Bigarren Errepublikako testu historikoen azterketa: Campoamor, Fronte Popularra eta Euskadiko Estatutua
Resumen
Dokumentu honek Bigarren Errepublikako hiru testu historiko aztertzen ditu: Clara Campoamorren emakumeen boto-eskubidearen aldeko hitzaldia, 1936ko Fronte Popularraren programa eta Euskadiko Autonomia Estatutuaren zati bat. Testu bakoitzaren testuingurua, egilea, edukia eta garrantzia azaltzen ditu, eta ikasleek errepublikako politika eta gizarte-gatazken ikuspegi orokorra lortuko dute.
Puntos clave
- Clara Campoamorrek Gorte Konstituziogileetan emakumeek bozkatzeko eskubidea defendatu zuen, eta 1931ko Konstituzioan onartu zen.
- Campoamorren diskurtsoak Aristotelesen pentsaera kritikatzen zuen eta Espainia emakumeen eskubideen adibide izatea proposatzen zuen.
- Fronte Popularraren programa 1936ko otsaileko hauteskundeetarako idatzi zen, eta CEDAren gobernuak kartzelatutako pertsonen amnistia eta 1931ko Konstituzioaren berreskurapena jaso zituen.
- Ezkertiarren arteko desadostasunak nabarmenak ziren: lurraren eta bankuen jabetza eta gobernuaren kontrola.
- Euskadiko Autonomia Estatutua 1936an onartu zen Errepublikako Gorteetan, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hartzen zituen; euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak ziren.
- Estatutu hori Gernikako Estatutuaren aurrekaria izan zen (1979).
1. Sarrera: Clara Campoamorren Hitzaldia
Aurrean dugun testua Clara Campoamor diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia da. Diskurtso bat denez, izaera narratiboa du. Era berean, edukiari dagokionez, soziala eta politikoa da, batez ere emakumeen eskubideen aldekoa. Testu hau lehen mailakoa da, ez baitu aldaketarik izan. Aldi berean, Clara Campoamorrek 36 urterekin zuzenbidea gainditu zuen; Madrilen jaio zen; lanbide horretan, batez ere, emakumeen eskubideen alde borrokatu zuen. 1931n Gorteetan diputatu aulkia lortu zuen, Alderdi Erradikal Errepublikanoaren kidea izanik. Estatu Kolpearen ondorioz erbesteratu zen, eta hainbat herrialdetan egon ondoren Lausannen hil zen. Francok ez zuen baimenik eman bere gorpua Espainiara ekartzeko. Gainera, testu hau Diario de las sesiones de las cortes constituyentes de la República Española egunkarian argitaratu zen. Era berean, diskurtso hau diputatuei zuzenduta dago, eta bere helburu nagusia da emakumeek bozkatzeko eskubidea zutela konbentzitzea.
2. Analisia
Esan dugunez, diskurtsoaren zati bat baino ez dugu aurrean. Zati hau bi paragrafoetan banatuta dago.
Lehenengo paragrafoa
Clara Campoamorrek emakumea defendatzen du, esanez gizaki izateagatik gizonek dituzten eskubide berak eduki behar dituela. Bere ustez, herri zibilizatuetan horrela izan beharko litzateke. Jarraian, Aristoteles aipatzen du, hark gizona emakumearen aurretik jartzen zuelako. Adibide honekin, diputatuei azaldu nahi die XX. mendean pentsaera horrek ez duela logikarik. Azkenik, emakumea horrelako lanetan lehen aldiz aritzea akatsak egingo dituela nabarmentzen du, baina hori ere logikaren barruan dago, inoiz ez baitu politikan parte hartu.
Bigarren paragrafoa
Hemen, emakumeen botoa onartzearen aldeko arrazoiak ematen ditu:
- Mundu zibilizatuen artean diputatuek onartzen badute emakumeek bozkatzea, abenduan argitaratuko den Konstituzioa munduko aurreratuena eta libreena izango litzateke.
