XVI. mendeko euskal literatura: Etxepare, Etxeberri, Oihenart, Leizarraga eta Lazarraga
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 12,07 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak XVI. eta XVII. mendeko euskal literaturaren egile nagusiak aurkezten ditu: Bernart Etxepare, Joanes Etxeberri Ziburukoa, Arnaut Oihenart, Joanes Leizarraga eta Joan Perez Lazarraga. Haien obrak, gaiak eta euskara idatziaren garrantzia azaltzen dira. Testuak, batez ere, Etxepareren liburua eta poemak aztertzen ditu.
Puntos clave
- Bernart Etxepare izan zen euskarazko lehen liburua idatzi zuena: Linguae Vasconum Primitiae (1545).
- Linguae Vasconum Primitiae liburuak gai erlijiosoak, amodiozkoak, kartzelari buruzkoak eta euskarari buruzkoak biltzen ditu.
- Joanes Leizarraga (1506-1601) euskal prosalari nagusia izan zen, Erreforma protestantearen eraginez itzulpenak egin zituena.
- Arnaut Oihenart historialari eta poeta izan zen; Notitia Utriusque Vasconiae (1638) eta Atsotitzak eta Neurtitzak lanen egilea.
- Joan Perez Lazarragaren eskuizkribua 2004an aurkitu zen, eta Arabako euskara zaharraren lekuko garrantzitsua da.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Bernart Etxepare: Euskarazko lehen idazlea
Bernart Etxepare Nafarroako idazlea zen, Garazikoa. Euskarazko lehen liburua idatzi zuen: Linguae Vasconum Primitiae (1545). Latinez zegoen idatzita, latin zelako kultur hizkuntza. Eiheralarreko erretorea eta Donibaneko bikarioa izan zen. Nafarroako Erresuman 1512tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea tokatu zitzaion Etxepareri. Horren ondorioz, espetxea ezagutu zuen, poema batean aitortzen digunez. Atxiloketaren zergatiak ez daude oso garbi: batzuen iritziz, garaiko gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatu zioten. Euskarari kanpora, plazara, mundura, dantzara irteteko agintzen dio.
"Linguae Vasconum Primitiae" liburuaren gaiak
Linguae Vasconum Primitiae liburuaren gai nagusiak:
- Erlijiosoa (abade protestante zen).
- Amodioa (11 poemetan).
- Kartzelari buruzkoa (Injustizia).
- Euskarari buruzkoa.
Nafarroako herriari ematen dio tronua, berak idatzi zuelako lehen liburua.
Bernart Etxepareren "Sautrela" poema
1. Heuskera da kanpora eta goazen dantzara
(Euskal kultur mundura sartu eta poza sortu)
2. O heuskara, lauda ezak Garaziko berria,
Zeren hantik eukhen baituk behar duian tronua.
Lehenago bi baitintzan lengoajetan azkena,
Orai, aldiz, izanen aiz orotako lehena.
(Euskarari goratu egiten dio. Lehen hizkuntzetan azkena zela, eta orain guztien artean lehena izango dela dio.)
3. Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden,
Baina haien lengoajia berze oro burlatzen,
Zeren ezin eskripturan erideitzen ez baitzen. (Idatzi baten ere ez zuen aurkitzen)
Orai dute ikhasiren nola gauza ona zen.
(Euskaldunak ohore handia izan zuela, baina denek burla egiten zioten hizkuntzari, idatzietan ez zelako agertzen.)
4. Heuskaldun den gizon orok altxa deza buruia,
Ezi haien lengoajia izanen da floria.
Prinze eta jaun handiek orok haren galdia (eskaera)
Eskribatuz hal balute ikhasteko desira.
(Harro egon behar direla euskaldunak direlako, hizkuntza izango delako lorea, euskara ikasteko nahi izango duela jende ospetsuak.)
5. Desir hura konplitu du Garaziko naturak
Eta haren adiskide orai Bordelen denak.
Lehen imprimizalia euskararen hura da;
Basko oro obligatu iagoitikoz hargana.
