuburua izango da baina honen boterea Gorteen boterearen azpitik egongo da.
Bigarren artikuluan 1812ko konstituziotik zetorren ideia bat islatzen da: Espainia zatiezina da. Hala ere, eskualde bakoitzak autonomia eskubidea daukala onartzen da.
66, 98 eta 117 artikuluetan Espainiako botere banaketa nolakoa izango den azaltzen dute. Botere legegilea Espainiako Gorteek daukate, eta hauek bi ganberetan banatuko dira: Diputatuen Kongresua eta Senatua. 1837ko konstituzioa osatzerakoan AEB-ko eredua imitatu egin zen eta harrezkero, 1931koan izan ezik, Espainiako konstituzio guztietan Gorteak bi ganberetan banatu dira. Gobernuak botere betearazlea edukiko du, eta hau presidenteak eta ministroek osatuko dute. Botere judiziala epaile eta magistratuek administratuko dute erregearen izenean.
143. Artikuluan ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko komunak dituzten probintzia mugakideak Autonomia Erkidegotan banatu daitezkeela zehazten da. Xedapen gehigarrian konstituzioak foru lurraldeen eskubide historikoak babestuko dituela adierazten da. Bi neurri hauek testuinguruan zentzu handia daukate: ETA-k astero atentatuak egiten zituen, eta Espainiar gobernuak EAJ ETA-ren kontra jartzea nahi zuen.
Xedapen indargabetzailean Esparterok emandako 1839ko urriaren 25eko legea eta Canovas del Castillok 1876ko uztailaren 21ean emandako legea deuseztatzen dira. Lehenengo legea euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresteko helburuarekin osatu zen, eta bigarrena euskal probintziei pribilejioak kentzeko helburuarekin.
1975eko azaroaren 25ean Franco hil zen. Espainol askok arriskurik gabeko aldaketa nahi zuten. Juan Karlos erregeak bere lehenengo diskurtsoan frankismoaren printzipioei men egin zien, baina askatasuna, tolerantzia, lurraldeen berezitasuna,... Aldarrikatu zituen. Jendeak amnistia, askatasuna eta autonomia eskatzen zituen manifestaldietan, baina gobernuak hauek erreprimitzen zituen. Armadako kideak frankismoari eusteko prest zeuden, Eliza, berriz, prestatuago zegoen etorriko zen aldaketarako. Hala ere, espainol askok ez zion barkatuko frankismoarekin edukitako harreman estua.
Erregeak Arias Navarro mantendu zuen gobernu burutzan, baina honen erreformak oso motelak ziren. 1976ko uztailaren 5ean erregeak frankismoaren burokrata eta falangista porrokatua izandako Adolfo Suarez jarri zuen gobernuburu. Oposizio demokratikoak susmagarritzat hartu zuen, eta frankismoaren jarraitzaileek onartu egin zuten. Suarezek erreformak azkar prestatu zituen, baita Erreforma Politikorako Legea ere. Lege hau frankismoaren azken lege nagusia izan zen, aurreko zazpiak indargabetu zituena.
1977an eskuin muturra, bunkerra, ez zegoen prest aldaketak onartzeko. Ezkertiar porrokatuenek aldaketak frankismoaren jarraipena zirela pentsatzen zuten. ETA eta GRAPO talde terroristek atentatuak prestatzen zituzten astero-astero, eta ultraeskuindar batzuek CCOO-ko laboralista batzuk erail zituztenean tentsioa are handiagoa egin zen.
1977ko ekainaren 15ean Hauteskunde Orokorrak egin ziren, behin PCE legeztaturik zegoela. Hauteskundeetan UCD-k irabazi zuen eta PSOE bigarren gelditu zen. Hauteskundeak eta gero Adolfo Suarezek gobernua eratu zuen, eta egoera sozial eta ekonomiko zailari aurre egiteko Moncloan enpresari, alderdi politiko eta sindikatuak bildu zituen. Bertan hainbat neurri adostu zituzten, hala nola gizarte segurantza bermatzea edo soldatak igotzea.
1977an Katalunia eta Euskal probintzien autonomia behar bat bihurtu zen, eta Adolfo Suarezek militarren haserrea ekarri zuten hainbat neurri eman zituen. Baina eskualde hauei estatutuak eman baino lehen, konstituzio bat beharrezkoa zen hauek baldintzatzeko. Esan bezala, sistema politiko berriak legitimitatea behar zuen.
Konstituzio honek sistema politiko berriari egonkortasuna eman zion hamarkada batzuetan zehar. Hasieratik Senatuak zeregin handirik ez zuela konturatu ziren, eta erregina izateko emakumeen eskubidea onartzeko aldatu beharko zela. Bi aldiz aldatu egin da osatu zenetik: kanpotarrei udal hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea emateko eta estatu defizita murrizteko. Gaur egun, ia 40 urte pasa dira osatu zenetik eta alderdi politiko batzuek aldatu egin nahi dute edo berri bat osatu honako gai hauei konponbidea emateko: monarkia edo errepublika sistema politikotzat, Katalunian eta Euskal probintzietan independentzia lortzeko erreferenduma

Entradas relacionadas: