Geologia: aro geologikoak, plaka tektonikoak, orogenesia eta higadura

GeologíaActualizado el 3,92 KB

Resumen

Dokumentu honek geologiaren oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu: Lurraren aro geologiko nagusiak, litosfera eta plaka tektonikoak, higadura eta sedimentazioa, orogenesia eta mendigune mota desberdinak. Ikasleak erliebea eta prozesu geologikoak nola azaltzen diren ulertuko du.

Puntos clave

  • Aro geologiko nagusiak: Arkaikoa, Proterozoikoa, Paleozoikoa (Primarioa), Mesozoikoa (Sekundarioa), Zenozoikoa (Tertziarioa) eta Kuaternarioa.
  • Litosfera hainbat plakatan zatituta dago, astenosferaren gainean mugitzen direnak.
  • Orogenesia mendiak eratzeko prozesua da; orogenesi hertziniarra Paleozoikoan izan zen eta alpetar orogenesia Zenozoikoan.
  • Higadura eragile klimatiko eta biologikoek eragiten dute erliebean.
  • Zokaloak Paleozoikoan eratutako ordokiak dira, mendikate hertziniarrak higatzean sortuak.
  • Antiklinala tolesturaren alde ganbila da; sinklinala alde ahurra.

Ponte a prueba

Aro Geologikoak

Hauek dira aro geologiko nagusiak:

  • Arkaikoa (duela 4.000-2.500 milioi urte)
  • Proterozoikoa (duela 2.500-541 milioi urte)
  • Paleozoikoa edo Primarioa (duela 541-252 milioi urte)
  • Mesozoikoa edo Sekundarioa (duela 252-66 milioi urte)
  • Zenozoikoa
    • Tertziarioa (duela 66-2,59 milioi urte)
    • Kuaternarioa (duela 2,59 milioi urte - gaur egun)

Plaka Tektonikoak

Litosfera, Lurraren kanpoko geruza zurruna, hainbat plakatan zatituta dago. Plaka hauek astenosferaren gainean mugitzen dira, etengabe deformatuz.

Higadura

Higadura eragile klimatikoek (ura, haizea, izotza) edo biologikoek (animaliak, landareak, gizakia) erliebean eragiten duten prozesua da.

Orogenesia

Orogenesia mendiak eratzeko prozesua da. Bi orogenesi garrantzitsu aipatzekoak dira:

  • Orogenesi hertziniarra (Paleozoikoan)
  • Alpetar orogenesia (Zenozoikoan/Tertziarioan).

Zokaloak

Zokaloak Paleozoikoan eratutako ordokiak dira, mendikate hertziniarrak higatzean laututakoak. Apur daitezke.

Mendigune Zaharrak

Mendigune zaharrak Zenozoikoan/Tertziarioan sortu ziren, zokalo baten bloke bat berriro altxatzen denean, alpetar orogenesiaren eraginez. Gaur egun forma biribila eta tontor laua dute, higaduraren ondorioz.

Tolestura Mendikateak

Tolestura-mendikateak Zenozoikoan/Tertziarioan, alpetar orogenesian, sortutako goraguneak dira. Itsasoak Mesozoikoan/Sekundarioan jalkitako materialak (kareharria, adibidez) tolestean sortu ziren.

Mendigune Hesperikoa

Mendigune hesperikoa Iberiar penintsularen mendebaldeko zatia da. Mesozoikoan/Sekundarioan azaleratutako lur-eremu gisa agertzen da mapan. Paleozoikoko/Primarioko orogenesi hertziniarrean sortutako mendikate zaharrak higatu eta zokalo edo goi-ordoki bihurtu dira.

Sedimentazioa

Sedimentazioa lurrazalean harriak apurtzetik sortutako materialak edo disolbatutako substantziak jalkitzea da.

Arro Sedimentarioa

Arro sedimentarioak Zenozoikoan/Tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira. Sakonune hauek sedimentuz bete ziren, batez ere kareharriz. Gaur egun, erliebe horizontalak edo apur bat inklinatuak dituzte.

Failak eta Tolesturak

Failak

Failak lurrazala apurtzea eta blokeetan banatzea dira, materialak oso zurrunak direlako.

Tolesturak

Tolesturak estatu geologikoak ondulazio itxuran deformatzea dira, presio tektonikoaren eraginez. Harri sedimentarioetan gertatzen da bereziki.

Antiklinala

Antiklinala tolestura sinplearen alde ganbila edo konbexua da.

Sinklinala

Sinklinala tolestura sinplearen alde ahurra edo konkaboa da. Tolestura-sistema batean, bi antiklinalen artean dago.

Glaziazioak

Glaziazioa iraupen luzeko epe bat da, non Lurreko klimaren tenperatura globala jaisten den. Glaziarrek eta izotzek Lurreko eremu handiak hartzen dituztenean gertatzen da. Lau glaziazio nagusiak hauek dira: Günz, Mindel, Riss eta Würm.

Magma

Magma tenperatura handiko nahasketa bat da, solido, likido eta gasez osatua. Mantuaren gainaldean eta lurrazalaren oinarrian dago, nagusiki.

Litosfera

Litosfera Lur solidoko geruzarik azalekoena da, eta zurruntasuna du ezaugarri nabarmenena. Plaka litosferikoetan banatuta dago. Bi litosfera mota daude: litosfera kontinentala eta litosfera ozeanikoa. Litosferak bi zati ditu: lurrazala (gehi 40 km inguru, batez beste). Astenosferaren gainean dago, eta bi geruza horien arteko elkarrekintzaren ondorioz sortzen dira mugimendu tektonikoak.

Flysch

Flyscha arroka sedimentarioen sekuentzia bat da, ozeano sakoneko orogenian garatua. Geruza gogorrak (kareharria, arbela...) eta bigunak (marga...) tartekatzen dira. Tolestura geologikoak direla eta, geruza hauek bertikalak edo zeiharrak izan ohi dira.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zein dira aro geologiko nagusiak?

Arkaikoa, Proterozoikoa, Paleozoikoa edo Primarioa, Mesozoikoa edo Sekundarioa, Zenozoikoa-Tertziarioa eta Kuaternarioa. Bakoitzak milioika urteko iraupena du.

Zer da orogenesia?

Mendiak eratzeko prozesua da. Orogenesi hertziniarra Paleozoikoan izan zen, eta alpetar orogenesia Zenozoikoan/Tertziarioan.

Zein da antiklinalaren eta sinklinalaren arteko aldea?

Antiklinala tolestura sinplearen alde ganbila edo konbexua da, eta sinklinala alde ahurra edo konkaboa. Sinklinala bi antiklinalen artean dago.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein aro geologikotan gertatu zen orogenesi hertziniarra?
2. Zer da litosfera?
3. Zein tolestura-motak dauka alde ganbila?
4. Zer da higadura?
5. Zein mendigune mota da Iberiar penintsularen mendebaldeko zatia?
6. Zein da arro sedimentarioen ezaugarri nagusia?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.