(Garaziko naturak euskara desiratu du. Eskertuta egon behar gara lehen inprimatzailearekin, euskara agertu delako.)
6. Etai lelori bai lelo leloa zarai leloa.
Heuskara da kanpora eta goazen oro dantzara.
(Euskara kanpora eta goazen ospatzera.)
Debile Principum Melior Fortuna Sequatur (Hasiera ahulari zorte hobea jarraitzen dio.)
Esaera Zaharren Bilduma
- Bilezko (imajinarioa) olerik, burdurik ez. (Ametsetan dagoen norbaiti esaten zaio.)
- Betiko itoginak harria zulatzen du. (Saiatzeak eta denborak helbururik zailenak lortzen dituztela.)
- Inude laztanak seiari (umeari) bezua. (Umezainak maite duena umeari oparia.)
- Gorua garrian eta gogoa kirolan (festa). (Nahiz eta zeregin batean aritu, burua beste nonbaiten dagoela.)
- Otsoak artzainari min leio. (Ez dela fidatu behar esperientziaz.)
- Adinon bat 5 ume, alaba bi eta hiru seme. (5 seme-alaba izatea ohikoa zela adierazten du.)
- Bizar hilari lotsa gutxi. (Hil ondoren ez zela beti errespetatzen hilaren borondatea.)
- Odolak su baga gutxi. (Erraz berotzen eta haserretzen garela sarritan.)
- Zaharrago, ikasgurago. (Zenbat eta zaharragoa izan, gero eta jakinduria handiagoa.)
- Maiatz iluna eta bagil (ekaina) argia urte guztiko ogia. (Uzta ona eta aberatsa izango dutela nekazariek.)
- Nekaren ostean poza.
- Bihotza eta zentzuna guduan dira beharrezko, iskilluak (arma) baino.
Bernart Etxepareren "Kontrapas" poema
Kontrapas: Euskararen aldarrikapena
Heuskara, ialgi (irten) hadi kanpora. Garaziko herria benedika (bedeinka) dadila, heuskarari eman dio behar duen thorniua (guztia). Heuskara, ialgi hadi plazara. Berze jendek (jende askok) uste zuten ezin skriba (idatzi) zaiteien (zitekeela) orain dute phorogatu (frogatu) enganatu zirela. Heuskara, ialgi (irten) hadi mundura. Lengoajetan (hizkuntzetan) ohi hintzan estimatze gutitan (gutxi maitatua); orai aldiz (ordea) hik behar duk ohoria orotan (ohorea denetan). Heuskara, habil mundu guzira. Berzeak oro izan dira bere goihen (goiko) gradora; orai hura iganen (igoko) da berze ororen (beste guztien) gainera. Heuskara. Baskoak orok (guk) preziatzen heuskara ez iakin (jakin) arren orok (denek) ikhasiren (ikasiko) dute orai zer den heuskara. Heuskara. Oraindano egon bahiz (bahaiz) inprimitu bagerik, hi engoitik ebiliren (hemendik aurrera ibiliko haiz) mundu guztietarik. Heuskara. Ezein ere lengoajerik (inolako hizkuntzarik) ez franzesa ez berzerik (besterik) orai ezta erideiten (aurkituko) heuskararen parerik. Heuskara, ialgi (irten) hadi dantzara.
XVI. Mendeko Euskal Literatura: Amodiozko gaiak
Lehen euskal liburu hau hainbat motatako poemeek osatzen dute: hasieran, prosaz idatziriko hitzaurreaz gain, doktrina kristauaren azalpen luze eta klasiko samarra dator bertsotan; hurrengo gaia gizon-emakumeen arteko maitasuna dugu, hamaika poematan eta era aski errealistan azaldua; ondoren, lehentxeago aipatu dugun kartzelaldia kontatzen digu; eta azkeneko bertso sail biak euskararen omenetan moldaturik daude. Hona hemen adibide pare bat amodiozko sailetik:
3. Poema: "Emazteen Fabore" (Emakumeen alde)
Emazterik ez den lekuan ez dakusat plazerik,
ez gizona ez etxea behin ere xahurik,
etxean den gauza oro gaizki erreglaturik;
parabisuan nahi enuke emazterik ez baliz.