- Mendeetan monarkia absolutuek (non emakumeak baztertuta zeuden) egin ez zutena, Errepublikak egingo du.
- Espainia izango litzateke lehen herria, latindarren artean, emakumeen eskubideak onartzen. Beraz, berdintasunaren eta askatasunaren adibidetzat hartuko lukete Espainia.
Horregatik, diputatuei aukera hori ez galtzeko eskatzen die, Konstituzioan ager dadin (hala gertatu zen).
3. Testuingurua
Testuinguru historikoa honako hau da: Sarrera, Behin-behineko Gobernua, Azañaren Erreformak (CEDAren eragina kontuan hartu gabe).
4. Balorazioa
Testu honen garrantzia azpimarratzekotan, Clara Campoamorren hitzaldia guztiz iraultzailea izan zela azpimarratu behar da, lehenengo aldiz Espainian emakumeen eta gizonen eskubideak parekatu nahi zirelako; hala nola, dibortzioa, boto-eskubidea eta lan egiteko eskubidea. Dena den, lorpen hauek ezer ezean geratu ziren, hiru urteko Gerra Zibilak dena zapuztu zuelako. Gainera, Francok ezarri zuen diktadurak bertan behera utzi zituen Errepublikan lortutako eskubideak, eta emakumea bigarren plano batean geratu zen 40 urtez. Hori bai, berak hasitako borrokari beste emakume batzuek ere eman zioten jarraipena, hala nola:
- Matilde Huici
- Carmen Burgos
- María de Maeztu
Azkenik, esan beharra dago bere omenez Clara Campoamor Elkartea dugula, emakumeen eskubideak defendatzen dituena.
5. Sarrera: Fronte Popularraren Programa (1936)
Aurrean dugun testua Fronte Popularraren programaren zati bat da. Programa bat denez, izaera narratiboa du. Era berean, edukiari dagokionez, politikoa, ekonomikoa, soziala eta erlijiosoa da, gai horiek jorratzen dituelako. Lehen mailakoa da, ez baitu inolako aldaketarik jasan. Testu hau Espainiako biztanleei zuzenduta dago, bereziki ezkertiarrei. Testu publikoa da, PSOEren El Socialista aldizkarian argitaratu baitzen. Gainera, programa hau ezkertiarrek egin zuten, hala nola, sozialistek (UGT, PSOE) eta errepublikanoek. Ezkertiarren koalizioaren programa azaltzea da helburua, jendeak Fronte Popularrari bozka diezaion. Testu hau 1936ko urtarrilaren 16an argitaratu zen.
6. Analisia
Aurrean dugun testua Fronte Popularraren programaren zati bat da. Programa horrekin 1936ko otsailean izango ziren hauteskundeetara aurkeztu ziren.
Lehenengo paragrafoa
Ezkertiarrak (sozialistak, anarkistak, POUMekoak, errepublikanoak...) batu eta programa bat adostu dutela hurrengo hauteskundeetan aurkezteko. Lehenengo konpromisoa da CEDAren gobernuak kartzelatu zituen pertsonei (gehienak ezkertiarrak) isunak eta kondenak barkatzea. Dakigunez, eskuindarrak 1933tik hauteskunde hauetara arte egon ziren gobernuan, eta Biurteko Erreformistan ezkertiarrek egindako erreforma guztiak indargabetu zituzten. Hurrengo konpromisoa 1931ko Konstituzioa berreskuratzea izango da, justiziaren eta askatasunaren eredua baitzen.
Bigarren paragrafoa: Desadostasunak
Hurrengo paragrafoan, sozialisten eta errepublikanoen arteko desadostasunak azaltzen dira:
- Lurraren jabetza: Sozialistek lurra Estatuarena izatea aldarrikatzen dute, ez nekazariena; hori errepublikanoek ez dute onartzen. Errepublikanoek, ordea, Biurteko Progresistan emandako erreformak onartzen zituzten, adibidez, lan-orduak eta gutxieneko soldata.
