Euskara Hobetzen: Esaldien Egitura eta Estiloa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,42 KB
Esaldiak Hobetzen: Ariketa Praktikoak
- 26. Hiriarekiko hurbiltasuna gure baserriarentzat mesedegarria baino kaltegarriagoa da.
- 27. Zenbat eta etxetik urrunago, orduan eta herrimin biziago sentitzen dugu.
- 28. Ez dugu egoera bakar bat izatea irrikatu behar; aldizkako egoerak izatea irrikatu behar dugu.
- 29. Urteak aurrera doazen neurrian, behin eta berriro pentsatu behar dugu zer egin; bestela, zerbait txarra gerta dakiguke.
- 30. Garai hartan, ez zen enperadorearen mende ez zegoen gizakirik ez lurralderik.
- 31. Bizitzan zehar hainbat irakasle izan ditut; baina irakasle guztiak hiru multzotan bana daitezke.
- 32. Sekreturik handienen oinarrian, denek dakiten zerbait egon ohi da.
- 33. Ez pentsa hau guztia harrotasunez kontatzen dudanik.
- 34. Denbora igaro ahala, damutu egin zitzaion antzina esan zuen gezur gaiztoa.
- 35. Nekearen nekez, ez naiz gai izan atariko mailatxoa ere igotzeko.
- 36. Umea amazuloa zenez, amarekin baino ez zuen egon nahi.
- 37. Hainbeste gustatu zitzaien hondartza ondoko etxea, ezea erostea erabaki baitzuten.
- 38. Bada garaia beharlekuko arazoei irtenbideren bat eman diezaizuen.