Salmenta pertsonala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 10,81 KB
GEROA WALDORF
Trokonizekoa bakarra itunpekoa dena. Gizakiaren alde kognitiboa, ekimen indarra (borondatea) eta arlo emotiboa. Admistrazioak eskatutakoa betetzen dute baina beste modu batean. Irakasleak agintzen du. Homologatuta Lehen eta Bigarren Hezkuntza. Hizkuntza aniztasuna, denak ongi etorriak sentitzen dira. "Egunon ikasle maiteok" bezalako esaldiekin hastea garrantzitsua ikasleak markatzeko. Irakasleen inplikazio handia dago eta ume bakoitzaren egoerara moldatzen dira. Umeen parte-hartzea bultzatzen da. Eguna mugimenduarekin eta erritmoarekin hasten dira arlo kogntiboa lantzeko. Etapak kontuan hartzen dira eta arloak irakasteko modua egokitzen da etapa bakoitzera. Artea asko lantzen da eta ikasleak aktiboki lan asko egiten dute. Debekatuta dago oihu egitea, errespetu handia dago irakasle-ikasle artean. Moduak garrantzitsuagoak dira helburuak baino. Libururik ez dago, kuaderno bat dute, eta bertan idazten dute irakasleak esandakoa. Sormena asko garatzen dute. Azterketak egiten dituzte, baina ez dira garrantzitsuenak. Eguneroko lanak eta kuadernoa dira garrantzitsuena. Hezkuntza tradizionalean aurkitzen ez duten maitasuna aurkitzen dute. Plumarekin idazten dute 4. Mailatik aurrera.
PLISTI PLASTA
Kulturalki euriarekin lan ezindela egin esan ohi da, beraiek honi aurre egiten diote. Basoan hezitzen dira. Enborretan biltzen dira, elkarri agurtu, nora joan behar duten erabaki eta jolastu egiten dute. Egunero basoa aldatzen, egunero animali, landare ezberdinak aurkitzen dituzte, barnearekin lotuz. Urtaro bakoitzea gauza desberdinak gertatzen ikusten dituzte, hauen eboluzioa ulertuz. Umeak etxera lasaitasun handiz heltzen dira, barnearekin erabat lotuta.
LANDABASO ESKOLA AKTIBOA
Irakasle figurari botererik ez du; botere hori ikasle bakoitzari ematen zaio. Eskola aktiboa da. Inguruneko materialekin eta sortutako elkarrizketekin sortzen dute ikaskuntza.
Ez dago programa bat zehaztuta. Konfiantza eta errespetua dago. Eskola erabat pribatua eta 12 urtera arte (Lehen Hezkuntza) homologatua, baina Bigarren Hezkuntza ez. Denbora guztian ikasten daude. Lehenengo dinamikan (Ongi etorri) bakoitzak nahi duena partekatzen du besteekin, gero zirkulazio askea egiten da. Bakoitzak erritmo desberdina du eta errespetatu egiten da. Arlo bakoitzerako espazio bat. Helduekin proiektu pertsonalak haur bakoitzaren interesetara egokituta. Haur bakoitzak ideia pertsonalak garatzen ditu. DBH-rako pausoan Eskola Tradizionalera pasatzean sufritu egiten dute.
MONTESSORI
1. Ikaslea erdigunean. Ikaskuntza ikaslearen interes, erritmo eta beharretara egokitzen da. Haurrak bere ikaskuntza propioa gidatzen du. 2. Autonomia sustatzea. Ikasleek gauzak beraiek egiten ikasten dute: materiala hartu, lan egin eta jasotzea. 3. Irakaslearen rola gidaria da Irakaslea ez da ezagutzaren transmisore nagusia; behatzailea eta orientatzailea da. 4. Adin nahasketa gelan. Normalean adin desberdinetako ikasleak elkarrekin egoten dira (3
urteko tarteak). Zaharrenek txikienei laguntzen diete. 5. Material didaktiko espezifikoa. Ikaskuntza material manipulatibo eta zentzumenekoekin egiten da. 6. Ikaskuntza praktikoa eta esperimentala. Ikasleek eginez ikasten dute: manipulazioa, esperimentazioa eta behaketa. 7. Askatasuna arauen barruan Ikasleek jarduerak aukeratzeko askatasuna dute, baina gelako arauak errespetatuz. 8. Ingurune prestatua. Gela antolatuta eta egokituta dago haurrek autonomiaz lan egin ahal izateko. 9. Garapen integrala. Ez da soilik akademikoa: garapen soziala, emozionala eta pertsonala ere lantzen dira.
