Sumendi motak: sumendi jatorriko eta buztinezko eremuen paisaia-egiturak

GeologíaActualizado el 5,97 KB

Resumen

Dokumentu honek sumendi jatorriko eta buztinezko eremuetan ohikoak diren paisaia-egiturak aurkezten ditu. Kono bolkanikoak, galdarak, malpaisak, dikeak, rokeak eta labar handiak azaltzen dira, baita buztinezko eremuetako landazabala, badlands, mailuak eta zuloak ere. Ikasleak egitura bakoitzaren sorrera eta ezaugarri nagusiak ulertuko ditu.

Puntos clave

  • Kono bolkanikoak gailurrean irekiak diren kono-itxurako goraguneak dira, isurpen-ahoaren inguruan material bolkanikoak pilatuta sortuak.
  • Galdarak zirkulu-formako krater handiak dira, sumendi bat eztanda egiten duenean edo hondoratzen denean sortzen direnak.
  • Malpaisak eremu malkartsuak dira, laba-koladak bat-batean solidotzen direnean eratuak.
  • Dikeak eta rokeak magma isurtzeko hodiak dira; solidotutako labaz beteta daude eta higadura diferentzialak agerian uzten ditu.
  • Landazabalak ibaiek buztinezko egitura horizontalak ebakitzean sortzen dira, buztina oso erresistentzia gutxikoa delako.
  • Buztina hidratatutako aluminiosilikatu agregatuz osatuta dago, aluminio mineralen deskonposaketatik datorrena.

Ponte a prueba

EREMU BUZTINTSUA

BUZTINA: Buztina hidrataturiko aluminiosilikatu agregatuz osaturik dago, aluminio mineralen deskonposaketatik datozenak.

1-LANDAZABALA:Ibaiek buztinezko egitura horizontalak ebakitzen eta bereizten dituztenean eratzen dira, berehala higatzen baitira erresistentzia oso gutxi dute-eta.

3-BADLANDS: lubakiak eremu handietan hedatzen direnean sortzen den paisaia


4-MAILU: Mailuak mota detritikoko haitzez osatuta daude,  zehazki konglomeratuz. Mota detritikoko haitzak lehendik beste leku batean higatuta izan dira, agenteren bat garraiatuta, ura edo haizearengatik adibidez. Denbora pasa ondoren haitz hauek solidifikatu eta litifikatu egiten dira, hau da arroka sortzen da.

5-ZULOAK: zulo bat sakonune bat lurreko azaleran da, haran bat altueraz inguratua


SUMENDI JATORRIKO INGURUA:

1-KONO BOLKANIKOAK: Gailurrean irekiak diren kono-itxurako goraguneak dira. Isurpen-ahoaren inguruan material bolkanikoak pilatuta sortzen dira. Tenerifeko, La Palmako eta Lanzaroteko sumendi batzuek oraindik jardunean diraute.2-GALDARA: Galdara zirkulu-formako krater handiak dira.
Sumendi batek eztanda egiten duenean edo hondoratzen denean sortzen dira.
3-MALPAISAK: Eremu malkartsuak dira, eta laba-koladak uhin edo bloke forma hartuz bat-batean solidotzen direnean eratzen dira. 4-DIKEAK: Dikeak, magma isurtzeko hodiak dira. Solidotutako labaz beteta egoten dira, eta higadura diferentzialak agerian uzten ditu. Pitzadurak horizontalak direnean, dike izeneko hormatxoak eratzen dira. 5-ROKEAK: Rokeak magma isurtzeko hodiak dira. Solidotutako labaz beteta egoten dira, eta higadura diferentzialak agerian uzten ditu. Hodia kono bolkaniko  baten tximinia bertikala baldin bada, eratutako orratzari roke deritzo; baina higaduraren eragina hainbeste jasaten ez duten arrokekin ere eratu daiteke.6-LABAR HANDIAK: Labarra edo amildegia malda bertikal malkartsua duen eraketa geografikoa da. Ohi, amildegiez hitz egiten denean, kostalde ondoan daudenei buruz hitz egiten. Taula formako kostaldeko amildegi batek tamaina oso handia hartzen duenean, itsaslabar izena hartzen du.



Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer dira kono bolkanikoak?

Gailurrean irekiak diren kono-itxurako goraguneak dira. Isurpen-ahoaren inguruan material bolkanikoak pilatuta sortzen dira. Tenerifen, La Palman eta Lanzaroten sumendi batzuek oraindik jardunean dihardute.

Zer dira galdarak?

Galdarak zirkulu-formako krater handiak dira. Sumendi batek eztanda egiten duenean edo hondoratzen denean sortzen dira.

Zein da dike eta roke arteko desberdintasuna?

Biek magma isurtzeko hodiak dira eta solidotutako labaz beteta daude. Roke bat kono bolkaniko baten tximinia bertikala denean eratutako orratza da, eta dikea pitzadura horizontalen hormatxo bat da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da kono bolkanikoen ezaugarri nagusia?
2. Nola sortzen dira galdarak?
3. Zein eratan sortzen dira malpaisak?
4. Zer dira landazabalak?
5. Zein da buztinaren osaera?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.