Euskalkiak: jatorria, sailkapena eta euskara batuarekiko harremana

Lengua y literaturaActualizado el 5,66 KB

Resumen

Dokumentu honek euskalkien kontzeptua azaltzen du: zer diren, nola bereizten diren hizkuntzetatik eta nola sortu ziren. Euskalkien sailkapen historikoa eta gaurkotua azaltzen ditu, bai eta galdu diren euskalkiak ere. Azkenik, euskara batuaren sorrera eta euskalkiekin duen harremana aztertzen ditu.

Puntos clave

  • Euskalkia hizkuntzaren aldaera lurraldekoa da, ezaugarri linguistiko bereziekin.
  • Bonapartek 1868an zortzi euskalki bereizi zituen euskararen mapan.
  • Koldo Zuazok XXI. mendean bost euskalki nagusi bereizten ditu: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarrera, nafar-lapurtarra eta zuberotarra.
  • Arabako euskara XIX. mendean desagertu zen eta ekialdeko nafarrera 1991n hil zen.
  • Mendebaldeko euskalkia izan zen lehena sortu zena, VIII. mendearen inguruan.
  • 1968an euskara batua sortzea erabaki zen, erdialdeko euskalkian oinarrituta.

Ponte a prueba

Zer dira dialektoak edo euskalkiak?

Dialektoa lurralde-eremuaren arabera sortutako aldaera da, ezaugarri linguistiko bereziak dituena (hizkuntzaren aldaera batzuk baino askoz gehiago dira, herrialde eta hizkuntzaren aberastasunaren zati handia baitira). Euskararen dialektoei euskalkiak deritze, eta mendeetan zehar Euskal Herriak hainbat euskalki izan ditu.

Nola desberdintzen dira hizkuntzetatik?

Hizkuntza esaten zaio herri edo nazio baten hizkuntzari, edo hizkuntza bat baino gehiagoren hizkuntza komunari. Euskalkia, berriz, hizkuntzaren eratorritzat hartzen da.

Zenbat euskalki daude gaur egun euskaran?

Euskararen eta euskalkien lehen mapa 1868an argitaratu zuen Bonapartek. Bertan, zortzi euskalki bereizi zituen:

  • Bizkaiera
  • Gipuzkera
  • Hego-nafarrera garaia
  • Ipar-nafarrera garaia
  • Mendebal-nafarrera behea
  • Ekialde-nafarrera behea
  • Lapurtera
  • Zuberera

Gaur egun, Koldo Zuazok, XXI. mendean eguneratutako sailkapenari jarraituz, bost euskalki nagusi bereizten ditu:

  • Mendebaldekoa
  • Erdialdekoa
  • Nafarrera
  • Nafar-lapurtarra
  • Zuberotarra

Horietaz gain, beste bi euskalki ere egon dira, baina ez dira gaur egungo mapetan islatzen, galduta daudelako:

  • Arabako euskara (XIX. mendean desagertu zen)
  • Ekialdeko nafarrera (1991n hil zen, azken hiztunarekin batera)

Nola eta zergatik sortu ziren euskalkiak?

Sorrerari dagokionez, erromatarrek Iberiar penintsula konkistatu zutenean, aurretik zeuden hizkuntzek latinarekin bat egin zuten, hizkuntza berriak sortuz. Hau da, dialektoak betidanik egon dira, herri bakoitzak hitz egiteko modu berezia baitu, bai esamoldeak, bai hiztegi ezberdina, etab.

Euskararen dialektoak, ordea, uste baino berriagoak dira: mendebaldekoa izan zen lehena sortzen, VIII. mendearen inguruan, eta hurrengo mendeetan eratu ziren gainerako euskalkiak.

Hala ere, euskalki batzuk elkarrengandik oso ezberdinak dira, eta arrazoi sinple batekin azal daiteke hori: aspaldi ez zegoen probintzien arteko mugikortasunik eta komunikaziorik. Haietako gehienek inguruan zuten bizitzeko behar zuten guztia. Beraz, arrazoi horien ondorioz, jendea ez zen gertuko ingurutik mugitzen (herrien arteko komunikazio eskasagatik). Denborak aurrera egin ahala, hizkuntzak eboluzionatu eta elkarrekin erlazionatu ez direnez, ez dute antz handirik, eta horrek bi hizkuntza bihurtzera eraman ditu. Zenbat eta harreman estuagoa eduki, gero eta antzekoagoak izango dira.

