Euskal Literaturaren Historia: Idazle eta Garai Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,95 KB
Bernart Etxepare (XVI. mendea)
Euskarazko lehen liburuaren sortzailea (Sarasketakoa). Gerra garaian bizi izan zen eta espetxea ezagutu zuen (poema batean aipatzen duenez). Atxilotzearen arrazoiak bi izan zitezkeen: Gaztelako erregearen alde egotea edo arrazoi politikoak.
- Linguae vascorum primitiae (1545): Lehen liburu inprimatua. Etxepare lehen euskarazko idazlea izan zela frogatzen du.
- Edukiak: 15 poema biltzen ditu (maitasuna, kartzelaldia, euskararen gorazarrea eta doktrina klasikoak). Euskarari mundura ateratzeko deia egiten dio.
Sarako Taldea (XVII. mendea)
Iparraldean sortutako idazle eta euskaltzale taldea, ezaugarri hauekin:
- Kideak: Gehienak elizgizonak (Materre, Haranburu, Etxeberri, Argaiñarats, Axular) eta medikuak (Klaberia, Gillentena).
- Ezaugarriak: Axular dute buruzagi, lapurtera dute euskalki literario nagusi eta gai erlijiosoak lantzen dituzte batez ere.
Axular (XVII. mendea)
Urdaazubikoa, Salamancan ikasitakoa eta Sarako erretorea. Sermolari eta idazle bikaina izan zen, euskarari dotoretasuna emanez.
- Estiloa: Esaldi luze korapilotsuak eta laburrak nahasten ditu, mezu ulergarri eta garbia emateko.
- Gero (1643): Bere lan nagusia. Arimaren zereginei garrantzia emateko eta luzamendutan ez ibiltzeko deia egiten du. Adibideak, sinonimoak eta autore klasikoen aipuak erabiltzen ditu.
Joanes Etxeberri Sarakoa (XVIII. mendea)
Sendagile kultua eta euskaltzale sutsua. Axular eta Oihenarten lanak ezagutzen zituen.
- Lanak: Euskararen apologia, hiztegia eta latina ikasteko euskarazko metodoa landu zituen.
- Eskuararen hatsapenak: Euskararen gorazarre sutsua da, tubalismoaren teoriarekin. Euskara zuzenean ikasteko aldarria egiten zuen, latinaren bide neketsua saihesteko.
Larramendi (XVIII. mendea)
Andoaindarra, Jesusen Konpainiako kidea eta hizlari zorrotza. Euskal Herriaren eta euskararen defendatzaile nagusia izan zen.
- De la antigüedad y universalidad del bascuence (1728): Euskararen apologia sutsua, tubalismoan oinarritua.
- El imposible vencido (1729): Euskarazko lehen gramatika. Euskararen arau gramatikalak finkatzen saiatu zen.
- Diccionario trilingüe (1745): Lan erraldoia; neologismoak sortu zituen eta euskararen aberastasuna aldarrikatu zuen.
J.A. Mogel eta Bizenta Mogel (XIX. mendea)
Prosa ez-erlijiosoaren garapena.
- J.A. Mogel: Peru Abarka lanaren egilea. Baserritar eta kaletar baten arteko elkarrizketen bidez, garaiko gizartearen informazio iturri paregabea utzi zigun.
- Bizenta Mogel: Euskal letretako lehen emakume garrantzitsua. Ipuin onak (1804) argitaratu zuen, alegia bilduma garrantzitsua.