Euskal Gramatika: Oinarrizko Kontzeptuak eta Kategoriak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 4,83 KB
Perpausa
Testuko bi etenen artean gertatzen den kate mintzatua edo idatzia da. Kate honek aditza izan behar du esanahi osoa lortzeko.
Mintzamoldearen araberako perpausak
- Adierazpen-perpausak
- Galde-perpausak
- Aginte-perpausak
- Harridura-perpausak
Izen Sintagma (IS)
- (Izenlaguna) + Izena (Izenordaina) + (Izenondoa) + (Determinatzailea)
Aditz Sintagma (AS)
- (Aditzlaguna) + (Aditzondoa) + (IS Nor: Osagarri Zuzena) + (IS Nori: Zeharkako Osagarria) + Aditza
Adjektiboa (Adj)
- Izenondoa
- Izenlaguna (-ko, noren)
Adberbioa (Adv)
- Aditzondoa
- Aditzlaguna (CC) (IS + ea, IS + posposizioa)
Izenordaina
Izenordain motak
Pertsona-izenordainak:
- Ni, neu...
Zehaztu gabeko izenordainak:
- Galdetzaileak: Nor, zer, zein
- Galdetzaileetatik eratorritakoak
- Bestea, bera izenordainak
Bihurkariak:
- Neure, bere... + burua
Elkarkariak:
- Elkar ikusiko dugu...
Determinatzaileak
Determinatzaile motak
Mugatzaileak:
- Artikuluak
- Erakusleak
Zenbatzaileak:
- Zehaztuak: Kardinalak, ordinalak, banatzaileak
- Zehaztugabeak: Asko, gutxi...
- Orokorrak: Dena, oso...
Nolakotzaileak:
- Zer, zein, haien...
Izenondoa
Formaren araberako sailkapena:
Bakunak:
- Zabal, gazte...
Eratorriak:
- -tsu, -dun... (adibidez: neketsu)
Elkartuak:
- Sudurluze...
Graduatzaileak:
Askatuak:
- Oso, nahiko...
Atxikiak:
- -ena, -egia, -ago...
Atzizki batekin:
- -kote, -tzar, -txo, -ska, -xe...
Errepikapena:
- Gorri-gorria, handi-handia...
Izenlaguna
Izenlagun motak
-ko atzizkia:
- Txokolatezko tarta...
Noren kasua:
- Nire etxea...
Aditzlaguna
Aditzlagun motak
IS + -ea:
- -ko, noren, nor, nori, nork galderei erantzuten ez dietenak.
IS + Posposizioa:
- Alde, antz, arabera, arte, aurka, barren, barru, esku, leku, lepo, truke, zehar...
Aditzondoak
Sailkapen formala:
Aditzondo gisa erabilitako beste hitzak:
- Hemen, gutxi...
Bakunak:
- Atzo, beti...
Eratorriak:
- -ki, -ko, -ka, -rik, -ro... (adibidez: txarto, leunki, saltoka, astiro, isilik)
Elkartuak:
- Galdekaria + -non, edo-, i-, -bait...
Esamolde adberbialak:
- Harengan, berehala...
Sailkapen semantikoa:
Denbora-aditzondoak (Noiz):
- Atzo, beti...
Leku-aditzondoak (Non):
- Hemen, urrun...
Modu-aditzondoak (Nola):
- Honela, inola...
Maila-aditzondoak (Intentsitatea):
- Oso, ia-ia...
Iritzi-aditzondoak (Iritzia):
- Nire ustez, agian...
Generoa
- Euskarak ez du generorik bereizten.
- Erdararen eraginez salbuespenak daude: lehengusu-lehengusinak...
- Izen bikoteak ditu: seme-alaba, osaba-izeba...
Mugagabea
Pertsona edo gauza ezezagunaz aritzerakoan.
Noiz erabili:
- IS galdetzaile batekin doanean: zer, zein...
- Zenbatzaile zehaztugabeekin: asko...
- Zenbatzaile zehaztuekin zein diren zehazten ez denean.
- Zenbait esamoldetan.
- Partitiboa eta Nortzat kasuekin.
- Izen bereziekin.
- Izenordainekin.
Nola deklinatu:
- Bokalez amaitzen direnak: hirurak ezberdin.
- Kontsonantez amaitzen direnak: mugagabea eta plurala berdin.
- -a itsatsiaz: singularra eta mugagabea berdin.
Nor vs. Nork
- Aditza iragankorra bada, subjektua Nork kasuan doa.
- Subjektua jarriz, galdetu aditzari "Zer?" ala "Nor?". Erantzuna badago, Nork; bestela, Nor.
- Aditz batzuek beti Nork kasua eraman behar dute.
- Aditz laguntzailea Nor ala Nor-Nori motatakoa baldin bada, Nor. Eta Nor-Nork ala Nor-Nori-Nork motatakoa bada, Nork.
- Salbuespenak daude: iraun, irakin, jardun...
Kategoria Aldaketak
- Izenondoa eta Aditzondoa: "Pertsona zikina da" (izenondoa), "Zikin jokatu zuen" (aditzondoa).
- Izenondoa eta Izena: "Ur beroa ezinbestekoa da" (izenondoa), "Beroak ez dit lorik egiten uzten" (izena).
- Izena eta Izenondoa: "Ukuiluan txerria dago" (izena), "Pertsona txerria da" (izenondoa).
- Aditza eta Izenondoa: "Arrautza frijitu dut" (aditza), "Arrautza frijitua" (izenondoa).