Falazia motak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,86 KB
Itxuraz zuzenak diren baina, egiaz, akatsen bat dutela-eta okerrak diren argudioak dira falaziak.
Sofismak ere falaziak dira, baina apropos eta nahita eginak, entzuten ari direnak nahasteko edo engainatzeko asmoz.
Logikaren arauak errespetatzen ez dituzten argudioak dira falazia formalak.
Permisek emandako informazioa ondorioaren baliozkotasuna justifikatzeko egokia ez dela eta indar nahikorik ez duten argudioak dira falazia informalak.
Falazia formalak:
Atzekaria baieztatzearen falazia:
A gertatzen bada, orduan, nahitaez, B gertatzen da.Aurrekaria ukatzearen falazia:
A gertatzen bada, orduan, nahitaez, B gertatzen da. Oraingoan, baina, aurrekaria ukatzearen falazia honetan datza: A gertatu ez dela ikusi eta, hori dela eta, B ere gertatzen ez dela esatean. Baina hori ez da egia, oso litekeena baita B beste edozein arrazoik eragina izana.Silogismo disjuntiboaren falazia:
Edo A edo B, bietako bat egia dela badakigun egoeretan ageri da silogismo disjuntiboaren falazia.
A egia dela ziur jakin eta, hori dela eta, B faltsua dela esatean egiten dugu huts. Izan ere, horrek ez dauka horrela izan beharrik, litekeena baita biak, A eta B, egia izatea aldi berean
Falazia informalak:
Petitio principii falazia: Gure argudioak zuzenak izango badira, beharrezkoa da premisek beren baitan frogatu nahi duten ondoriorik ez izatea. Eta Petitio principii izeneko falazietan, hain zuzen, frogatu nahi dena jakintzat ematen da premisetako batean.
Ad ignorantiam argudioa: Ezjakintasunaren argudio esan nahi du, eta honetan datza: inork baieztapen bat faltsua dela frogatzerik lortu ez duela eta, baieztatutako horrek, nahitaez, egia izan behar duela esatean.