Berrezarkuntza Borbonikoa: Sistema Politikoa eta Canovas

Historia3,98 KB

Berrezarkuntza Borbonikoa

Monarkia eta sistema politiko berria

Isabel II.a Alfontso XII.ak ordezkatu zuen, eta haren erregealdiak hiru epe nagusi izan zituen:

  • Alfontso XII.a (1875-1885): Berrezarkuntzaren hasiera.
  • Maria Kristinaren erregeordetza (1885-1902): Erregina haurdun zegoelako ezarria.
  • Alfontso XIII.a (1902-1931): Monarkiaren azken fasea.

Kontserbadoreak berrezarkuntzaren alde zeuden, baina Cánovasek ez zuen jarrera baztertzailerik nahi; militarren parte-hartzea eta gatazka zibilak gainditu nahi zituen. Bi helburu nagusi finkatu zituen: alderdi-bitasunean oinarritutako Konstituzioa eta herrialdearen bakea.

2. 1876ko Konstituzioa

Boterea Gorteen eta erregearen artean banatu zen, baina erregeak botere handiagoa zuen. Gorteak bi ganberatan banatu ziren: Kongresua eta Senatua. Ez zen sufragio mota zehatzik finkatu eta estatu konfesionala ezarri zen. Eskubideen deklarazioa egin zen, baina gobernu bakoitzak horiek murrizteko eskubidea zuen.

Canovasen sistema eta alderdi-bitasuna

Sistematik kanpo geratu ziren errepublikarrak, muturreko katolikoak, nazionalistak eta sozialistak. Bi alderdi nagusi zeuden boterean:

  • Kontserbadoreak (Cánovas): Eliza babesten zuten, sufragio zentsitarioaren aldekoak ziren, eskubideak murrizten zituzten eta protekzionismoa defendatzen zuten.
  • Liberalak (Sagasta): Laizismoa, sufragio unibertsala (gerora), eskubide gehiago eta librekanbismoa defendatzen zuten.

Biek zituzten antzekotasunak: monarkia babestea, alderdi patriotikoak izatea, jabetza pribatuaren alde egotea eta estatu liberal zein zentralista defendatzea.

2. Botere txandaketa baketsua

Gobernua bi alderdien artean modu baketsuan txandakatzen zen. Horregatik, militarrek ez zuten politikan parte hartzen; ordainetan, autonomia eta aurrekontu handiak ematen zitzaizkien.

3. Hauteskunde-iruzurra eta kazikismoa

Bi alderdiek hauteskundeak manipulatzen zituzten emaitzak faltsutuz. Prozesu honetan erregeak, alderdietako kideek eta kazikeek (tokian tokiko boteretsuak) parte hartzen zuten.

Emaitzak fabrikatzeko metodoa: Enkasillado sistema erabiltzen zuten; aldez aurretik erabakitzen zen irabazleak zenbat eserleku izango zituen eta oposizioari zenbat utziko zizkioten. Ondoren, emaitzak jauntxoei eta kazikeei jakinarazten zitzaizkien.

Faltsutze metodoak: Kazikeek erroldak faltsutzen zituzten, botoak erosten zituzten eta emaitzak aldatzen zituzten. Trukean, kazikeek faboreak lortzen zituzten: semeak soldaduzkatik libratzea edo zerga gutxiago ordaintzea.

Eragina: Nekazal munduan funtzionatzen zuen gehien (Andaluzia, Galizia...). Nafarroan, kazikeen eragina txikiagoa zenez, zailagoa zen manipulatzea.

Erregealdiak eta egonkortasun politikoa

Alfontso XII.a hil ondoren, bi alderdi nagusiek El Pardoko Ituna sinatu zuten bipartidismoarekin jarraitzeko. Sistema 1898ra arte egonkortu zen, Kubako gerraren eta Karlistaldiaren amaierari esker.

Alfontso XII.aren erregealdia (1875-1885)

Prozesua 1876tik aurrera hasi zen funtzionatzen; kontserbadoreak 6 aldiz eta liberalak 4 aldiz egon ziren boterean. 1898an amaitu zen ziklo egonkorra.

Kontserbadoreak (1875-1881): Askatasun murrizketak gertatu ziren (adierazpena, prentsa, elkartzea) eta sufragio zentsitarioa ezarri zen. Gerra Karlista (1872-1876): Foruak desagertu ziren, soldaduzka derrigorrezkoa bihurtu zen eta kupo fiskala ezarri zen.

Liberalak (1881-1884): Askatasun gehiago eman zituzten (prentsa, katedra). Udal hauteskundeetarako gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zuten.

Kontserbadoreak (1884-1885)

Cánovasen itzulera boterera Alfontso XII.aren erregealdiaren amaieran.

Descargar

PDF Word HTML