Euskal Literatura Garaikidearen Gakoak eta Idazle Nagusiak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,35 KB

Txillardegi eta eleberri existentzialista

1. Zein eleberri-arlotan kokatzen da Txillardegi? Txillardegi eleberri existentzialistan kokatuko nuke. Gaia, giroa eta kokapena ezohikoak ziren, eta denek ez zuten begi onez ikusi erlijio-aldetik liburuari zerion heterodoxia. Bere obrarik onena Leturiaren Egunkari Ezkutua da.

Txillardegiren saiakerak eta gizarte-gaiak

2. Zeintzuk arlo landu zituen Txillardegik saiakeran? Saiakeran edo artikuluz taxuturiko liburu bilduma zabala dauka argitaraturik. Hizkuntzalaritzatik at, gizarte-gaiak ditu gogokoen, politika eta soziolinguistika gehienbat.

Jon Mirande: Parisko idazle probokatzailea

3. Azaldu labur Jon Mirande. Jon Mirande paristarra 1925ean jaio eta 1972an hil zen. Miranderen prosa-lanak ez ziren berandura arte libururatu; aldizkarietan barreiaturik zeukan produkzio guztia. Bizi zelarik, Haur besoetakoa eleberria soilik argitaratu zioten; gizon heldu eta haur neskato baten arteko maitasun-harremanak kontatzen dizkiguna. Eleberri honetako gaia Euskal Herrian aipaezina zen garai hartan. Hala ere, ez zaio Haur besoetakoa-ri ukatzen horrelako gai bat jorratzeko duen trebezia eta zenbait pasarteren edertasuna.

Euskal eleberri poliziakoaren hastapenak

4. Nork idatzi zuen lehenengo euskal eleberri poliziakoa? Jose Antonio Loidik idatzi zuen lehen eleberri poliziakoa, eta 1955ean argitaratu zuen Amabost egun Urgainen izenburuaz. Hurrengo hamarkadan, arlo horretan Mariano Izeta, Xabier Gereño eta Gotzon Garate izan ziren beste idazle esanguratsu batzuk.

Koldo Mitxelena: Euskararen jakitun handia

5. Nor da Koldo Mitxelena? Bizi zela, ez zuen Koldo Mitxelenak euskarazko libururik argitaratu. Patxi Altunak batu zizkion Mitxelenaren idazlan hautatuak bilduman lagin banaka batzuk. Euskararen inguruan asko idatzi zuen, baina gaztelaniaz taxutu zituen lanetariko asko. Hainbat aldizkari eta egunkaritan sakabanaturik zegoen Koldo Mitxelenaren euskarazko produkzioaz bederatzi liburuki osatu dira heriotzaren ondoren, Euskal idazlan guztiak izenburupean.

Bitoriano Gandiaga: Arantzazuko poeta

6. Bitoriano Gandiaga idazlearen azalpen laburra. Bitoriano Gandiaga, jaiotzez Mendatakoa izan arren, bizitza osoa Arantzazun eta inguruetan pasatu zuen, apaiz eta irakasle lanetan. Lurrarekin zeukan loturak eta haurtzarotik zapaldu zuen Arantzazuk sorrarazi zion lehen poema-liburua: Elorri. Hausnarketa luzeak bigarren fruitua ekarri zuen: Hiru gizon bakarka. Handik gutxira, Uda beste Madrilen kaleratu zuen.

Gabriel Aresti eta poesiaren iraultza

7. Esan Gabriel Arestiren poesia-liburu nagusiak.

  • Maldan behera: arnasa handiko poema sinbolista dugu, baina ez zuen arrakasta larregi izan.
  • Harri eta herri: estilo zuzenagoa erabili zuen, herritarragoa, eguneroko arazoetatik hurbilagoa.
  • Ildo beretik jarraitu zuten hurrengo obrek: Euskal harria eta Harrizko Herri hau, zentsurarekin arazo larriak eduki zituen arren.

Joan Mari Lekuona: Olerkari intimista

8. Nor da Joan Mari Lekuona? Manuel Lekuona idazle eta ikertzailearen iloba zen, Oiartzunekoa. Olerkari intimista dugu; arantzak berentzat gorde eta bizitzaren edertasuna azpimarratu nahi du bere lanetan.

Iparraldeko herri-teatro tradizionala

9. Iparraldeko herri-teatro tradizionalaren ezaugarriak. Hasieran, Zuberoako pertsonaien biografia-formatua zuten; gero, garaia eta eremua zabaltzen joan ziren Iparraldeko eta Hegoaldeko pertsonaia zein gertakari historikoetara. Pertsonaia nagusiak:

  • Zuberoan: Piarres Topet "Etxahun" eta Oihenart.
  • Iparraldean: Xalbador.
  • Hegoaldean: Iparragirre eta Sabino Arana.

Ramon Saizarbitoria eta nobela modernoa

10. Ramon Saizarbitoriaren nobelagintzaren ezaugarriak. Saizarbitoriak berrikuntza tekniko ugari ekarri zituen euskarazko nobelara:

  • Sekuentzien txandaketa.
  • Pertsona narratzailearen aldaketa.
  • Ikuspuntu askotatik aurkeztutako gertaerak.
  • Erregistroen aniztasuna.
  • Barne-bakarrizketaren erabilera.