Euskal Herriko Historia: XIX. Mendeko Kultura eta Frankismoa

Enviado por Jony y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

XIX. mendeko esparru kulturala

Garai honetan hainbat idazlek egin zuten euskararen alde: Victor Hugo, Wilhelm ikerlari alemaniarra, Wester idazlea, Luis Luciano Bonaparte eta Abbadie, besteak beste. Garai hartan, euskararen aldeko lan handia egin zuten hainbat elkartek:

  • AEN elkartea: "Revista Euskara" kaleratu zuen. Aldizkari hori euskararen aldekoa bazen ere, erdaraz argitaratzen zen, nahiz eta ondoren euskarazko artikuluak argitaratzen hasi.
  • Sociedad Euskal Herria Bilbao: Bizkaian sortu zen. Haien leloa nazionalistek erabiltzen zutena zen: "Jaungoikoa eta Lege Zaharra".
  • Euskal Erria: 1880an sortua, garai hartako aldizkari kultural garrantzitsuena izan zen.

Frankismoa (1939-1975)

Gerra Zibilak 1936tik 1939ra iraun zuen. 1939an hasi zen erregimena eta Frankoren heriotzarekin, 1975ean, amaitu zen.

Testuinguru historikoa eta erregimenaren ezaugarriak

Faxismoa (1922-1943) Italian hasi zen, eta Mussolini hil zutenean erregimena erori zen. Nazismoa (1933-1945) Alemanian hasi zen, Hitlerrek boterea hartu zuenean. Frankismoa (1939-1975) hasieran faxismoarekin bat egin zuen, baina geroago teknokratek garrantzi handiagoa berenganatu zuten.

Oposizioa eta errepresioa

Komunistak Toulousen batu ziren II. Mundu Gerra Espainiara hedatu eta faxismoarekin amaitzeko helburuarekin. Makiak gerrilla-teknikak erabiltzen zituzten. 1955ean, AEBk erregimenari laguntza eman zion. Oinarrizko eskubide guztiak debekatuta zeuden eta errepresioa gauzatzeko hainbat lege ezarri zituzten.

Erregimen frankistak sektore askoren laguntza izan zuen: oligarkia industriala, burgesia finantzarioa, Eliza, karlismoa, Falangea, komunikabideak eta langile-sektore bat. Errepresioa zela eta, oposizioa ahuldu egin zen.

Garapen ekonomikoa eta aldaketa sozialak

1960an gorakada ekonomikoa egon zen, hiru faktoreengatik:

  • Espainiar asko kanpora joan ziren.
  • Turismoa masiboki areagotu zen.
  • Kanpoko kapitalen inbertsioa.

Garapen ekonomiko hori Euskal Herrian ere islatu zen, industria asko hedatuz. 70eko hamarkadan, Frankoren diktadura amaitzerakoan, lau lurraldeek industria garatua zuten eta oposizioak botere handia berenganatu zuen. 1947an erregimenarekin amaitzeko greba orokorra deitu zuten.

Euskal erresistentzia eta ETAren sorrera

Monarkia Frankoren alde zegoen. 1959an ETA sortu zen (EKIN izenarekin), ezker muturreko taldea. Euskararen aldeko mugimenduak agertu ziren. ETAk lau adar zituen: langilea, militarra, politikoa eta kulturala. Garai hartan, ETAko hainbat buruzagi harrapatu zituzten eta Burgosko epaiketa egin zen.

Entradas relacionadas: