Kontzertu ekonomikoen ezeztapena (1937) eta 1936ko Euskadiko Estatutua: testu-analisia

HistoriaActualizado el 11,56 KB

Resumen

Dokumentuak bi iturri historiko aztertzen ditu: Francoren 1937ko lege-dekretua, Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak ezeztatzen dituena, eta 1936ko Euskadiko Autonomia Estatutuaren zatia. Gainera, Clara Campoamorren sufragio-defentsa eta 1936ko Fronte Popularraren programa ere biltzen ditu. Ikasleak frankismoaren zigor-politika, Bigarren Errepublikako autonomia-saioa eta testuinguru politikoa ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Franco Bilbo erori zenean (1937ko uztailaren 23an) argitaratu zuen lege-dekretuak Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak ezabatu zituen, altxamenduaren aurka egin zutelako.
  • Arabako eta Nafarroako kontzertuak mantendu ziren, Francoren arabera lurralde leialak izan zirelako.
  • 1936ko Euskadiko Estatutuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Euskal Herriko lurraldetzat hartzen zituen, eta euskara eta gaztelania hizkuntza ofizial bihurtzen zituen.
  • Estatutuak Eusko Jaurlaritza sortzen zuen, eta Jose Antonio Agirre izan zen lehendakari berria.
  • Estatutua Valentzian onartu zen Madril Francoren menpe zegoelako, eta Gerra Zibilak oztopatu zuen eragina.
  • Clara Campoamorrek emakumeen sufragioa defendatu zuen 1931n, Errepublikako Konstituzioaren garaian.
  • Gernikako Estatutua (1979) 1936ko estatutuan oinarritu zen.

Ponte a prueba

Kontzertu Ekonomikoen Ezeztapena: Sarrera

Aurrean daukagun testua Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko lege-dekretua da. Izaerari dagokionez, juridikoa da, lege-dekretu bat delako. Edukiari dagokionez, politikoa eta ekonomikoa da, Bizkaian eta Gipuzkoan zeuden kontzertu ekonomikoei buruz hitz egiten duelako. Era berean, lehen mailako iturrikoa da, testu honek ez duelako inolako aldaketarik jasan. Lege-dekretu hau 1937ko uztailaren 23an argitaratu zuen Francok, hain zuzen ere, Bilbo eroritakoan. Francisco Franco Bahamonde militarra eta diktadorea izan zen (1939-1975). Ferrolen, A Coruñan jaio zen (1892) eta Madrilen hil zen. Toledon eta Zaragozako akademia militarretan ikasi zuen. Bere eskarmentua, batez ere, Marokoko Gerran izan zuen, garaipen handiak eta ospetsuak lortuz. Europako jeneralik gazteena izan zen 33 urterekin. Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta dagoenez, testu publikoa da eta Espainia osoan jakinarazi zen; baina bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan eragina izan zuen. Lege honen helburua Bizkaiak eta Gipuzkoak zituzten kontzertu ekonomikoak ezabatzea izan zen. Era berean, testu hau Burgosen argitaratu zen, han baitzegoen frankisten egoitza.

Kontzertu Ekonomikoen Ezeztapena: Analisia

Francok argitaratutako lege-dekretua hainbat paragrafotan banatuta dago.

Lehenengo paragrafoan Francok bi arrazoi ematen ditu kontzertuen abolizioa justifikatzeko. Alde batetik, foru aldundiek autonomia eta askatasun gehiago zutela esaten du; eta beste aldetik, kontzertu ekonomikoak direla eta, Bizkaiak eta Gipuzkoak ez zutela Espainiako gainerako lurraldeek adina diru ordaintzen, hots, kontzertu ekonomiko horiek euskal lurraldeei zergak jasotzeko askatasuna ematen zieten, eta Espainiari kupoaren araberako diru kopuru bat ematen zioten.

Bigarren paragrafoan Francok berak emandako altxamendu militarra (1936ko uztailaren 17an Marokon eta 18an Espainian) eta berak sortutako alderdi politikoa, hain zuzen ere, Mugimendu Nazionala, aipatzen ditu. Bere ustez, Bizkaiak eta Gipuzkoak eskertu beharrean, ekonomia mailan zuten "pribilegioa" altxamenduaren aurka erabili zutela, eta hori Francoren hitzetan ez zegoen onartzeko moduan.

