Errusiako Iraultza eta SESB: Historia eta Garapen Nagusiak

Historia7,47 KB

Errusiako Iraultza eta SESB

Sarrera (183. orria).

1. Errusia Tsarista XX. mendearen hasieran

1.1. Immobilismo politikoa eta modernizatzeko arazoak

  • Errusiako tsarren sistema politikoa botere absolutuan oinarritzen zen eta hiru zutabe zituen oinarri:
    1. Noblezia
    2. Administrazio eta armadako goi karguak
    3. Eliza ortodoxoa (tsarra zen agintaria).
  • 1861ean, erregimen feudala eta nekazarien morrontza deuseztatzea erabaki zuten. Baina egoera ez zen aldatu eta nekazari asko erabateko pobrezian bizi ziren.
  • XIX. mende amaierako urteetan industrializazio prozesu mugatu bat gertatu zen, eta horrek gizarte aldaketa batzuk ekarri zituen, batez ere hirietan langile klase berriak sortu baitziren.

1.2. Tsarismoaren aurkako mugimenduak (185. orriko eskema)

  • Populistak: nekazaritza-sozialismoa ezartzea eskatzen zuten.
  • Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata (Lenin buru zuela), bitan banatu zen:
    • Mentxebikeak (gutxiengoa): Helburua iraultza burgesa eta kapitalismoa garatzea.
    • Boltxebikeak (gehiengoa): Proletarioen eta nekazarien behin-behineko diktadura demokratiko iraultzailea.
  • Eseristak (Alderdi Sozialista Iraultzailea): Nekazarien iraultza.
  • Kadeteak (Alderdi Demokrata Konstituzionalista): Erregimen konstituzionala.

1.3. 1905eko Iraultza

  • San Petersburgon zenbait greba izan ziren.
  • Urtarrilean, Neguko Jauregiaren aurrean egindako manifestazio baketsu batean, tsarraren guardiak eraso egin eta ehunka hildako eta zauritu eragin zituen: Igande Odoltsua deitzen zaio gertaera horri. Horrek mugimendu iraultzailea piztu zuen:
    • Sobietak sortu zituzten, Trotski buru zutela.
    • Gerraren aurkako ekimenak egin zituzten.
    • Potemkin korazatuaren matxinada (armada matxinatu zen).
  • Azkenik, tsarrak neurri batzuk onartu zituen Urriko Adierazpenean:
    • Askatasun zibilak onartu zituen.
    • Erregimen ordezkatzailea ezarri zuen: Duma (parlamentua) eratu zuen, sufragio bidez aukeratua.

1.4. Erreformen porrota

  • Dumak botere legegile oso mugatua zuen, eta nekazaritzaren arloan abiarazitako erreformek porrot egin zuten. Gainera, errepresio politikoari ekin zioten berriz. Tsarraren irudia are gehiago kaltetu zen, jauregiko presio-taldeen eta Rasputinen eragin politikoa zela eta.
  • Herrialdearen egoerak okerrera egin zuen 1914an Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Errusia Frantziaren eta Erresuma Batuaren aliatu baitzen.

2. 1917ko Otsaileko Iraultza

  • Errusiak Lehen Mundu Gerran izandako porrotek eztandarazi zuten iraultza. Otsailaren 23an bat-bateko iraultza hasi zen Petrogradon. Greba orokorra egin zen hurrengo egunean.
  • Nikolas II.a tsarrak abdikatu egin zuen, eta behin-behineko gobernua eratu zen.
  • Gobernu horrek hainbat erreforma egin zituen:
    • Amnistia aldarrikatu zuen.
    • Askatasun zibilak onartu zituen.
    • Lurrak nekazarientzat banatzea hitzeman zuen.
    • Biltzar Konstituziogilea sufragio unibertsalez hautatzea erabaki zuen.
    • Finlandiaren eta Poloniaren subiranotasun-eskubidea onartu zuen.
  • Behin-behineko gobernuak gerran jarraitu zuen, eta oinarrizko erreformak gerra amaitu arte atzeratu zituen. Gobernu ahula zen eta zenbait krisi izan zituen, batez ere Lehen Mundu Gerran jarraitzeko erabakia zela eta.
  • 1917an, errusiarrek berriz ere porrota jasan zuten frontean. Boltxebikeek manifestazio armatua antolatu zuten boterea eskuratzeko asmoz. Hori zela eta, Leninek Finlandiara ihes egin behar izan zuen, eta Kerenskik koalizio-gobernu berria sortu zuen.

Urriko Iraultza

  • Irailetik urrira, boltxebikeak behin-behineko gobernua boteretik kentzeko hautabiderik onartuena bilakatu ziren.
  • Errusiako bizi-baldintzak asko okertu ziren, hornidura ezaren eta administrazioaren kaosaren ondorioz. Leninek kaosa baliatu zuen berehala boterea hartzeko. Erbestetik Petrogradora itzuli zen bere kideak konbentzitzeko, gehiengoak babestuta, altxamendu armatuaren printzipioa onar zezaten.
  • Urriaren 24tik 25erako gauean, boltxebikeen aldeko tropek eta Guardia Gorriak bankuak, telefono-zentralak eta tren-geltokiak hartu zituzten. Boltxebikeek gobernuko kideak atxilotu zituzten.

3. Leninen garaia

  • Leninek eta Trotskik gobernu berria eratu zuten: Herriaren Komisarioen Kontseilua.
  • Estatu sobietar sozialista eratzeko, Leninek garrantzi handiko bi dekretu eman zituen:
    • Bakeari buruzko Dekretua: gerra uztea.
    • Lurrari buruzko Dekretua: lur-jabe handiei, Elizari eta Koroari lurrak kentzea.
  • Dekretu horiei esker, soldaduak eta nekazariak beren alde jartzea lortu zuten. Berehala beste neurri batzuk hartu zituzten, betiere kontrol politikoa indartzeko eta herriaren babesa sendotzeko, batez ere langileen onurarako.
  • Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuten Alemaniarekin.
  • Konstituzioaren arabera, estatu berria proletarioen diktadura zen, eta alderdi bakarraren mende zegoen: Errusiako Alderdi Komunista (boltxebikea).
  • Boltxebikeek erregimen totalitarioa ezarri nahi zutela agerian geratu zen, eta egoera horrek aurkaritza handia izan zuen: Armada Zuria.
  • Gerraren ondorioz Armada Gorria sortu zuten, Trotskik antolatuta.
  • 1919 arte, herrialdeko lurralde gehienak "zurien" mende egon ziren. 1918ko uztailean, boltxebikeek tsarra eta haren familia hil zituzten.
  • Gerra Zibilean, "gerrako komunismoa" izeneko politika ekonomikoa ezarri zuten. Horren ondorioz, ekonomiak hondoa jo zuen; egoera ekonomikoa larria zen. Gosetea izan zen 1921ean, eta bi milioi pertsona hil ziren. Grebak eta altxamenduak gertatu ziren, horien artean Kronstadteko itsasontzi-baseko marinelen altxamendua.
  • 1921ean, Leninek Politika Ekonomiko Berria (NEP) aurkeztu zuen, eta 1928 arte egon zen indarrean. Krisiari aurre egiteko behin-behineko irtenbidea izan zen. Neurri batean merkatu-ekonomiara itzuli ziren.
  • 1922an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) sortu zuten.

4. Stalinen garaia

4.1. Leninen heriotza eta botereagatiko borroka

  • Leninen gaixotasunak okerrera egin zuenean, buruzagi boltxebike nagusien arteko liskarrak hasi ziren, batez ere Trotski eta Stalinen artean.
  • Stalinen garaipena: "sozialismoa herrialde bakarrean" tesia defendatu zuen, eta horixe nagusitu zen alderdiaren barruan.

4.2. Stalinen diktadura

Ezaugarriak

  • Stalinen nortasunarekiko gurtza.
  • Disidentzia ororen errepresioa eta deuseztapena.

Izua

  • Polizia politiko berria sortu zuen: NKVD (Barne Arazoetarako Herri Komisaria).
  • Purga-programa (edo Purga Handia): iritzi desberdina zutenen aurkako errepresio masiboa, exekuzioak barne.
  • Gulag sistemako bortxazko lanen eremuetara zortzi milioi pertsona inguru bidali zituzten.

Ekonomiaren estatalizazioa

  • Estatuak ekonomiaren kontrol osoa hartu zuen:
    • Nekazaritzaren derrigorrezko kolektibizazioa.
    • Bosturteko planak industrian:
      • Helburua: industria astun boteretsua sortzea.
      • Independentzia ekonomikoa, teknologikoa eta militarra lortzea.

Descargar

PDF Word HTML