AMARA BERRI
1. Ikaskuntza globala eta esanguratsua. Edukiak ez dira ikasgai isolatuetan lantzen; ikaskuntza egoera erreal edo simulatuen bidez egiten da, gauzak ulertuz eta testuinguruarekin lotuz. 2. Ikaslea protagonista da. Ikasleak aktiboki parte hartzen du bere ikaskuntzan: jarduerak egiten ditu, erabakiak hartzen ditu eta esperimentatzen du. 3. Lan kooperatiboa. Ikasleek taldean lan egiten dute, elkar lagunduz eta elkarrekin ikasiz. 4. Jarduera edo “txoko” desberdinak. Gelan lan-gune edo jarduera desberdinak egoten dira (komunikabideak, jolasak, esperimentazioa…). Ikasleak gune batetik bestera pasatzen dira. 5. Komunikabideen erabilera. Askotan erabiltzen dira egunkaria, irratia edo telebista, ikasleek informazioa sortu eta komunikatzeko. 6. Jolasaren eta simulazioaren garrantzia. Ikaskuntza askotan jolasaren edo rol-jokoen bidez egiten da, egoera sozialak eta errealak imitatuz. 7. Ikasleen erritmoa errespetatzen da. Ikasle bakoitzak bere erritmoan ikasteko aukera du. 8. Irakaslearen rola gidaria da. Irakasleak antolatu, orientatu eta lagundu egiten du, baina ikasleak dira jardueraren protagonista. 9. Motibazioa eta parte-hartzea. Jarduerak interesgarriak eta praktikoak dira, ikasleen motibazioa
handitzeko. 10. Garapen integrala. Ez da soilik edukia ikastea: gaitasun sozialak, komunikazioa, autonomia eta sormena ere lantzen dira.
A)
Helburuak
funtsezko konpetentziak eskuratuz ikasleek etaparen amaierarako iritsi beharko lituzketen lorpenak. C)
Funtsezko konpetentziak:
ikasleek arrakastaz aurrera egin ahal izateko eta bizitzan zehar erronka eta desafio nagusiei aurre egin ahal izateko ezinbestekotzat jotzen diren jardunak. Pertsona guztiek beren errealizazio eta garapenerako behar dituztenak dira, bai eta herritartasun aktiboa, gizarte-inklusioa eta enplegua sustatzeko behar direnak ere. D)
Konpetentzia espezifikoak:
arlo eta ikasgai bakoitzeko oinarrizko jakintza beharrezkoa den jardueretan edo egoeretan ikasleek baliatzen jakin behar duten neurriak. Konpetentzia espezifikoak alde batetik funtsezko konpetentziak eta bestetik ikasgaietako oinarrizko jakintzak eta ebaluazio-irizpideak lotzeko eta zehazteko elementuak dira. E)
Ebaluazio-irizpideak
Arlo edo ikasgai bakoitzaren konpetentzia espezifikoetan aipatutako jardueretan edo egoeretan ikasleek ikaskuntza-prozesuaren une jakin batean iritsi beharko lituzketen jardun-mailak adierazten dituzten erreferenteak. F)
Oinarrizko jakintza:
arlo, ikasgai edo eremuetako berezko ezagutza, trebetasun eta jarrerak, edozein pertsonak menderatu, artikulatu eta mobilizatu behar dituenak konpetentzia espezifikoetan definitutako gaitasunekin batera, problemak konpontzeko edo egoera jakin batzuetan erronkei aurre egiteko. Curriculum-proposamen honetan, konpetentzia espezifikoak eskuratzeko eta garatzeko egiten duten ekarpenarengatik hautatzen dira oinarrizko jakintza horiek, nahiz eta diziplina-logikak eduki horiek hobeto antolatzen eta aurkezten laguntzen duen.
FK
A) Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia, b) Konpetentzia eleaniztuna, c) Matematikarako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia, d) Konpetentzia digitala, e) Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa, f) Herritartasunerako konpetentzia, g) Ekintzailetza-konpetentzia, h) Kontzientzia eta adierazpide kulturaletarako konpetentzia.
