Euskarazko Etika eta Botere Politikoaren Azterketa

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,22 KB

Betebeharren Etika: Kant eta Greziar Filosofia

Betebeharren etika, Xedeen etikarekin alderatuta, greziarren bizimodu idealaren isla gisa hartzen da. Beste etika batzuk, berriz, hebrearren idealaren isla dira.

Kanten Etika: Betebeharraren eta Askatasunaren Arteko Harmonia

Betebeharraren etika greziar filosofian ere aurki daiteke, baina bere adierazgarriena Immanuel Kant filosofo alemaniarrarena da. Kanten etika formala da, arauen formaz arduratzen baita, ez eduki materialez. Etika materialek objektu bat agintzen digutelako, Kantenak, berriz, gizakiari kanpotik ezarritako arauak baztertzen ditu, horrek haren askatasuna eta duintasuna murriztuko lituzkeelako.

Autonomia Morala: Norberaren Legea

Gizakiak bere buruari eman behar dio bere legea, eta bere arrazoitik etorritako aginduak betetzean arituko da ondo; hau da, bere buruari jarritako arauak betetzen dituenean, autonomoa denean.

Inperatibo Hipotetikoak vs. Kategorikoak
  • Inperatibo Hipotetikoak: Aholkuak dira, ez agindu moralak. Ez dira unibertsalak eta helburuzkoak dira. Helburua lortu nahi dutenentzat bakarrik dira behartzaileak (adibidez, kirolari ona izateko, asko entrenatu).
  • Inperatibo Kategorikoak: Unibertsalak dira, ez dute helbururik ezartzen. Modu kategorikoan agintzen dute, ez modu hipotetikoan. Lege moralak betebeharrezkoak dira.
Kanten Hiru Ekintza Motak
  • Betebeharraren aurkakoak: Ekintza hauek inmoralak dira (adibidez, dedaria engainatzea).
  • Betebeharraren araberakoak: Norberaren helburua lortzeko egiten direnak.
  • Betebeharrarekiko ekintzak: Ekintza moralak, betebeharra delako egiten direnak.

Etika autonomoa bakarrik da bateragarria gizakiaren duintasunarekin, gizakiak bere buruari legea ematea ahalbidetzen duen etika baita. Kanten etika, beraz, betebeharra betetzea da, betebeharra delako. Kantek zioen: "Joka ezazu beti, zure jokabidea lege unibertsala izango balitz bezala". Morala, Kanten iritziz, aldi berean autonomoa eta unibertsala zen, gizaki guztiek partekatzen zutena.

Botere Politikoaren Arazo Nagusiak: Legitimotasuna eta Aginpidea

Botere politikoaren arazo nagusietako bat aginpidea duen pertsona boterea izatera nola iritsi den ulertzea da. Bi termino, boterea eta agintea, sarri nahastu edo erabili ohi dira.

Legitimotasunaren Kontzeptua

Egokitzat jotzen diren bideak jarraitzearen ondorioz norbait agintari bihurtzen denean, pertsona horrek boterea izateko legitimotasuna duela eta boterea legitimoa dela esaten da. Boterea bera nola ezartzen den kontuan hartzen du eta aginpideak ematen dituen legeen legitimotasunari dagokio.

Aginpidearen Mugak eta Bidezko Legeak

Edozer gauza agintzeko ahalmena al du agintariak? Bide egokiak jarraituta boterea lortu duen pertsonak nahi duena agin dezake? Haren aginduak eta legeak legitimoak izango dira bidezkoak badira. "Legitimo" hitzak esan nahi du aginpidetik datozen legeak bidezkoak direla. Horri ekintzazko legitimotasuna esan ohi zaio. Aurreko bi zentzuak, ordea, eskubidezkoak dira.