Euskal ahozko ipuinak, esaera zaharrak eta Aro Modernoko testuingurua
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 8,75 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak euskal literatura tradizionalaren hainbat alor biltzen ditu: Neskatxa ontziratua herri-kantuaren istorioa, ahozko ipuinen garrantzia eta helburuak, esaera zaharrak eta Aro Modernotik XIX. mendera arteko testuinguru historikoa. Ikasleak kantuaren argumentua, herri-literaturaren funtzioak eta Euskal Herriaren historiako gertakari nagusiak ulertuko ditu.
Puntos clave
- Neskatxa ontziratua Lapurdiko herri-kantua da, itsas giroan kokatua, eta kapitain batek andre gazte bat bahitzen duen istorioa kontatzen du.
- Ahozko ipuinak ahoz transmititzen ziren eta irakaspen moralak, balio sozialak eta mundua azaltzeko bitartekoak jasotzen zituzten.
- Herri-ipuinetan Euskal Herria kristautu aurreko sinismenen aztarnak agertzen dira, eta herensugea izaki mitologiko ezaguna da.
- Esaera zaharrek jakinduria herrikoia islatzen dute, adibidez «Zahar hitzak, zuhur hitzak» edo «Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da».
- Aro Modernoa 1492an Amerikaren aurkikuntzarekin hasi zen eta Errenazimentuak arrazoian oinarritutako pentsamoldea ekarri zuen.
- 1512an Nafarroako Erresumaren azkena gertatu zen, eta euskaldunek foruak mantendu zituzten XIX. mendera arte.
- XIX. mendean Iraultza Industriala gertatu zen eta Ipar Euskal Herrian euskal erakunde politikoak desagertu ziren; Hegoaldean Karlistaldiek markatu zuten mendea.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Hontzari bere umeak eder
Gurasoentzat haien semea politena da beti. 6)Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da
Etxeko arazoak etxean konpondu behar direla. 7)Errementarien etxean zotza burdintzi: Besteentzat gauzak egiteko oso onak gara baina gure gauzak egiteko ez. 8)Kantari txarra beti kantetan dago: Pertsona bat gauza bat txarto egiten badu eta inork ez badio ezer esaten berriro egingo du. 9)Geroa alferraren leloa: Alferrek beti atzeratzen dute bere lana. 10)Txakur gaixoa arkakusoz beterik: Pertsona bati dena txarto ateratzen bazaio, dena bere kontran edukiko du. 11)Gogoko tokian aldaparik ez: Gustura zaudenean, ez dugu arazorik. 12)Ardien kulpak bildotsak pagatu
Boteretsuaren akatsak behekoak ordaintzen dugula. 13)Haizeak nola zapiak hara: Besteak esaten duena egiten dugu. 14)Zenbat buru hainbat aburu:Bakoitza iritzi desberdinak ditugula. 15)Umearen zentzuna etxean entzuna
Umeak etxeko jarrerak edo heziketak ikasten du lehenengoz. 16)Nolako zura halako ezpala: Seme alabak gurasoen antzera dutenean (zentzu negatiboan) 17)Txakur zaunkalaria nekez hozkaria: Asko esatea baina egiteko orduan ez egitea ezer. 18)Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau: Itxurak engainagarriak direla. 19)Eskuko behatzak ere ez zituen jainkoak denak berdinak egin: Guztiak desberdinak garela. 20)Etxeko ogia goxoagoa beti: Etxeko gauzak beti hobeak ateratzen direla eta baloratu behar dugula. TESTUINGURU HISTORIKOA: ARO MODERNOTIK XIX.MENDE AMAIERA ARTE: Aro modernoa Amerikako aurkikuntzarekin abiatzen da, 1492an. Klase feudalaren ahultzea eta burgesiaren loratzea gertatu ziren aro honetan. Aldaketa sozial politikoekin batera, aldaketa kulturak sakona gertatu zen: arrazoian oinarritutako pentsamoldeak gizakia munduaren erdigunean kokatu zen. Errenazimentua deitu zitzaion joerak hainbat alorretan izan zuen reagina-zientzia, filosofian, artean…-. Amerikaren aurkikuntzak ateak zabaldu zizkion Europari: hango aberastasunak pilatu zituen eta, horren ondorioz, Amerikan kolonizatutako gizarte indigenen kaltetan, herri boteretsuak sortu ziren Europan: Portugal eta Espainia lehenik, eta Frantzia ondoren. XVI.Mendean, Erreforma izenarekin, Eliza katolikoaren bideari kontra egin zion adar kristaua sortu zen: protestantismoa. Kristautasuna bitan zatitu zen. Bere indarra mantendu nahian, Eliza katolikoak kontrarreforma bultzatu zuen eta Aro Modernoaren bukaera ekarri zuen. Euskal Herrian, 1512an gertatu zen Nafarroako Erresumaren azkena, eta Gaztelaren esku geratu zen erresuma zaharra. Euskaldunek, aginte berriarekin, foruak mantendu ahal izan zituzten xix. Mendera arte. Euskaldun askorentzat Amerika izan zen bere egoera ekonomikoa hobetzeko jomuga eta euskal emigrazioa hasi zen. Aro Garaikidea Frantziako Iraultzarekin hasi zen. Hura gertatu ondoren, Errenazimentutik zetozen gizarte-eredu eta pentsamoldeak gauzatu ziren: kapitalismoa, estatuen boterearen sendotzea, parlamentarismoa… XIX.Mendean iraultza industriala izan zen eta garai hartan hasi ziren garatzen munduak gaur egun dituen ezaugarri ekonomiko eta demografikoak. Energia berriak azaldu ziren (petrolioa, lurruna, elektrizitatea…) eta aurkikuntza teknologiko ikaragarriek mugagabeko aurrerapena posible zelako ustea hedatu zuten. Britainiar inperioaren loraldia ezagutu zuen munduak aldi hartan. Horrez gain, Amerikako kolonien independentzia eta Italiaren sorrera gertatu ziren, besteak beste. Ipar Euskal Herrian, dena berdindu zuen Iraultza Frantsesaren ondorioz, euskal erakunde politikoen desagerpena etorri zen. Hegoaldean, berriz, Karlistaldiek markatu zuten XIX.Mendea. Liberalen eta karlisten arteko gerretan, lehenak atera ziren garaile eta, Frantziaren ildoari jarraituz, Foruak kendu zituzten. Euskaldungoaren zati batengan ezinegona sortu zuen erabakiak, gerora abertzaletasunak bideratuko zuen ezinegona.Preguntas frecuentes
Zer kontatzen du Neskatxa ontziratua kantuak?
Kapitain batek andre gazte bat bahitzen duen istorioa kontatzen du itsas giro batean. Kantuko unerik tragikoenean, emakumeak bere burua hiltzen du espata bihotzean sartuz.
Zer dira ahozko ipuinak?
Ahozko ipuinak ahoz kontatzen diren ipuinak dira. Historian zehar garrantzi handia izan dute irakaspenak, balio moralak eta arriskuen oharrak transmititzeko.
Zein izan zen Nafarroako Erresumaren azkena?
1512an gertatu zen Nafarroako Erresumaren azkena, eta erresuma zaharra Gaztelaren esku geratu zen. Euskaldunek, aginte berriarekin, foruak mantendu ahal izan zituzten XIX. mendera arte.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.