IDU
I. Irudikapen anitzak eskaintzea
1. Informazioa hautemateko aukera desberdinak eskaintzea
1.1. Informazioaren aurkezpena aldatzeko eta pertsonalizatzeko aukerak ematea
1.2. Informazio auditiborako alternatibak eskaintzea
1.3. Informazio bisualerako alternatibak eskaintzea
2. Hizkuntzarako eta sinboloetarako aukera anitzak eskaintzea
2.1. Hiztegia eta sinboloak definitzea
2.2. Sintaxia eta egitura argitzea
2.3. Testuak, notazio matematikoak eta sinboloak deskodetzen laguntzea
2.4. Hizkuntza desberdinen arteko ulermena sustatzea
2.5. Ideia nagusiak baliabide anitzen bidez ilustratzea
3. Ulermenerako aukerak eskaintzea
3.1. Aurretiazko ezagutzak aktibatzea
3.2. Ereduak, ezaugarri nagusiak, ideia garrantzitsuak eta haien arteko harremanak nabarmentzea
3.3. Informazioaren prozesamendua, bistaratzea eta manipulazioa gidatzea
3.4. Memoria eta informazioaren transferentzia maximizatzea
II. Ekintza eta adierazpen anitzak eskaintzea
4. Ekintzarako bitarteko fisiko anitzak eskaintzea
4.1. Erantzuteko metodo desberdinak eskaintzea
4.2. Materialekin elkarreragiteko aukera desberdinak eskaintzea
4.3. Laguntza-teknologietarako sarbidea integratzea
5. Adierazpenerako aukerak eskaintzea eta komunikazioa erraztea
5.1. Komunikatzeko modu edo bitarteko anitzak erabiltzea
5.2. Konposizio eta eraikuntzarako tresna anitzak erabiltzea
5.3. Ikaskuntza-prozesuetan laguntza mailakatuak txertatzea
6. Funtzio exekutiboetarako aukerak eskaintzea
6.1. Helburu egokiak ezartzen gidatzea
6.2. Plangintza eta estrategien garapena babestea
6.3. Informazioa eta baliabideak kudeatzen laguntzea
6.4. Aurrerapenen jarraipena egiteko gaitasuna hobetzea
III. Inplikazio anitzak eskaintzea
7. Interesa pizteko aukerak eskaintzea
7.1. Aukera indibiduala eta autonomia optimizatzea
7.2. Garrantzia, balioa eta benetakotasuna optimizatzea
7.3. Segurtasunik eza eta distrakzioak minimizatzea
8. Ahalegina eta iraunkortasuna mantentzeko aukerak eskaintzea
8.1. Helburuen eta xedeen garrantzia nabarmentzea
8.2. Erronka eta laguntza mailak aldatzea
8.3. Lankidetza eta komunitatea sustatzea
8.4. Orientatutako feedbacka ematea
9. Autorregulaziorako aukerak eskaintzea
9.1. Motibazioa optimizatzen duten itxaropenak eta sinesmenak sustatzea
9.2. Laguntza mailakatuak eskaintzea, trebetasunak eta estrategiak barneratzeko
9.3. Autoebaluazioa eta hausnarketa garatzea
“DIDAKTIKA OROKORRA berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza-ikaskuntza prosezuez arduratzen den zientzia teoriko-praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik”
1. PENTSAMENDU KRITIKOA SEXISMOAREN AURREAN 2. HIZKUNTZAREN ETA IRUDIEN ERABILERA EZ- SEXISTA 3. EMAKUMEEN JAKITURIAREN INTEGRAZIOA ETA HAIEN EKARPEN SOZIALA ETA HISTORIKOA 4. GATAZKEN ERALDAKETA BAKETSUA, HEZKIDETZAKO ELKARBIZITZARAKO PROIEKTUEN BIDEZ 5. AUTONOMIA PERTSONALA ETA INDEPENDENTZIA EKONOMIKOA 6. ESPAZIOAK IKASTETXEAN, ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK 7. BERDINTASUNEZKO HEZKUNTZA AFEKTIBOA ETA SEXUALA 8. EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN PREBENTZIOA ETA INDARKERIA KASUETAN ESKU HARTZEA