Euskara da dialektoak dituen hizkuntza bakarra?

Dialektoek urteetan zehar herritarren eta hizkuntzen arteko harremanei buruzko informazioa ematen digute.

Gaztelania, adibidez, hizkuntza bat da, baina hasieran latinaren dialekto bat zen. Geroago, aldaerak ugaldu eta izaera berezituagoa hartzean, hizkuntza bihurtu zen. Gaztelaniaren dialekto nagusiak hauek dira:

  • Andaluziarra
  • Kanariarra
  • Murtziarra

Euskalkiak: Aberastasuna ala kaltea?

Euskal Herria lurralde txikia izanik, dialekto asko egoteak agerian uzten du historian zehar euskaldunak ez direla bateratuak egon. Horrek komunikazioa zaildu zuen, apurka-apurka herria banatuz.

Dibertsitate handi honek aberatsago egiten gaitu. Idazteko, hezteko edo irakurtzeko orduan euskara batuaren beharra badugu ere, gure euskalkia kontserbatu behar dugu, gure bizitokiaren historiaren parte direlako. Hala ere, euskalkiek ez dute beste guztiekin komunikatzeko balio, ulertzeko ahalmena oso mugatua delako. Horrek arazo ugari ekarri zituen Euskal Herriko biztanleen artean, ezin baitzuten inolako arlotan elkarrekin komunikatu.

Euskara Batua eta euskalkien arteko harremana

1968an, euskalki batzuen ezaugarriak erabiliz, publikoarentzat ulergarria izango zen euskara sortzea erabaki zen. Horretarako, zenbait gauza hartu ziren kontuan:

  • Oinarri gisa, erdialdean kokatutako euskalkia aukeratu zen, besteek ulertzeko euskalkirik hurbilena eta errazena baitzen.
  • Hiztun kopuruari ere begiratu zitzaion. Erdialdeko euskalkiak zituen hiztun gehien.
  • Gainera, hizkera honetan hitz egiten zuten herriak ekonomikoki aberatsak ziren, hizkera zabaltzeko aukera emanez. Baldintza horiek Tolosak eta inguruek betetzen zituzten.

Behin Euskara Batua sortuta, hainbat jarduera burutu ziren, hala nola, euskal komunitatea sendotzea, ikaskuntzan eta irakaskuntzan eredu bakar bat izatea, eta esparru formaletan komunikatu ahal izatea. Aldaketa honi esker, hobekuntza oparoa nabaritu zen, bereziki liburugintzan, irakaskuntzan eta administrazioan.

Euskalkien mugak bat datoz probintziekin?

Euskalkiak ez dira probintzien arabera garatu, baizik eta harremanak izan dituzun inguruaren araberakoak dira. Hortaz, nahiz eta Arrasate, adibidez, Gipuzkoa izan, ez du erdialdeko euskalkia izan beharrik; mendebaldekoekin harremanak izan baditu, horren antza izango baitu. Honek sekulako aniztasun linguistikoa ekarri zuen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein da euskalkien eta hizkuntzaren arteko aldea?

Hizkuntza herri edo nazio baten hizkuntza da, edo hizkuntza bat baino gehiagoren hizkuntza komuna. Euskalkia, berriz, hizkuntzaren eratorritzat hartzen da.

Zein oinarri hartu zen euskara batua sortzeko?

Erdialdeko euskalkia aukeratu zen oinarri gisa, besteek ulertzeko hurbilena eta errazena zelako, hiztun gehien zituelako eta Tolosa eta inguruko herri ekonomikoki aberatsak zirelako.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zenbat euskalki bereizi zituen Bonapartek 1868an?
2. Zein euskalki desagertu zen XIX. mendean?
3. Zein euskalki izan zen lehena sortu zena?
4. Zein izan zen euskara batua sortzeko oinarri gisa aukeratutako euskalkia?
5. Zein urtetan erabaki zen euskara batua sortzea?
6. Zergatik daude euskalki batzuk hain desberdinak elkarren artean?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.