Andrazkorik ez den lekuan ez dut ikusten plazerrik,
ez gizona, ez etxea behin ere garbirik,
etxean den guztia gaizki moldaturik,
paradisuan ez nuke nahi, andrazkorik ez balitz.
4. Poema: "Ezkonduren Koplak"
Amoria itsu da eta ez dazagu zuzena,
ez du uste berzerik dela, lekot maite duiena;
suak baino gaizkiago, erre dio gizona;
itsasoak ez iraungi eratxeki dadina.
Maitasuna itsua da eta ez dazagu zuzena,
ez du uste besterik denik, salbu maite duena;
suak baino latzago erre dezake gizona;
itsasoak ezin itzali hark piztua daukana.
Joanes Etxeberri Ziburukoa (1580): Bertso lanak
Gizon jakintsua genuen Etxeberri, Paueko jesuitetan ikasia eta doktore tituluaren jabe zena. Hitz lauz ere idatzi zuela badakigu, baina haren bertso lanak soilik iritsi zaizkigu.
Hiru liburu kaleratu zituen urte gutxiren buruan:
- Manual Debozionezkoa (1627). Dotrinari buruzko gaiak eta era guztietako otoitzak dakartza hitz neurtuetan. Hauetariko asko arrantzale eta marinelentzat bereziki prestatuak dira, itsasoko joan-etorri eta lamentuetan kanta ditzaten.
- Noelak eta bertze kanta espiritual berriak (1631). Gabon kantak ageri dira hasieran, baina Jesu Kristoren bizitzaren beste pasarte batzuk ere badatoz. Baita santuei dagozkienak ere: adibidez, San Bizenteri, eta orduantxe eliza santu aldarrikatu berri zituen San Frantzisko Xabierkoari eta San Ignazio Loiolakoari eskainitakoak.
- Elizara erabiltzeko liburuak (1636). Izenburuak dioenez, eliztarren mesedetan egindako liburua dugu: urteko egutegi liturgikoa, eguneroko otoitzak, dotrinaren gainekoak, aitortza prestatzekoak, salmoak, etab.
Alabaina, talde horretako kiderik garrantzitsuena Sarako erretore famatua dugu: Pedro Agerre Azpilikueta, "Axular" goitizenez ezagunagoa zena.
Arnaut Oihenart (1592-1667): Historialaria eta poeta
Zuberoako hiriburuan, Maulen, jaio zen Oihenart legegizon eta kargudunen familia baten barruan. Berak ere abokatu karrera ikasi eta kargu garrantzitsuenak bereganatu zituen, Zuberoan lehendabizi eta, Joana Erdoi alargun aberats eta noblearekin ezkondu ondoren, Nafarroa Behereko Donapaleun geroago. Ez zuen, haatik, jatorrizko lurraldea ahaztu, hainbat aldiz haren aldeko ordezkaritza bete baitzuen Pauen eta Parisen.
Karguduna ez ezik, ikastuna ere izan zen Oihenart. Historiari eskaini zizkion bere ahaleginik handienak: oraindik ere estimatua da haren Notitia Utriusque Vasconiae (1638) ospetsua; hots, Ipar eta Hego Euskal Herri historikoen berri ematen digun liburua. Baina literatura kontuetan ere jantzia genuen; hor dago lekukotzat argitaratu gabe geratu zen Art Poetique Basque saiakeratxoa.
Ikerketaz eta saiakeraz gain, bilketa eta sorkuntza ere landu zituen. Batutako esaera zaharrak eta berak asmatutako poesiak liburu bakarrean kaleratu zituen: Les Proverbes Basques... (1657) frantsesezko tituluaz agertu ziren, baina gaur egun 'Atsotitzak' eta 'Neurtitzak' deritzegu. Errefrauen bilduma interesgarria da, baina are gehiago bigarren zatiko poemak.
