Euskal Literatura eta Gidoigintza: Olerkariak eta Eleberrigileak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 4,01 KB

Xabier Lizardi (Jose Maria Agirre)

  • Jaiotza eta heriotza: Zarautz (1896) - Tolosa (1933). XX. mendeko poeta.
  • Helburua: Euskal olerkigintza modernizatu eta Europako mailara eraman nahi izan zuen.
  • Ezaugarriak: Naturaren poeta, sinbolista.
  • Jarduera: GBBko kide eta Madrilen senatari (Zuzenbidea ikasi zuen). Euskaltzaleak elkarteko partaidea (Lauaxeta, Orixe, Aitzol).
  • Hizkuntza: Gipuzkera landua, aditz trinkoz josia.
  • Lanak:
    • Biotz-begietan (1932): Poema liburua.
    • Itz Lauz: Prentsan eta beste argitalpenetan idatzitako artikuluen bilduma.
    • Umezurtz Olerkiak: Hil ondoren argitaratua.

Gabriel Aresti

  • Jaiotza eta heriotza: Bilbo (1933-1975).
  • Ezaugarriak: Euskal poesia sozialaren sortzailea. Poesia mailua da, gizartea eta gizakia bultzatzeko tresna. Egia eta garaiko injustiziak argi azaldu nahi zituen.
  • Jarduera: Euskara Batuaren bultzatzaile nagusietakoa.
  • Lanak:
    • Harri eta Herri (1964).
    • Euskal Herria (1967).
    • Harrizko Herri Hau (1971).

Euskal Eleberri Modernoaren Aitzindariak

Txillardegi (Jose Luis Alvarez Enparantza)

  • Jaiotza eta heriotza: Donostia (1929-2012).
  • Jarduera: Hizkuntzalaria, idazlea eta politikaria. Branka aldizkariaren sortzailea. Euskara Batuaren bultzatzailea. Euskaldunberria.
  • Literatura: Euskal eleberri modernoaren sortzailea eta literatura modernoaren aitzindaria. Unibertsitarioa.
  • Obrak:
    • Leturiaren egunkari ezkutua (1957).
    • Peru Leartzako.
    • Elsa Schellen.
    • Exkixu.
  • Pertsonaia gatazkatsua: Leturia. Lehen liburuetan nabari da euskaldunberria dela.

Ramon Saizarbitoria

  • Jaiotza: Donostia (1944-...).
  • Jarduera: Idazlea, soziologoa, politikoa. Suitzan ikasi zuen.
  • Literatura: Euskal eleberri modernoaren sortzaileetako bat, literatura modernoaren aitzindaria. Unibertsitarioa.
  • Pertsonaia gatazkatsua: Gisele.
  • Obrak:
    • Egunero hasten delako (1969).
    • Ehun metro (1976).
    • Ene Jesus (1976).
    • Martutene (2012).

Hizkuntzalaritza: Izen Sintagmaren Osagaiak

  • Izena

    Izen Sintagmaren (IS) ardatza da. Gauzak, pertsonak eta sentimenduak izendatzeko balio du.

  • Izenordaina (Izord)

    Izenaren ordez azaltzen dena da. Berak bakarrik osa dezake IS eta horretarako ez du determinatzailerik behar.

  • Determinatzailea (Det)

    Izena determinatu egiten du.

  • Adjektiboa (Adj)

    Izenaren nolakoa den esaten du (izondura edo izenlaguna).

Gidoigintza eta Gidoi Motak

Gidoiaren Definizioa

Ikus-entzunezko lan bat egiteko aurrez prestatutako testua da, oharrak eta elkarrizketak biltzen dituena. Produktua sortzeko bitartekoa da.

Gidoi Motak

  • Gidoi Literarioa: Eszenetan eta sekuentzietan banatzen da. Pertsonaien arteko elkarrizketak eta ekintzak jasotzen ditu, ekintzak noiz eta non gertatzen diren zehaztuz.
  • Gidoi Teknikoa: Gidoi literarioari ohar teknikoak erantsiz egiten da. Gidoi literarioa teknikoa bihurtzeko lana zuzendariarena eta teknikariarena izaten da, ez gidoilariarena.
  • Gidoi Originala: Gidoilariak hasiera-hasieratik asmatutakoa.
  • Gidoi Egokitua: Gidoilariak lehendik existitzen den testu bat egokituz sortutako gidoia. Eleberriak, antzerkiak, komikiak eta egunkariko berriak egokitu daitezke film bihurtzeko.