Enpirismoaren ezaugarri nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,55 KB

2- DESCARTESEN ARRAZIONALISMOA: ARRAZIONALISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Europa kontinentalean XVII. Eta XVIII. Mendeetan garatutako korronte Filosofikoa da. Odezkari nagusiak René Descartes (1596-1650), Baruch Spinoza (1632-1677) eta Gottfried Leibniz (1646-1716) dira, korrontearen ideia Nagusiak:

1)

Arrazoiaren gaineko konfidantza:

Arrazoia ezagutza-iturri fidagarribakarra da. Arrazoiaren erabilera zuzenaren bidez errealitatearen Egitura eta natura ezagutu daiteke. Enpiristei aurre eginez, filosofo Arrazionalistek esperientzia enpirikoa baztertzen dute, zentzumenek muga Nabariak dituztelako, eta hauen bidez jasotzen dugun informazioa engainagarria Izan daitekeelako.

2)

A priorizko ideien garrantzia:

a priorizko kontzeptuak eta egiak hartzen Ditu ezagutzaren oinarritzat, gizaki guztiok jaiotzez ditugun egiak dira,ebidenteak, logikoki beharrezkoak eta inolako Esperientzian oinarritutakoak. Adibideak: substantziaren ideia, Unitatearen ideia, osotasunaren ideia, kausa-efektu harremanaren ideia, etab.

3)

Eredu Matematikoa:

idealik nagusienetako Bat filosofia bezalako zientzia zehatz batean bihurtzea zen. Izan ere, Matematika, geometriaedo logika Bezalako zientzieka priorizko ezagutzan oinarritzen dira

4)

Unibertsoaren izaera arrazionala:

Harmoniatsua eta geometrikoa da, bat egiten du garaiko zientzialarien Teoriekin.

René Descartes lehenengo filosofo modernoa dugu, Filosofo arrazionalistarik ezagunena . lanen artean Metodoari buruzko Diskurtsoa (1637) eta Meditazio Metafisikoak (1641) aipamen berezia. filosofia Erreformatu nahi zuen. Bere ustez, Aldiz, gizakiak ezagutza eztabaidezinen berri izan zezakeen, arau, printzipio Eta metodo egokiak erabiliz gero. Hortaz, helburu nagusia giza arrazoian eta Zientzia modernoen ereduan oinarritutako filosofia berri bat sortzea zen.

matematika miresten zuen, “arrazoibide ziurrak eta Nabariak baitzituen”. Euklides-en geometria, esate baterako, inspirazio-iturria Handia izan zen berak hain beharrezkotzat jotzen zuen metodoa eraikitzeko. Metodoari buruzko diskurtsoa lanean funtsezko Lau arauez osatuta zegoen metodo hura azaldu zuen.

abiapuntua printzipio zalantzaezin bat aurkitzea Zen. Horretarako, “zalantza metodikoa”erabiliko du, dena zalantzan jarriz. Ametsen munduan inspirazioa hartuz hor Ageriko egia bat topatzen duen: zalantzak dituen subjektua edo engainuen Biktima den subjektuaren existentzia zalantzaezina da. Hortik Descartesen esaldi Ezaguna: cogito ergo sum, edo “pentsatzen Dut, beraz, banaiz”. Oinarrizko egia honetatik abiatuta, bere filosofia berria Sortzen hasi zen,.



3-ENPIRISMOA LOCKE-RENGANDIK HUME-RENGANAINO: ENPIRISMOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

XVII eta XVIII. Mendeetan bereziki Britainia Handiangaratu zen korronte filosofikoa, ordezkari Nagusiak John Locke (1632-1704), George Berkeley (1685-1753) eta David Hume (1711-1776) ditugu. Euren lan nagusien artean, Locke-n Giza adimenari buruzko saiakera (1690) eta Humen Giza ezagutzari buruzko ikerketa (1748) nabarmentzekoak dira, korrontearen ezaugarri Garrantzitsuenak:

1)

Esperientzia, ezagutzaren iturria Eta muga:

zientzia esperimentalen eredua jarraituz eta arrazionalismoaren Eredua baztertuz, enpiristek zentzumenen bitartez jasotzen dugun informazioan Oinarritzen dute giza ezagutza.Esperientziatik haratago dagoen hori zalantzagarria Da

2)

A priorizko ideien ukapena:

Aristoteles berak esanda zuen Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den “tabula rasa” edo “arbel huts” bat dela. Aristotelesen iritzia Aintzat hartuz. “Ezer ere ez dago adimenean zentzumenetan jatorria ez duena”: enpirismoaren Leloa.

3)

Idealismo epistemologikoa:

ezagutza-prozesuan Gauzarik behinenak errealitatearen gaineko ideiak edo errepresentazioak dira, Gauzen irudi mentalak, alegia, eta horiek baino ezin ditugu zuzenenean ezagutu, Eta ez gauzak beren baitan.

4)

Nolabaiteko eszeptizismoa eta jarrera antimetafisikoa

Arestian Ikusi dugun idealismo epistemologikoaren tesiaren arabera, ezinezkoa da gauzak Zuzenki hautematea; hortaz, ezinezkoa da errealitate fisikoen gaineko erabateko Ezagutza eskuratzea, etaare gutxiago Errealitate metafisikoei buruz ari garenean.

Bi enpirista nagusien pentsamendua
: John Locke enpirismoaren sortzailea Dugu ideia guztiak, zentzumenek jasotako datuei jarraikiz lantzen ditu gure Gogamenak, eta sentsazioak zein nozio abstraktuak ideiak. Bi eratako ideiak Bereizten ditu: ideia bakunak, sentsazioetan oinarritzen dira eta ideia Konplexua, ideia bakunak hartuz eta konbinatuz gogamenak sortzen dituen ideiak Dira.
Esaterako, sagar bat aurrean Izanda, guk hautematen dugunsagarraren Kolorea, biribiltasuna, usaina, etab. Ideia bakunak lirateke, ideia konplexua “sagarra” bere osotasunean.

David Hume korrontearen ikur nagusia. Gizakion Adimena pertzepzioz osatuta dago, hauek bi motatakoak izanik: inpresioak eta Ideiak. Inpresioak ideiak baino biziagoak dira, sentsazioetan errotuta Baitaude; ideiak inpresioen irudi ahulak dira, eta pentsatzean eta Arrazoitzean sortzen dira. Ideiak bere nahierara elkartzen ditu gogamenak: Ideia baten ziurtasun-mailaren berri izan nahi badugu ideia horri dagokion Inpresioa bilatu behar dugu, bestela mundu errealean inolako baliokidetasunik Ez duten ideia hutsen gainean filosofatzen denbora galtzen arituko gara.

Entradas relacionadas: