Euskal Herria: Industrializazioa, Langile Mugimendua eta Nazionalismoa (1875-1923)
gaia: Errestaurazio Garaiko Industrializazioa eta Gizarte Ondorioak (1875-1923)
Kontzertu Ekonomikoa
- Canovasen gobernuak foru-sistemaren galera leuntzeko, zergak kudeatzeko erregimen berezia onartu zien euskal probintziei. Autonomia fiskala mantentzen zuten.
- Diputazioek zergak kobratzen zituzten.
- Maria Kristina Habsburgokoaren erregeordetzan, gobernu zentralak kontzerturako erreforma kaltegarri bat egin nahi zuen, eta Euskal Herrian protestak piztu zituen. Matxinada haiek laster sortuko zen nazionalismoaren aurrekaritzat hartu dituzte adituek.
Industrializazioaren Zergatia
Espainiako ekonomian XIX. mendean ez zen modernizazio esanguratsurik gertatu. Salbuespena periferiako lurralde batzuetako industrializazioa izan zen: Kataluniako ehungintza aintzindaria izan zen, eta gero burdingintzan saio batzuk egon ziren; Euskal Herrikoa arrakastatsua izan zen.
Euskal Herriko modernizazio ekonomikoaren alde faktore batzuk egon ziren:
- Tradizio industriala.
- Lehengai garrantzitsu bat edukitzea. Honek enpresa britaniarrak erakarri zituen (Bessemer bihurgailuan erabiltzeko), eta euskal industrializazioari asko lagundu zion, gure artean teknologia eta industria berria sustatuz.
- Kokapen geografikoa: kostaldean egoteak merkataritzatik bizi zen burgesia baten sorrera ahalbidetu zuen. Britaniarrengandik ikasita, euskal burgesia honek industrian inbertituko zuen geroago.
Bizkaia eta Gipuzkoaren Konparazioa
Bizkaiko eta Gipuzkoako industrializazioek bestelako eredu bati jarraitu zioten. Bizkaian industria astuna eta tamaina handikoa zegoen, Gipuzkoan dibertsitate handiagoa eta enpresa txikiak eta tamaina ertainekoak ziren; Bizkaiko industria Bilbo aldean kontzentratuta zegoen, gipuzkoarra herrialdean sakabanatuago; Gipuzkoan atzerriko kapitala ez zen garrantzitsua prozesua hasteko, kapital natiboaren ekimena izan zen, Bizkaikoan hastapenetan eragin britainiarra erabakigarria izan zen. Diferentzia hauek iraunkorrak izan ziren.
Industrializazioaren Garapena Berrezarkuntzan
Errestaurazio garaian hazkunde industriala nabarmena izan zen, burdinaren erauzketak eta esportazioak handitu zirelarik. 1900. urtera arte ustiapen-erritmo handia luzatu zen. Kapital handiak sortu zirenez, industria iraultza finantzatzea posible izan zen. Kontzertuek ere lagundu zuten.
Motorea siderurgia izan zen. Britainia Handira burdina eramaten zuten ontziek ikatz ingelesa ekartzen zuten, ikatz hura hobea eta merkeagoa zen asturiarra baino. Britania Handitik teknologia ere ekartzen zuten.
Denbora aurrera joan ahala, botere gehiago lortu nahian enpresen kontzentrazioaren aldeko prozesua areagotu zen. Adibidez, Vizcaya, Iberia eta Altos Hornos de Bilbao enpresak elkartu ziren Altos Hornos de Vizcaya sortuz.
Euskal burgesia beste jarduera batzuekin (ontzigintza, industria elektrikoa...) interesatu zen, eta sektore finantziariora ere sartu ziren kapital industrialak banku batzuk fundatuz.
Gizarte Ondorioak
Industrializazioarekin batera Euskal Herrian gizarte kapitalista bat finkatu zen. Gobernu zentralen aliatua zen burgesia industrial sendo bat sortzeaz gain, lantegietan eta meategietan lan- eta bizi-baldintza gogorrak pairatzen zituen langile-klase bat ere agertu zen. Langile haietako asko etorkinak ziren; biztanleriaren hazkunde nabarmena industriguneetan. Haien alde borrokatzeko langile-mugimendu bat sortu zen.
Sabino Arana hil eta gero Euskal Nazionalismoaren Garapena
Ondorengo hamarkadetan EAJ alderdiaren barruan bi joera egon ziren: autonomista eta independentista; bien arteko harremanak aldatuz joan ziren, batzuetan lankidetza eta beste batzuetan gatazka.
Berrezarkuntzako urte haietan EAJ alderdiaren gizarte eragina sendotzen saiatu ziren. Langile mugimenduko erakundeak euskal jendearentzat beste talde kanpotarra edo arrotza zirelakoan, euskal jatorriko langileria antolatzeko Eusko Langileen Alkartasuna sindikatua 1911n sortu zen. Sindikatuko lehenengo kideak batez ere eraikuntza sektoreko langileak eta Bilboko metalgintzakoak izan ziren nagusiki. ELAk ez zuen arrakasta handirik izan meatzaritzan, jarduera horretan langile etorkinak nagusi baitziren. Apurka-apurka, Bizkaia eta Gipuzkoako industria guneetan eta haien inguruko herrietan handituz joan zen.
