Euskal Hezkuntza Sistema eta Hizkuntza Proiektuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

MURGILTZEASUMERTSIOA
HelburuaElebidunak lortzeaH2 ikastea
IrakasleakElebidunakElebakarrak
ErabakiaFamiliakDerrigorra
H1Errespetatzen eta balioestenEz da balioesten edo ezagutzen
H2Ebaluatzen, baita H1en garapena ereH2ren gabezietan arreta
IkaskuntzaGehitzailea (aditiboa)Kentzailea (sustraktiboa)
GurasoakInplikatutaRol pasiboa
ElebitasunaPrestigiotsuaEz

1. D eredua: Murgiltze eta mantentze-eredua

Ikasleen lehen hizkuntza (H1) euskara ez denean, D eredua murgiltze-eredutzat jotzen da. Aldiz, H1 euskara denean, mantentze-eredutzat jotzen da, lehen hizkuntza indartu eta beste hizkuntzak ikastea helburu duena.

2. Euskal eskola sistema

Euskal eskola sistema eleaniztuna da. Bi hizkuntza ofizialak (euskara eta gaztelania) eta atzerriko hizkuntza bat (normalean ingelesa) uztartzen ditu, ikasleen gaitasun eleaniztuna garatzeko.

3. Euskal Hizkuntza Lege Berria (2023)

Lege honen arabera, helburuak hauek dira:

  • Lehen Hezkuntza amaieran: B1 maila (euskara eta gaztelania) eta A2 maila (ingelesa).
  • DBH amaieran: B1 maila ingelesez.

4. Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua (IHP)

IHP dokumentu estrategikoa da, hizkuntzen irakaskuntzari eta erabilerari koherentzia emateko. Ikastetxe bakoitzak bere testuinguru soziolinguistikora egokitu behar du.

5. Hezkuntzaren aldeko akordioaren printzipioak

  1. Euskara ardatz: Sistema eleanitzaren oinarria.
  2. Metodologia: Hizkuntzen garapenerako erabaki eraginkorrak.
  3. Irakasleen prestakuntza: Ezinbestekoa hizkuntza-gaitasuna bermatzeko.
  4. Gizartearen ardura: Eskolak bakarrik ezin du euskalduntzea lortu.

6. Hausnarketa soziolinguistiko kritikoa

Hizkuntzen arteko botere-harremanak eta euskararen minorizazioa ulertzea da helburua, ikasleek hizkuntza-erabileran duten eragina jabetzeko.

7. PISA eta Ebaluazio Diagnostikoak

Ebaluazio horiek ikasleen gaitasunak neurtzeko tresnak dira, hobekuntzak planifikatzeko baliagarriak. PISA-k 15 urteko ikasleak aztertzen ditu, eta Ebaluazio Diagnostikoak LH4 eta DBH2 mailetan egiten dira.

8. Elebitasuna: Norbanakoa eta gizartea

Elebitasuna pertsonaren ezaugarria (norbanakoa) edo gizartearena izan daiteke. Elebidun orekatua haurtzarotik bi hizkuntzetan gaitasun handia duena da, egoera soziolinguistikoen arabera garatzen dena.

Entradas relacionadas: