Euskal Literatura XX. Mendean: Erakundeak eta Txomin Agirre
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,47 KB
XX. mendea: Euskal literaturaren bilakaera
Gerra aurreko erakundeak eta taldeak
XX. mendearen hasierarekin aldakuntza nabarmenak etorri zitzaizkion euskal literaturari. Euskal gizarteak gabeziak eta hutsune larriak zituen literatura moderno eta indartsua mamitzeko, kulturan eta hezkuntzan azpiegitura egokiak falta baitzituen. Hala ere, eragile batzuek lan eskerga egin zuten:
- Antón Abadia: Bultzada handia eman zion bertsogintzari (Loro Joakoak).
- Jean Hiriart-Urruti: Euskarazko kazetaritzaren lehen eredu garrantzitsua eskaini zuen.
- Martzelino Soroa: Euskal antzerki modernoaren oinarri xumeak ipini zituen Donostian.
- R.M. Azkue: Euskararen inguruko egitasmo eta erakunde gehienetan buruzagi izan zen.
- Julio Urkixok: Euskal hizkuntza eta literatura klasikoari buruzko ikerketa fidagarriak eskaini zituen.
Euskaltzaindiaren sorrera eta ibilbidea
Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean (1918) euskararen akademia bat eratzea erabaki zen, Hegoaldeko lau diputazioen laguntzarekin. Hurrengo urtean estatutuak onartu ziren eta Euskaltzaindia izena ezarri zitzaion. Lehen euskaltzainburua R.M. Azkue izan zen.
Gerraostean, nahiz eta erabat debekatua ez izan, eragozpen handiak jasan behar izan zituen. Helburu nagusienetako bat euskararen batasuna izan zen; 1968an heldu zion ofizialki batasunaren auziari, eta estandarizazioak aurrerapen izugarriak ekarri zituen.
Txomin Agirre: Euskal eleberrigintzaren aitzindaria
Ondarroan jaio zen, baina bizitza gehiena Zumaian eman zuen. Azkueren ikaskide eta adiskide izan zen. Gizon apal eta langilea, euskarazko eleberriak lantzea zuen helburu. Hiru nobela nagusi idatzi zituen:
- Auñamendiko Lorea (1898): VII. mendean kokatua, Riktrudis eta Portun protagonistak ditu. Gentil eta kristau berrien arteko tirabirak islatzen ditu.
- Kresala (1906): Ohitura-eleberriaren ildotik, Arranondo (Ondarroa) itsas herriko gertaerak eta pasadizoak kontatzen ditu.
- Garoa (1912): Euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria da, Zabaletako Joanes artzain-baserritarra protagonista duena.
Txomin Agirreren helburu nagusiak euskaltzaletasuna eta kristautasuna ziren, eta hizkuntzaren aldetik urrats garrantzitsua eman zuen euskal literaturan.