Oihenart, bere poesiaz, Errenazimentuaren eragina gure letretara ekartzen saiatzen da. Maitasuna du kantagai nagusia, hizkera trinko, garbizale eta inoiz ulerkaitz samarrean moldatua. Hizkuntzan eta neurrietan ez du antz handirik ordura arteko euskal bertsogileekin (B. Etxepare, J. Etxeberri...); jarraitzaile ere ez du izango.
Hona, lagin moduan, Argia izeneko emakume bati idazleak gaztaroan egindako maitasun poemaren hasiera:
Joanes Leizarraga (1506-1601): Itzultzaile protestantea
Lehenengo euskal idazle poeta genuen (Etxepare), eta bigarrena prosalaria dugu: Joanes Leizarraga lapurtarra (1506-1601), Beskoitzeko semea. Etxepare erlijio borroketatik kanpora geratu bazen ere, katolikoen eta protestanteen arteko tirabirek bete-betean harrapatu zuten Leizarraga.
Izan ere, Erreforma kalbindarraren eraginez sortu ziren Leizarragaren euskarazko lan guztiak. Joana III.a Albretekoak, Nafarroako erreginak, katolikoen fedea arbuiatu eta Kalbinen doktrina berriak onartu zituen 1559an. Ordurako galduak zituzten albretarrek Hegoaldeko lur nafarrak, baina Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko zenbait eskualdetako agintari ziren. Joana erregina, bada, artean mendean zeuzkan lurraldeetan kalbinismoa ezartzen gogor saiatu zen.
Hartarako, ordea, herriari egokitutako irakurgaiak behar ziren. Kalbindarren sailera pasatutako apaiz euskaldunen artean Leizarraga zen nonbait zeregin hau mamitzeko pertsonarik aproposena. Horregatik agindu zioten beskoiztarrari Eliza Berriaren Kristau Ikasbidea eta Testamendu Berria euskarara itzul zitzan. Eta ezin esan asmatu ez zuenik.
Joan Perez Lazarragakoa: Arabako eskuizkribua (2004)
Oraintsura arte uste zenez, XVI. mendeak ez zuen sortu Hego Euskal Herrian Etxepare eta Leizarragaren pareko idazlerik. Baina 2004an aurkitu den euskarazko eskuizkribu batek sakon astindu du euskal letren mundua: Joan Perez Lazarragakoa (1548-1605) arabarraren idazlan batek, alegia.
Arabako iparraldean dagoen Larrea herritxoan jaio zen J. P. Lazarraga, familia aberats baten baitan. Madrilen bizi izan zen hainbat urtetan eta batez ere han moldatu bide zuen oso gazterik, 1567 inguruan, berrogeita hamar orrialde inguru dituen literatur lana. Liburutxo horrek orduan hain modan zegoen artzain eleberri laburra dakar hasieran, prosaz eta bertsoz lau neska-mutilen maitasun gorabeherak kontatzen dituena; eta, ondoren, 46 poema datoz, 37 euskaraz eta 9 gaztelaniaz, era askotako gaiak landuz, baina amodiozkoak bereziki.
Lazarragaren eskuizkribuak interes handia piztu du hizkuntzalari nahiz literaturazaleen artean. Izan ere:
- Lekuko paregabea dugu Arabako euskara zaharra nolakoa den jakiteko.
- Hegoaldean euskaraz ohikoak ez zirela pentsatzen genuen literatura lanei buruzko informazio ugari ematen digu.
Behar den bezala aztertzen denean, badirudi XVI. mendeko euskal gizarteari eta hizkuntzari buruz genituen iritziak aldatu eta osatu egingo direla.
Preguntas frecuentes
Zein da euskarazko lehen liburua?
Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) da euskarazko lehen liburua. Latinez idatzita dago, baina euskarazko poemak ditu.
Nork itzuli zuen Testamendu Berria euskarara?
Joanes Leizarraga beskoiztarrak itzuli zuen Testamendu Berria euskarara, Joana III.a Albretekoak agindurik, kalbindarren Eliza Berriaren Kristau Ikasbidearekin batera.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.