Hirugarren paragrafoan Nafarroa eta Arabaren kasuak aipatzen ditu, hau da, lurralde horiek ere kontzertu ekonomikoak zituzten eta mantendu egingo zituzten, altxamenduaren aurka egin ez zutelako. Francoren hitzetan, lurralde leialak izan ziren; Gipuzkoa eta Bizkaia, berriz, kontrako jarrera hartu zuten. Are gehiago, kontzertu ekonomiko horiek, bere ustez, Espainiari kalte egiteko erabili zirela, kontuan izan behar da Bizkaiak eta Gipuzkoak Errepublikaren alde egin zutela, eta Errepublikak hori eskertu nahian, lehenengo estatutua eskuratzeko aukera eman ziela.

Jarraian, Araban aipatutako kontzertu ekonomikoak mantenduko zirela azaltzen du, lurralde leiala izan zelako.

Azkenik, aurreko arrazoiak kontuan izanez, Bizkaian eta Gipuzkoan zeuden kontzertu ekonomikoak (Cánovasek emandakoak 1876an) abolituko zirela uztailaren 1etik aurrera.

Kontzertu Ekonomikoen Ezeztapena: Testuingurua

Testuinguru historikoa: 1936ko Estatutua eta Gerra Zibila Euskal Herrian.

Kontzertu Ekonomikoen Ezeztapena: Balorazioa

Testu honen garrantzia azpimarratzekotan esan beharra dago Francok lege hau helburu bakar batekin argitaratu zuela: berak egindako altxamendu militarraren aurka egin zuten lurraldeak zigortzea. Zigor hau, batez ere, ekonomikoa izan zen kasu honetan, baina horrekin batera, Euskal Herrian oinarrizko askatasunak eta eskubideak desagerrarazi zituen. Adibiderik esanguratsuena euskal kultura eta hizkuntza debekatzea izan zen. Ia 40 urteko diktaduran, euskal herritar askok Francoren jazarpena (kartzelaratzea, erbesteratzea, fusilatzea, etab.) pairatu behar izan zuten. Dena den, jazarpen horrek ez zuen abertzaletasunarekin, autonomia mailarekin, ezta kontzertu ekonomikoekin ere amaitu, izan ere, Franco hil zenean, Gernikako Estatutuari esker autonomia maila eta kontzertu ekonomikoak berreskuratu ziren.

1936ko Euskadiko Estatutua: Sarrera

Aurrean daukagun testua Euskadiko Autonomia Estatutuaren zati bat da. Izaerari dagokionez, juridikoa da, estatutu bat delako. Edukiari dagokionez, politikoa, soziala eta ekonomikoa da, gai horiei buruz hitz egiten duelako. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleei zuzenduta dago, batez ere, baina Espainia osoan ere argitaratu zen. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak izango zuten estatutu berria argitaratu nahi zuten. Egilea Eusko Ikaskuntza izan zen, alkateek horrela eskatuta; diputatuek kongresuan ontzat eman zuten estatutua. Lehen mailako iturrikoa da, ez du aldaketarik jasan. Aldi berean, 1936ko urriaren 7an La Gaceta de Madrid-en (Estatuko Aldizkari Ofizialaren papera betetzen zuen aldizkaria zen, Karlos III.ak emandako pribilegioa zena) eta 1936ko urriaren 9an Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoa-n argitaratua izan zen.

1936ko Euskadiko Estatutua: Analisia

Aurrean Euskal Herriko estatutuaren 3 artikulu baino ez dira aipatzen. Testu honek guztira 14 artikulu dituela dakigu eta 4 xedapen iragankor. Esan dugunez, errepublikako diputatuek estatutu hau onartu zuten Valentzian, Madril Francoren menpe baitzegoen.

