Euskal Narratiba: Baladak eta Alegiak XIX. Mendera Arte
Narratiba XIX. mendera arte
Baladak
Baladak hitz neurtuetan eraturiko tradiziozko kontakizunak dira. Ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Epikoak edota lirikoak izan daitezke.
- Garai bateko jendearen bizitzako gertakariei lotuak daude.
- XVI. eta XVII. mendeetan bilduak dira gehienak.
- Batzuk osorik ezagutzen ditugu; besteak, zatika.
- Balada beraren baitan euskalkitik euskalkira aldaerak izatea gertatzen da.
- Ahozko tradizioarekin lotzen dira, oroitarazteko teknikak erabiliz: neurria, betelanik eza eta errepikapenak.
Alegiak
Alegiak fantasiaz beteriko narrazio laburrak dira. Hona hemen haien ezaugarriak:
- Animaliak pertsona bihurturik aritzen dira.
- Helburu satiriko eta moral-zuzentzailea dute.
- Irakaspenaz bukatzen dira.
- XVIII. eta XIX. mendeetan ezagutzen dira euskal literaturan.
- Hizkuntza errazean eta ulergarrian idatzirik daude, helburu pedagogikoa baitute.
- Bertsoz nahiz prosaz idatz daitezke.
- Iturburuak: Esopo (grekoz), Fedro (latinez), Iriarte eta Samaniego (gaztelaniaz) eta La Fontaine (frantsesez).
Alegien egile nagusiak
- Joan Mateo Zabala (1777-1840) - Bizkaieraz: Bilbotarra, fraide eta irakaslea. Fabulas en dialecto vizcaino (gerora Eusko Alegiak) idatzi zuen, irakurleei ikasten laguntzeko.
- Joan Batista Artxu (1811-1881) - Zubereraz: Altzürükün jaioa eta eskola-maisua. Euskaldun gazteek euskara eta frantsesa ikas zezaten, La Fontaineren alegia berheziak itzuli zuen.
- Agustin Iturriaga (1778-1851) - Gipuzkeraz: Hernaniar apaiz eta maisua. Jolasak eta Samaniegoren alegien itzulpena egin zituen, gaztelania ikasteko helburuarekin.
- Joan Antonio Mogel (1745-1804) - Bizkaieraz: Eibartarra. Peru Abarka-ren egilea. Ipuinak alegia bildumarekin hizkuntzaren lanketa sakona egin zuen.
- Bizenta Antonia Mogel (1782-1854) - Gipuzkeraz: Lehen emakume idazlea eta J.A. Mogelen iloba. Ipuin onak bilduma idatzi zuen, hizkuntza ulerterraz eta atseginean.