Euskal Nobela Modernoaren Bilakaera: Egileak eta Ezaugarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,72 KB

Euskal nobela modernoaren lehen urratsak: Txillardegi

1957. urtean eman zituen Txillardegik lehen urratsak, "Leturiaren egunkari ezkutua" lanarekin.

Joseba Leturia pertsonaia

Arazoz eta zalantzaz beteriko pertsonaia da. Bere inguruan dituen harreman-zailtasunak nabarmentzen dira. Bere bizitzaren eta askatasunaren zentzuaz galdezka ari da, benekotasunaren atzetik.

Eleberri existentzialisten ezaugarriak

Lan hauetan ohikoak dira honako ezaugarri hauek:

  • Nazka, bakardadea eta etsipena.
  • Porrot egiteari beldurra.
  • Izan edo existitu beharra.
  • Askatasuna eta aukeratu beharra.
  • Azkenean, bere buruaz beste egitea.

Txillardegi: Jakintza zabaleko gizona

Ingeniaritza eta hizkuntzalaritza ikasketak zituen, filosofiaz kezkatua eta politikan murgilduta zegoen. EHUko ikaslea, piano-jotzailea eta idazlea ere bazen.

Txillardegi eleberriez gain

  • Saiakera: "Huntaz eta hartaz" (1965).
  • Hizkuntzalaritza: Euskara batua zertan den, Euskal Gramatika, etab.

Nola dago idatzita "Leturiaren egunkari ezkutua"?

Transkribatutako egunkari gisa dago idatzita eta urtebeteko denbora hartzen du, udaberritik negura. Urtaroen arabera, lau zatitan banatuta dago: aro bakoitzean protagonistaren barne-egoera azaltzen da. Lehenengo pertsonan kontatuta dago eta Parisen (leku bakartietan) kokatzen da.

Ramon Saizarbitoria eta belaunaldi berria

Belaunaldi haserretukoa da. Idazle konprometituak, kulturaren militanteak, inkonformistak eta kritikoak ziren, hizkuntza batuaren aldekoak. Europan lantzen ziren literatur teknikak eta forma modernoak erabili zituzten.

"Egunero hasten delako" (EHD) nobelaren berritasuna

Lan horren berritasuna alderdi hauetan datza:

  • Plano biren erabilera.
  • Gaia eta barne-bakarrizketaren erabilera.
  • Kokalekuak atzerrikoak izatea.

Arantxa Urretabizkaia: "Zergatik panpox"

Arantxa Urretabizkaiak idatzi zuen 1979. urtean. Eleberrian, bikotekideak utzi ondoren, emakume batek bere semearekin bizi duen egun normal bat kontatzen du. Emakumearen ahotsean eta ikuspegian oinarritzen da istorioa, sentsibilitate unibertsaletik kontatua.

Anjel Lertxundi eta errealismo magikoa

Anjel Lertxundik Hego Ameriketako idazleen estiloaren errealismo magikoa ekarri zuen. Hona hemen bere bi libururen izenburuak:

  • "Tristeak kontsolatzeko makina" (1980).
  • "Gizon kabalen piurak" (1982).