Lehen artikuluak Euskal Herriko lurraldeak zeintzuk diren estatutu honen arabera adierazten digu. Hain zuzen ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Gogoratu beharra dago Lizarrako Estatutuan (1931koan) Errepublikak Nafarroa ere Euskal Herriaren barruan onartu ez zuela; oraingoan, ordea, ez. Hiru lurralde horiek osatuko zuten Euskal Herria. Artikulu honen arabera, lurralde bakoitzak bere lege propioak izan zitzakeela, hau da, Arabak, Bizkaiak edo Gipuzkoak zituzten bereizgarriak onartu egingo zirela. Amaitzeko, Euskal Herrian, gaur egun bezala, bi hizkuntza ofizial izango zirela: euskara eta gaztelania.

Bosgarren artikuluak dio bertako justizia eta ordena publikoa bertatik kudeatuko zirela; adibiderik garbiena Ertzaintza da, hau bertako ordena publikoa mantentzeko sortu baitzen.

Hamargarren artikuluak boterea herriak zuela adierazten du, hau da, hauteskundeen bidez herriak bere agintariak aukeratuko zituela; beraz, hau subiranotasun nazionala zela. Jarraian, botereek eta eskubideek muga bat izango zutela azaltzen digu, hain zuzen ere, Errepublikak ezarritako Konstituzioa (1931ko abenduan) eta estatutu hau izango zirela. Adibidez, lehenengo muga Konstituzioak eta estatutuak adierazten dutena da botere legegilea herriak sufragio unibertsalez aukeratuko zuela, eta botoa sekretua izango zela; bigarren muga botere betearazleak, hau da, Eusko Jaurlaritzak edo Errepublikako gobernuak lurralde bakoitzean bitartekari bat izango zutela elkarrenganako konfiantza izateko.

Estatutu honek behin-behineko erabaki batzuk jakinarazi zituen. Lehenengoa da estatutuan agertzen ziren legeak ofizialak izango zirela eta Eusko Jaurlaritzaren aginpean egongo zirela gerra zegoen bitartean. Bigarrena da Jaurlaritza honek zortzi egun izango zituela lehendakari berria (Jose Antonio Agirre izango zena) aukeratzeko. Lehendakari hori aukeratzeko udal ordezkariek bozkatuko zutela. Segidan, lehendakari horrek Jaurlaritza Bizkaian izango zuela eta lehendakariak berak gutxienez bost kontseilari aukeratuko zituela bere lanak aurrera eramateko.

1936ko Euskadiko Estatutua: Testuingurua

Testuinguru historikoa: Bigarren Errepublika Euskal Herrian.

1936ko Euskadiko Estatutua: Balorazioa

Testu honen garrantzia azpimarratzekotan esan beharra dago Cánovasek foruak abolitu zituenetik, nazionalismoak zuen xedea (helburua) Bigarren Errepublikarekin hirugarren saiakeran lortu zela, eta oinarria izan zela autonomiarako bidea irekitzeko. Estatutu hau funtsezkoa izan zen Eusko Jaurlaritzaren zereginak aurrera ateratzeko, bera izan baitzen ardatza. Dena den, estatutu honen eragina batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan izan zen, eta oso mugatua, Gerra Zibila zegoelako eta horrek oztopo ugari jarri zizkiolako estatutuan agertzen zenari. Bestalde, gaur egun dugun estatutuak (Gernikako Estatutua, 1979an onartu zena) estatutu hau izan zuen oinarri. Gaur egun ere gori-gorian dagoen gaia da, estatutu hori ez delako bete, eta nazionalistek hori behin eta berriro Espainiako gobernuari eskatzen diote.

Clara Campoamor: Emakumeen Sufragioa (1931)

Utz iezaiozue emakumeari den bezalakoa agertzen, hura ezagutu eta epaitzeko; errespeta ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea. (...) Eta baldin eskubide konstituziogilea, herri zibilizatuen arau juridiko gisa, gero eta hurbilago badago askatasunaren kontzeptutik, ez iezaguzue arrazoitzat aipa izaki desberdinen arteko desberdintasunaren printzipio aristoteliko zaharkitua. (...) Utz iezaiozue emakumeari Zuzenbidean aritzen, hasieran hanka-sartzeak eta zalantzak izanda ere; horrela bakarrik heziko baita hartan.