Autonomistak apurka-apurka nagusitu eta alderdiaren politikaz jabetu ziren independentisten kaltetan; Kataluniako Lligaren ildo ideologikotik eraman zuten eta 1916an Eusko Alderdi Jeltzalea izenaren ordez Comunión Nacionalista Vasca izena hartu zuten. 1919an erradikal independentistak banatu eta Aberri izenaz EAJ birsortzen saiatu ziren. Aberrikoek irlandar nazionalismoaren ezaugarri asko hartuko zuten. 1930ean EAJ berrian birbatuko ziren bi alderdi haiek; urte berean Acción Nacionalista Vasca (Eusko Abertzale Ekintza) izeneko beste alderdi abertzale txiki bat sortu zen, hau ezkerreko ideiekin erlazionatuago zegoen.
gaia: Langileen Mugimendua eta Nazionalismoa EH (1890-1923)
EH Egoera Nazionalismoa Agertu Zenean
Euskal Herrian Berrezarkuntza garaian askotariko joera politikoak egon ziren. Gizarte talde bakoitzean talde nagusi bat identifikatzen zen. Adibidez, oligarkia industriala Espainiako botere zentralisten aliatua zen; langile-klasean sozialismoa zabaldu zen; karlismoa leku batzuetan mantendu eta beste batzuetan nazionalismoa zabaldu zen.
Industrializazioaren Ondorio Sozialak
Industrializazioarekin batera Euskal Herrian gizarte kapitalista bat finkatu zen. Gobernu zentralen aliatua zen burgesia industrial sendo bat sortzeaz gain, lantegietan eta meategietan lan- eta bizi-baldintza gogorrak pairatzen zituen langile-klase bat ere agertu zen. Langile haietako asko etorkinak ziren; biztanleriaren hazkunde nabarmena industriguneetan. Haien alde borrokatzeko langile-mugimendu bat sortu zen.
Langile Mugimenduaren Sorrera eta Bilakaera EH
Errestaurazio garaian Espainiako langile-mugimendu nagusia anarkismoa (politikaren etsaia) izan zen. Gure artean, ordea, tradizio marxistako mugimendua (borroka politikoa defendatzen zuen ildoa) sozialismo handiena izan zen eta PSOE alderdiaren eta UGT sindikatuaren inguruan antolatu, Pablo Iglesias liderraren laguntzailea zen Facundo Perezaguaren zuzendaritzapean. Perezaguak ildo erradikala defendatzen zuen. Perezaguarekin UGT sindikatua erakunde nagusia izan zen euskal lurraldean eta haren joera oso borrokazalea, beste talde batzuekin aliantzarik nahi ez zuena. Euskal federazioa madrildarrarekin eta asturiarrarekin haien federaziorik nagusietakoa izango zen.
Langile-mugimendu haren sorreran 1890ko greba abiapuntu nabarmena izan zen; meatzarien protesta hura geroago langileek egingo zituzten beste protesta batzuetarako erreferentzia izan bait zen. Mugimenduak Bilboko itsasdarreko ezkerraldean eta Eibar bezalako udalerri industrialetan presentzia izan zuen.
Sozialista haiek jatorri antikapitalista iraultzaile batetik joera erreformistago batera mugituko ziren apurka apurka, bilakaera honek barne gatazkak sortu zituen. Perezagua erradikalaren lidertza Indalecio Prieto moderatuak bereganatu eta beste alderdi batzuekin sustatu nahi zuen.
Mugimendu sozialista hura euskal nazionalismoarekin batera sistema ofizialaren oposizioko talderik garrantzitsuenetako bat izango zen hurrengo urteetan.
EH Egoera Nazionalismoa Agertu Zenean
Industrializazioak Euskal Herrira ekarritako aldaketa sozial eta ekonomiko sakonek euskal nortasun tradizionalari kalte handia egiten zioten; gainera, azken gerra karlistaren ostean Foru sistema ezabatu zutenez, horrek guztiak egonezin handiagoa eragin zuen herritar askorengan. Berriari erantzuteko eta euskal nortasuna defendatzeko mugimendu abertzalea agertu zen. Bizkaitik beste euskal lurraldeetara zabaldu zen (Gipuzkoan arrakastarekin, Arabak eta Nafarroak, ordea, eragin-eremu karlista izaten jarraitu zuten).
Hastapeneko Nazionalismoa
Sabino Arana Goiri (Bilbo aldeko klase ertaineko kide bat, tradizio karlistako familia batetik zetorrena) pentsaera berriaren bultzatzaile nagusia izan zen; hark aurreko ideia batzuk moldatu zituen eta bereak ziren beste batzuk landu. Karlismo foruzaletik abiatuta ikuspegi erradikalago bat garatu zuen:
- Bizkaiak edota Euzkadik nazio bat izateko beharrezko elementuak ditu: arraza, hizkuntza, legeak eta gobernu-erakundeak, nortasun historikoa...
- Estatu zapaltzaileen kontrako independentzia lortzeko eskubidea dute nazio guztiek.
- Foruak (edo Lege Zaharra) euskal lege nazionalak ziren. Nazionalismoa berrindartze nazionala lortzeko mugimendu bakarra zen.
- Kapitalismoa eta sozialismoa gaitzesten ditu. Lehenengoak esplotazioa eta ustelkeria dakartzalako, eta bigarrena kanpotarren doktrina arrotza delako.
- Katolizismoaren garaipena eta euskal nazionalismoarena bat datoz, erlijioaren nagusitasuna aldarrikatuz.
- Bere proiektu politikoa Jainkoa eta Lege Zaharra esaldian laburbiltzen zen (hortik izendatu zuten hark 1895ean fundatutako Eusko Alderdi Jeltzalea).
S. Aranak bere bizitzako azken aldian joera autonomista bat onartu nahi omen zuen (Kataluniako Lligan inspiraturik). Hura gazte hil zen 1903an eta bere proiektu berria bertan behera geratu zen.