Ezagutza, Adimena eta Giza Arrazionaltasuna
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,03 KB
Ezagutza: Zer da?
Ezagutzaren helburua gauzen egoera jasotzea edo geureganatzea da, besteekin elkarbanatu ahal izateko. Bi mutur daude: subjektua (ezagutzeko jarduera) eta objektua (geureganatzen duena). Beste bi mutur ere bereiz daitezke: ezagutzea (ezagutzeko jarduera, egia bilatzea) eta ezagutza (emaitza, aurkitutako egia).
Ezagutza-ereduak
Errealismoa (Aristoteles)
Objektuak du lehentasuna. Mundua badela egiazkotzat jotzen da, zuzeneko ezagutza-gaiak gauzak dira. Subjektuak jarrera harkorra du. Erreala dena ulergarria da bere baitan (gauzak diren bezalakoak ezagutzen dira). Jarrera naturala eta berezkoa da (ezagutza-elementuez fidatzen da).
Idealismoa (Kant, Hegel)
Subjektuak du lehentasuna. Zalantzazkoa da mundua baden ala ez. Zuzeneko ezagutza-gaiak ideiak dira. Subjektuak jarrera eraikitzailea du. Erreala dena nola ulertzen den subjektuaren araberakoa da. Jarrera artifiziala da (jakintzarekin kritikoa).
Fenomenologia
Kontzientziari agertze hutsaren bidez ezagutu nahi ditu gauzak. Idealismoaren eta errealismoaren bitartekoa izan nahi du.
Hermeneutika
Lotura estuak ditu fenomenologiarekin. Helburua ulertzea da, aurreiritzietatik abiatuta; ez dago gertakari hutsik.
Animalia-adimena ala Giza-adimena?
Lau definizio daude:
- Bizitzeko oinarrizko beharrak asetzeko, ingurunea aldatzeko edo tresnaren bat erabiltzeko gaitasuna.
- Gauzak errealitatetzat hartzeko gaitasuna.
- Zeinuak sinbolo bihurtzeko gaitasuna.
- Ideia unibertsalak eta abstraktuak sortzeko gaitasuna.
Giza adimena eta animaliena erabat desberdinak dira.
Tradizioa
Sozializazio-prozesuaren bidez, errealitatean egoteko modu jakin bat heltzen zaigu aurreko belaunaldietatik. Atzetik dakarguna da tradizioa, gure aurrekoek landu eta gero jasotzen duguna. Prozesu historiko baten emaitza da; horren bitartez, gauzei zentzua emateko moduak, boterea eta aukerak ere helarazten dizkigute.
Tradizioa, bestalde, aginpide mota ere bada, mugatu eta baldintzatu egiten baikaitu. Jakinduria eskerga eta ordainezina ere bada. Gizakiak beti du tradizioak onartzeko edo haiei uko egiteko askatasuna. Beraz, giza errealitatea nola osatu den jakiteko, historiaren bilakaera eta gorabeherak aztertu behar dira.
Arrazoimena eta Arrazionaltasunak
Kantek zioen bezala, ez dago arrazoimen bat, arrazoimenaren zenbait erabilera baizik. Horregatik, "arrazionaltasunak" esaten da gaur egun, arrazoimena erabiltzeko eta aztertzeko modu ugari daudela.
Arrazoimen teorikoa eta arrazoimen praktikoa
Gizakiok bi modutan erabil dezakegu arrazoimena: egiara iristeko (teorikoa) eta zoriontasunera iristeko (praktikoa). Aristotelesek esan zuen "bestela izan ezin duena" duela aztergai arrazoimen teorikoak. Esamolde horretan, nahitaez hala diren edo hala gertatzen diren objektuak eman nahi zituen aditzera Aristotelesek. Arrazoimen praktikoak "bestela ere izan daitekeena" du aztergai (errealitate batzuk izan daitezke ala ez, edo modu askotara izan daitezke).
Arrazoimen historikoa eta bizi-arrazoimena
Bilakaera historikoaren kontzientzia dugu gizakiok, eta hortik sortu da arrazoimena historikoa delako ideia. Gaitasun hori ez da finkoa, geldi eta denboratik at dagoen zerbait; arrazoimena ere historiaren emaitza da. Bizi-arrazoimenaren kontzeptua Ortega y Gasset espainiarrari zor diogu: bizitza da arrazoimen gisa. Arrazoimena bizitzaren osagai da; ezin daiteke aztertu bizitza, arrazoimena kontuan izan gabe.
Arrazoimen instrumentala eta arrazoimen komunikatiboa
Natura-prozesuak teknikoki kontrolatu nahi ditugu, gure premiak asetzeko. Ezagutza teorikoa baliabide hutsa dugu gaur egun (arrazionaltasun instrumentala). Instrumentalki jokatzeko modu hori gizarte-harremanetara ere hedatu da (arrazionaltasun estrategikoa). Hori dela eta, gizakia "homo oeconomicus" dela esan izan da. Elkar aditzen saiatzeko eta denok bat jartzen ahalegintzeko ere balio du giza arrazionaltasunak.