Euskal Atsotitzak: Hilabeteak, Eguraldia eta Ohiturak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,24 KB
Urria: Usoen eta Gaztainen Garaia
- Urria, usoaren galgarria: Sasoi horretan ehiztariek milaka uso ehizatzen dituzte.
- Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra: Urrian elurra egiten duenean, hurrengo zortzi hilabetetan elurra izango dugu mendi-tontorretan.
- Urrea esan, eta urria eman: Gauza bat eskatu eta bestea edo nahi ez duguna ematen digutenean esaten da.
- Urriko tenporetan zein haize, negu guztian halaxe: Urriko tenporek markatzen dute neguko eguraldiaren joera.
- Urriaren azkenean, gaztainak etxean: Urriaren bukaerarekin batera gaztainak jateari ekiten diogu.
Azaroa: Santu Guztiak eta San Martin
- Santu Guztietan, elurra mendietan: Santu Guztien Egunean normalean elurra egiten du.
- Eguzkia eta euria, Erromako zubia: Euria egin ondoren, eguzkiaren aurrez aurreko aldean ostadarra agertzen da zeruan.
- Gaur hotza, bihar izotza, etzi elurra, banuen beldurra: Azaroko eguraldia gero eta txarragoa da denbora igaro ahala.
- Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna: San Martin egunean txerri bat hiltzen da afaltzeko.
- Azaroa hotz, negua motz: Azaroa hotza denean, negua motza izango dela esan nahi du.
- Azaroko eguna, argitu orduko iluna: Eguna laburtzen hasten da, eguzkiak beheranzko joera hartzearekin batera.
Abendua: Negu Gorria eta Jaiak
- Abenduan egin egur eta lo: Abenduan hotz egiten duenez, egurra sutara bota eta bero-bero lo egiteko garaia da.
- Abenduko eguna, argitu orduko iluna: Argi-ordu gutxi daude negua delako.
- Abenduan burdinazkoa, ilbeltza altzairuzkoa: Eguraldi hotza denontzat da.
- Abendua zuri, ez ardi eta ez axuri: Elurra ari duenez, animaliak ezin dira belardietan bizi, hotzak harrapatu eta hilko bailituzke.
- Abendu lehorra, urte ugaritsua: Abenduan lurra lehortzen bada, urte osoan uzta oparoak egongo dira.
- Abendua jai huts eta gau huts: Abenduan dena da jaia eta dena da gaua.
Urtarrila: Neguaren Bihotza
- Urtarril hotza, neguaren bihotza: Neguaren funtsa hotza egitea da; beraz, urtarrilean hotz egin behar luke.
- Urtarrila idortea, laboraria dirute: Urtarrila lehorra bada, nekazariak uzta ona eta diru asko izango du.
- Urtarrila bero, zinkurinak gero: Urtarrilean bero egiten badu, gero dator eguraldi txarra eta jendea kexaka hasten da.
- Urtarrila euritsu, urtea dirutsu: Urtarrileko euria lagungarria da hazien garapenerako eta uzta oparoa izateko.
- Urtarrileko elur, burdinazko elur: Urtarrileko elurra gogorra da eta denbora luzez geratzen da mendietan.
- Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe: Urik gabe ez dago uztarik, ezta jatekorik ere.