Bertsolaritza: doinuak, neurriak eta errimak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en euskera con un tamaño de 11,25 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek bertsolaritzaren alderdi teknikoak azaltzen ditu: doinua, neurria eta errima. Bertsolaria musika-tresnarik gabe kantatzen du. Bertsoa puntutan zatitzen da, eta puntu bakoitzak silaba kopuru jakin bat du. Testuak bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak aipatzen ditu, eta errima pobrea eta aberatsa bereizten ditu.

Puntos clave

  • Bertsolaritzaren alderdi teknikoak doinua, errima eta neurria dira.
  • Joanito Dorronsorok 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.
  • Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira jatorriaren arabera: usadiozko doinu herrikoiak, neurriz parera datozen doinu berriak eta propio osatutako doinuak.
  • Bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak zortziko handia, zortziko txikia, hamarreko handia eta hamarreko txikia dira.
  • Bertso batean errima talde bera da beti, eta kontsonantea da.
  • Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute. Elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa osatzen dute.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

Xabier Amurizak bi puntutan honela laburbiltzen du bertsolaritza:Neurriz eta errimazkantatzea hitzahorra hor zer kirol motaden bertsolaritzaEra berean, Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren Bat-bateko bertsolaritza liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da. Doinua, errima eta neurria bertsoaren alderdi teknikoak baino ez dira, hala ere. "Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere balio poetiko-erretorikoek emango diote".Baina, hel diezaiogun oraingoz alde teknikoari.DoinuaBertsolaria, oraingoz ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. 
Joanito Dorronsoro
k, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu.Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handiaNeurriz parera datozen doinu berriakPropio osatutako doinuakMusika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik".NeurriaBertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. 
Bat-bateko bertsolaritza
 liburuan aitortzen denez, "bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bezala, neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki".Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:

Zortziko handia

Zortziko txikia


Hamarreko handia


Hamarreko txikia


Bestelako zenbait egitura


Aurretiaz aipatutako neurriak dira plazaz plazako jardunean maizen erabiltzen diren neurriak. Hala ere, badira beste neurri batzuk, koplak, tradizio handia dutenak eta oso erabiliak direnak eskerako eta errondarako.

Kopla handia

Kopla txikia


Tradizio handiko neurri horien alboan badira egitura berriagoak ere. 
Bat-bateko bertsolaritza
 liburuan oso ongi azaltzen da neurri horiek nola eta zergatik sortuak izan diren. «Askotan bertsolariek beraiek sortuak dira, txapelketetarako gehienean. Zailtasun teknikoaren gailurra topatu nahi izan da horrelakoetan.
Bertso luzeagoa, errima gehiago... Arrisku handiagoa estropozo egiteko, baina arrakasta nabarmena bidea ongi burutuz gero. Baina ez da hori egitura berri hauen sorkuntzaren arrazoi bakarra. Egungo bertsolaritza modernoaren ezaugarrietako bat da, testu luzeagoaren beharra. Bertsolariak bere originaltasuna azaltzeko, bere arrazoi-bidearen konplexutasuna kokatzeko, gaiarekiko distantzia hartzeko... Lekua behar du testuan
».Hona hemen horietako batzuk:

Zazpi puntukoa

Bederatzi puntukoa


Arestian aipatutako neurriek errima-talde bakarra erabiltzen dute, baina badaude errima-talde biz osatutako neurriak ere. Honakoa da adibideetako bat:

Iparragirre abila dela

Itsaso hori dago zatarra


Errimabat-bateko bertsolaritza liburuan aipatzen denez, "askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz errima guztiz aberatsa ez izan), bertsotan ari gara".Errima beti da sail berekoa, baina errima pobre eta aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa, (an) atzizkian errima-kide izatez gain, aurreko kontsonantean (z) eta honen aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako.Baina errima eta neurria bertsolariarentzat arau edo muga diren arren, laguntza-bide ere izan daitezkeela esaten da Bat-bateko bertsolaritza liburuan. Izan ere, "bertsolariak ez du sekula nahi duen huraxe esaten. Esaten du, neurri batzuen barruan eta buruan bildu dituen errima-hitzekin une jakin batean esateko gai dena. Ez da bertsolaririk nahi duena esan eta gainra neurtu eta errimatu egingo duenik. Badira bertsolariak aldiz, neurtu eta arrimatzeaz gain, argitasun une batzuetan esan nahi luketenera asko hurbilduko direnak".Bertsoaren zailtasunaSalbuespenak salbuespen, bertso batean errima talde berekoa da eta beti kontsonantea. Bertsolariarentzat zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia bilatzean datza. Bertso berean errima-hitza errepikatuz gero, bertsolariak poto egin duela esaten da. Potoa da, bai epai-mahaiak eta baita publikoak ere, gehien “zigortzen” duten akatsa.

Neurriak ez du barkatzen, baina bertsolaria ohitua dago 10, 8, 7, 6, 5 silabatan pentsatzen.

Preguntas frecuentes

Zer da bertsolaritza?

Kantatuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da, Bat-bateko bertsolaritza liburuaren arabera.

Zer da potoa?

Bertso berean errima-hitza errepikatzea da. Epai-mahaiek eta publikoak gehien zigortzen duten akatsa da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer dira bertsoaren alderdi teknikoak testuaren arabera?
2. Zenbat doinu ikertu eta sailkatu ditu Joanito Dorronsorok?
3. Zenbat kategoriatan sailkatzen dira doinuak jatorriaren arabera?
4. Zer da potoa?
5. Zein hitz-multzok osatzen du errima pobrea?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.