- Bankuak: Langileen alderdiek bankuak nazioarenak izatea proposatzen dute, hau da, banku pribaturik ez egotea. Ideia horrekin ere ez datoz bat errepublikanoak, nahiz eta onartu banku pribatuek hobekuntzak behar dituztela.
- Gobernuaren kontrola: Errepublikanoek pentsatzen dute errepublika agintari politikoek zuzendu behar dutela, eta ez langileek. Errepublikaren helburua askatasun demokratikoak eta oinarrizko eskubideak defendatzea izango zen. Halaber, errepublika hori mantendu ahal izateko gizarte osoak zergen bidez lagunduko zuela.
Azken desadostasuna da sozialistek eskatzen zuten gobernua (langileen kontrola, langileen esku egotea) errepublikazaleek ez zutela onartzen.
7. Testuingurua
Sarrera, Biurteko Erreformista, 1931ko Konstituzioa, CEDAren Gobernua, Fronte Popularra (bi zatiak).
8. Balorazioa
Testu honen garrantzia azpimarratzekotan, gobernu horrek Biurteko Progresistan egindako erreformak eta Konstituzioa berreskuratzea izan zela esan beharra dago. Nahiz eta gobernu progresista hau moderatua izan, Espainia erabat zatituta zegoen, eta haien arteko elkarrizketa eta adostasuna ezinezkoak izan ziren; ezin zen akordiorik bermatu. Beste aldetik, testuan agerian geratu dira ezkertiarren arteko desadostasunak. Era berean, eskuindarrek hauteskundeetan bozkatutakoa ez zutela onartuko islatzen digu. Horren ondorioz, hiru urteko Gerra Zibila hasi zen.
9. Sarrera: Euskadiko Autonomia Estatutua (1936)
Aurrean dugun testua Euskadiko Autonomia Estatutuaren zati bat da. Estatutu bat denez, izaera juridikoa du. Edukiari dagokionez, politikoa, soziala eta ekonomikoa da, gai horiek jorratzen dituelako. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleei zuzenduta dago, batez ere, baina Espainia mailan ere argitaratu zen. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak izango zuten estatutu berria argitaratu nahi zen. Egilea Eusko Ikaskuntza izan zen, alkateek hala eskatuta. Diputatuek Kongresuan ontzat eman zuten estatutua. Lehen mailakoa da, ez baitu aldaketarik jasan. Aldi berean, 1936ko urriaren 7an La Gaceta de Madrid-en (Estatuko aldizkari ofizialaren papera betetzen zuen aldizkaria zen, Karlos III.ak emandako pribilegioa) eta 1936ko urriaren 9an Euzkadi’ko Agintaritzaren Egunerokoa-n argitaratu zen.
10. Analisia
Aurrean Euskal Herriko Estatutuaren 3 artikulu baino ez dira jarri. Testu honek guztira 14 artikulu eta 4 xedapen iragankor dituela dakigu. Esan dugunez, Errepublikako diputatuek estatutu hau Valentzian onartu zuten, Madril Francoren menpe baitzegoen.
Artikulu nagusiak
- Lehenengo artikulua: Estatutu honen arabera Euskal Herriko lurraldeak zeintzuk diren adierazten digu: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Gogoratu behar da 1931ko Lizarrako Estatutuan Nafarroa ere Euskal Herriaren barruan zegoela (Errepublikak ez zuen onartu), baina oraingoan ez. Hiru lurralde horiek osatuko dute Euskal Herria. Artikulu honen arabera, lurralde bakoitzak bere lege propioak izan ditzake, hau da, Arabak, Bizkaiak edo Gipuzkoak zituzten bereizgarriak onartu egingo zirela. Amaitzeko, Euskal Herrian, gaur egun bezala, bi hizkuntza ofizial izango dira: Euskara eta Gaztelania.