(...) Konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan hartuta, oso poztu nau pentsatzeak mundu zibilizatuko orain arteko konstituziorik onena, libreena eta aurreratuena izango dela. Eta pentsatu dut, halaber, Errepublika ezarri eta hamabost egunera, behin-behineko Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek aitortu ez ziotena aitortuko diola emakumeari. Uste dut hau izango dela emakumearen sufragio eskubidea onartuko duen lehen herrialde latindarra; lehen aldiz entzungo dela latindar ganbera batean emakumearen ahotsa, emakumea bera bezain xumea, baina egiaren haizeak ekarri nahi dizkiguna; eta harro-harro sentitzen naiz, nire Espainia izango baita emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea. (...) Eta honela diotsuet, legegile jaunak: (...) ez ezazue onar beste nazio latindar batek, datozen egunetan, guk baino lehenago ezartzea bere Konstituzioaren buruan emakumearen askatasuna, zuen kidearen askatasuna.

Iturria: Diario de Sesiones de las Cortes Constituyentes de la República Española; 1931ko irailaren 1eko saioa.

Fronte Popularraren Programa (1936)

Alderdiak (...) berehala izango zen hauteskunde-lehian euren indarren koalizioari oinarri eta kartel gisa balioko zion plan politiko komuna adostera iritsi dira. (...) Koalizioan elkartutako alderdiek honako konpromiso hauek hartu zituzten:

  • Lege baten bitartez, 1933ko azaroaz geroztik egindako delitu politiko eta sozialen amnistia zabala ematea, auzitegiek halakotzat jo ez bazituzten ere.
  • Askatasunaren eta justiziaren defentsan, Estatu errepublikanoa eta haren erregimen konstituziogilearen funtsezko misio gisa, koalizioan elkartutako alderdiek Konstituzioaren agintea berrezarriko zuten.
  • Errepublikazaleek ez zuten onartzen lurra nazionalizatu eta nekazariei emateko printzipioa, alderdi sozialistako ordezkariek eskatua. Baina komenigarritzat jotzen zituzten nekazariak askatzea lortu nahi zuten zenbait neurri.
  • Alderdi errepublikazaleek ez zituzten onartzen langile-alderdiek bankuak nazionalizatzeko proposatutako neurriak; baina, bestalde, onartzen zuten gure banku-sistemak hainbat hobekuntza behar zituela.
  • Alderdi errepublikazaleek ulertzen zuten Errepublika ez zela klase-arrazoi sozial edo ekonomikoek zuzendutako errepublika bat, interes publiko eta aurrerapen sozialeko arrazoiek bultzatutako askatasun demokratikoko erregimen bat baizik. Baina, arrazoi ausart horrexegatik, politika errepublikazaleak produkzioaren interes orokorrak uzten zuen muga goreneraino igo behar zituen langileen baldintza moralak eta materialak, muga horretatik kanpo pribilegio sozial eta ekonomiko guztiei ezarri beharreko sakrifizioak zirenak zirela. Alderdi errepublikazaleek ez zuten onartzen alderdi sozialistaren ordezkaritzak eskatutako langile-kontrola.

Iturria: El Socialista (Madril), 1936ko urtarrilaren 16a.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik ezeztatu zituen Francok Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak?

Francoren arabera, Bizkaiak eta Gipuzkoak altxamenduaren aurka egin zuten eta bere "pribilegio" ekonomikoa Errepublikaren alde erabili zuten. Horregatik, lege-dekretuak kontzertuak uztailaren 1etik aurrera abolitzea erabaki zuen.

Zein hizkuntza ziren ofizialak 1936ko Euskadiko Estatutuaren arabera?

Estatutuaren lehen artikuluak adierazten du euskara eta gaztelania izango zirela Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialak.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Noiz argitaratu zuen Francok kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko lege-dekretua?
2. Zein lurraldeek mantendu zituzten kontzertu ekonomikoak Francoren dekretuaren ondoren?
3. Zein artikulu aipatzen du Euskal Herria osatzen zuten lurraldeak?
4. Zein erakunde sortzen zuen 1936ko Estatutuak?
5. Zein urtetan onartu zen Clara Campoamorren aldeko sufragio-eskubidea Errepublikaren Konstituzioan?
6. Zer dio Fronte Popularraren programak nekazariei buruz?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.