Euskal literaturaren egile klasikoak eta haien lanak

Latín4,67 KB

Euskal literaturaren egile klasikoak

Bernart Etxepare

Bernart Etxepare: Euskarazko lehen liburuaren egile gisa kontsideratzen da, Saizarvitoriaren liburua aurkitu zen arte. Ipar Euskal Herriko, Nafarroa Behereko, Garaziakoa izan zen, hain zuzen. Espetxean egon omen zen, poema batean dioenez. Atxilotzearen zergatia ez dago garbi; garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izanak leporatzen zioten. Berak idatzitako liburua 1545ean Bordelen argitaratu zen, "Linguae Vasconum Primitiae" izenekoa. Mota ezberdinetako 15 poeziek osatzen dute: doktrina kristauari buruz 1, maitasunari buruz (jainkoarengan) 11, espetxeaz 1 eta euskarari buruz 2. Liburu honen ale bakarra Pariseko Bibliothèque Nationale de France liburutegian dago.

Joanes Leizarraga

Joanes Leizarraga: Apaiza protestantea, prosa idazlea eta itzultzailea. Bibliako Testamentu Berria euskarara itzuliz egin zuen lan nagusia.

Refranes y sentencias

Refranes y sentencias: Esaera zaharren bilduma bat zen, anonimoa, eta bizkaieraz idatzita dago. 539 esaera biltzen ditu. Esteban Garibaik bi atsotitz-bilduma egin zituen. Uste da aurreko obraren egilea bera izan zela, euskararen mota nahiko antzekoa zelako.

Luis Luziano Bonaparte

Luis Luziano Bonaparte: Napoleonen iloba. Euskararekiko jakinmina piztu zitzaion eta, horregatik, txango asko egin zituen euskalkiak ikertzeko. Txango hauetan jasotako informazioarekin eta bere antolatutako euskalari laguntzaile taldeak igorritako datuekin, euskararen dialektologia arloan lanik ederrena eta garrantzitsuena egin zuen.

XVII. mendea

XVII. mendea: Garai honetan gorakada literario handia izan zen. Horren arrazoietako bat egoera ekonomiko oparo batek izatea liteke; baita Eliza Katolikoaren eraginak ere izan zuen garrantzia.

Sarako taldea

Sarako taldea: Haranburu, Etxeberri, Argaiñarats eta Axular bezalako idazleek osatzen zuten talde hau. Ziburuko, Donibane eta Sarako elizgizonak ziren, baina taldekideen artean elizgizon ez ziren idazleak ere baziren. Badirudi Axular zuten taldeko buruzagi, hark oso ondo idazten baitzuen. Bertsoz zein prosaz egindako lanak landu zituzten, gaiak gehienbat erlijiosoak ziren. Lapurtera klasikoa erabiltzen zuten, eta hurrengo belaunaldientzako eredu bihurtu ziren.

Juan Tartas

Juan Tartas: Sohütan jaio zen eta Arueko erretore izan zen. "Ontsa hiltzeko bidia" idatzi zuen; izenak "ondo hiltzeko bidea" esan nahi du. Zubereraz idatzitako lehen liburutzat jotzen da, baina liburua zenbait euskalkitan idatzita dago, zuberera eta nafar-lapurtera tartean.


Joanes Etxeberi

Joanes Etxeberi: Jesuiten artean ikasi zuen, eta doktore titulua lortu zuen; oso gizon ikasia zen. Prosa idatziz bazuen ere, batez ere bertso-lanak egin zituen. Bere libururik garrantzitsuena "Manual Debotionezkoa" da, gaiak doktrinari buruzkoak direlarik. Liburuak otoitzak dakartza; hauek asko arrantzaleei zuzenduta zeuden, bidaia luzeetan zehar, mezara joan beharrean irakur zitzaten. Beste liburu bat "Gabon kantak" edo "Noelak" izenekoa zen: bertan gabon kantuak, Jesus Kristoren pasarte batzuk eta jainkoei buruzko olerkiak agertzen ziren. Bestea "Elizara erabiltzeko liburua" da; bertan urteko egutegia eta eguneroko otoitzak agertzen ziren.

Axular

Axular: Nafarra jaio arren, Lapurdiko muga gertu dagoen herri batekoa zen. Ikasketak Salamancako Unibertsitatean egin zituen; apaiztu ondoren, 1600ean, Sarako parrokiko erretore izendatu zuten. Sermoilaria ugaria, hiztun oparoa eta idazle aberatsa izan zen. Berak "Gero" ("Liburu mardula") idatzi zuen; liburu hark mirespena jaso zuen, oso euskara maila aberatsa erakusten zuelako. Esaldi luzeak eratzeko erraztasuna eta sinonimo ugari erabiltzen zituen.

Allande Oihenarte

Allande Oihenarte: Zuberoakoa, Maulekoa, legegizon eta kargudunen familia batean hezitakoa. Abokatu ikasketak egin eta kargu politiko garrantzitsuak bete zituen. Historiazalea izanik, Euskal Herriaren historia jaso zuen "Notitia Utriusque Vasconiae" liburuan. Garaian ohikoa ez zen hori egitea —normalean Espainiako edo Frantziako historia idazten zelako—, beraz oso berezia izan zen. Lehen euskal abertzaleetako bat bezala ere aipatua da. "Atsotitzak eta neurtitzak" liburua ere argitaratu zuen; bertan atsotitzak eta berak idatzitako poesiak agertzen ziren, eta bere gai nagusia maitasuna zen. "L'Art Politique Basque" frantsesez idatzi zuen; lanean goi mailako poesia euskaraz egiteko arau batzuk jasotzen ziren.

////////

Descargar

PDF Word HTML