- Bosgarren artikulua: Bertako justizia eta ordena publikoa bertatik kudeatuko direla dio; adibiderik garbiena Ertzaintza da, bertako ordena publikoa mantentzeko sortu zena.
- Hamargarren artikulua: Boterea herriak duela adierazten du, hau da, hauteskundeen bidez herriak bere agintariak aukeratuko ditu (subiranotasun nazionala). Jarraian, botereek eta eskubideek muga bat izango dutela azaltzen digu: Errepublikak ezarritako Konstituzioa (1931ko abendukoa) eta Estatutu hau. Adibidez:
- Botere legegilea egiten dutenak herriak sufragio unibertsalez aukeratuko dituela, eta botoa sekretua izango dela.
- Botere betearazleak, hau da, Eusko Jaurlaritzak edo Errepublikako Gobernuak lurralde bakoitzean bitartekari bat izango dutela elkarrenganako konfiantza izateko.
Bitarteko erabakiak (Xedapen Iragankorrak)
Estatutu honek bitarteko erabaki batzuk jakinarazi zituen:
- Estatutuan agertzen diren legeak ofizialak izango direla eta Eusko Jaurlaritzaren aginpean egongo direla gerra dagoen bitartean.
- Jaurlaritza honek zortzi egun izango dituela lehendakari berria (Jose Antonio Agirre izango zena) aukeratzeko. Lehendakari hori aukeratzeko udal ordezkariek bozkatuko dutela.
- Lehendakari horrek Jaurlaritza Bizkaian izango du, eta lehendakariak berak gutxienez bost kontseilari aukeratuko ditu bere lanak aurrera eramateko.
11. Testuingurua
Sarrera, Bigarren Errepublika Euskal Herrian (gai osoa), 1931ko Konstituzioa eta Gerra Zibila.
12. Balorazioa
Testu honen garrantzia azpimarratzekotan, Cánovasek foruak abolitu zituenetik nazionalismoak zuen xedea (helburua) Bigarren Errepublikarekin hirugarren saiakeran lortu zela esan beharra dago, eta oinarria izan zela autonomiarako bidea irekitzeko. Estatutu hau funtsezkoa izan zen Eusko Jaurlaritzaren zereginak aurrera ateratzeko, bera izan baitzen ardatza. Dena den, estatutu honen eragina batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan izan zen, eta oso mugatua izan zen, Gerra Zibila zegoelako eta horrek oztopo ugari jarri zizkiolako Estatutuan agertzen zirenei. Beste aldetik, gaur egun dugun Estatutuak (Gernikako Estatutua, 1979an onartua) Estatutu hau izan zuen oinarri. Gaur egun ere gori-gorian dagoen gaia da, Estatutu hori ez delako bete, eta nazionalistek hori behin eta berriro Espainiako Gobernuari eskatzen diote.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zergatik defendatu zuen Clara Campoamorrek emakumeen boto-eskubidea?
Campoamorrek esan zuen gizaki izateagatik emakumeek gizonek bezalako eskubideak izan behar zituztela. Gainera, Espainiak emakumeen eskubideak onartuko balitu, herri aurreratu eta askea izango litzatekeela argudiatu zuen.
Zein alderdik aurkeztu zuen Fronte Popularra 1936ko hauteskundeetan?
Ezkertiarrek batu ziren, sozialistak, anarkistak, POUMekoak eta errepublikanoak barne, programa bat adostuz. Programak CEDAren gobernuak kartzelatutako pertsonen barkamena eta 1931ko Konstituzioaren berreskurapena jasotzen zituen.
Zer dira Euskadiko Estatutuaren bitarteko erabakiak?
Xedapen iragankorrek esaten zuten gerra bitartean estatutuko legeak Eusko Jaurlaritzaren aginpean egongo zirela. Jaurlaritzaren lehendakaria zortzi egunen barruan aukeratu behar zen, eta Jose Antonio Agirre izango zen.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.