Vicente Blasco Ibañez, El intruso (1904): meatzarien bizi baldintzak eta langile mugimendua
Resumen
Dokumentuak Vicente Blasco Ibañezen "El intruso" eleberriko pasarte bat aztertzen du, 1904an idatzia eta Enkarterrietako meategietan kokatua. Eleberriak meatzarien lan eta bizi baldintza gogorrak salatzen ditu, eta langile mugimenduaren sorrera azaltzen du. Irakurleak eleberriaren testuingurua, pasartearen analisia eta ondorio nagusiak ikasiko ditu.
Puntos clave
- "El intruso" 1904an idatzi zen Valentzian, Vicente Blasco Ibañezek, eta Areilza doktorearen bizitzan oinarritua dago.
- Eleberria Enkarterrietako meategietan kokatzen da; eskualdea Bizkaiko mendebaldean dago eta burdin mea asko ateratzen zen bertan.
- Pasartean peoien etxeak (barrakoiak) deskribatzen dira: leku txiki, zikin eta ilunak, meatzarien etxebizitza penagarriak.
- Helburua meatzarien lan eta bizi baldintza gogorrak salatzea da, Espainiako gizarteari zuzenduta.
- Langileek eskubide gutxi zituzten; horiek lortzeko elkartu behar izan zuten, langile mugimenduak sortuz.
- Langile mugimenduak meatzarien elkarteak eratu zituen eta ideia sozialistak zabaldu ziren langileen artean.
10. Vicente Blasco Ibañezen “El intruso” eleberriaren pasartea (1904)
SAILKAPENA:
oinarri iturri historikoa da.Formaren aldetik narratiboa, eleberri bat delako eta edukiaren aldetik, soziala, langileen bizi baldintzei buruzko kritika egiten duelako. Egilea Vicente Blasco Ibañez, idazle, kazetari eta politikari espainiarrazena. Valentziako idazlea, Areilza doktorearen laguna zen eta Areilza eskatu zion eleberria idaztea. Areilzaren bizitzan oinarrituta dago,historia erreala da baina pertsonaien izenak aldatuak. Publikoa eta nazionala, Espainiako gizarteari zuzenduta baitago. Helburua meatzarien lan baldintzak gogorrak salatzea. Valentzian idatzi, 1904an, langile mugimenduaren hasieran, eta Enkarterrietako meategietan kokatzen da.
ANALISIA:
Enkarterri: Bizkaiko mendebaldeko muturrean dagoen eskualdea da, burdin mea asko ateratzen zen bertako meategietatik. Bertan kokatzen da eleberriaren pasarte hau.Burdina: Mineral bat da eta lurrazalean dagoen mineral ugarienetakoa. Metalurgia industriaren oinarria da eta Bizkaian industria hori asko garatu zen meategien bitartez. Peoien etxeak: Barrakoiei egiten die erreferentzia, Meategietako langileen etxebizitzak ziren, leku txiki, txiki eta zikinak. Bizi baldintza penagarriak zituzten langileek. Ideia garrantzitsuena meatzarien bizi-baldintza txarrak salatzea da.Lehenengo eta bigarren paragrafoetan, langileak bizi ziren lekuak deskribatzen dira. Lehenengo paragrafoan, peoien etxea aipatzen du meatzariek etxebizitzarako erabiltzen zuten barrakoiei erreferentzia eginez.Bigarren paragrafoan, meatzariak lan egin ondoren nekatuta bizitoki itxi, ziztrin eta ilun batera heltzen zirela zirikatzen du. Hirugarrenean, lehenengo ideiaren antzekoa da, langileak ez zituzten eskubiderik, eta horiek lortzeko egoera zaila zen ( etorkin asko zeuden). Langileak elkartu egin behar ziren errebindikazioak lortzeko, langile mugimenduak sortuz, hori zen irtenbide bakarra.
KONKLUSIOA:
Langile-mugimendua sortu zen, bizi-baldintza eta lan-baldintza negargarriei aurre egiteko, eta haien eskubideen alde borrokatzeko. Arrakasta handia izan zuen: meatzarien elkarteak eratu, grenak antolatu,... Ideia sozialistak azkar zabaldu ziren langileen artean. Langile-klase kontzientzia lortu arte ezin zuten bere lan eta bizi baldintzak hobetu. Horretarako, elkartu egin behar ziren eta elkarrekin irtenbideak bilatu.Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Noiz eta non idatzi zen "El intruso" eleberria?
1904an idatzi zen Valentzian, Vicente Blasco Ibañez idazlearen eskutik. Enkarterrietako meategietan kokatzen da.
Zer salatzen du eleberriak?
Meatzarien lan baldintza gogorrak eta bizi baldintza txarrak salatzen ditu. Helburua Espainiako gizarteari arazo hori ikustaraztea da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.