Euskal Literatura Klasikoa eta Euskalkien Sailkapena

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,72 KB

Euskal Literatura: XVI. Mendeko Idazle Nagusiak

Sarrera: XVI. mendean hasi ziren argitaratzen euskarazko lehenengo liburuak; Bernart Etxepare eta Joanes Leizarraga nabarmentzen dira. Mende honetan Berpizkundea eta Erreforma Protestantea gertatu zirela aipatzekoa da.

Bernart Etxepare

  • Euskarazko lehen liburuaren sortzailea izan zen, Ipar Euskal Herrikoa zehazki.
  • Nafarroako Erresuman 1512tik aurrera egon ziren istiluak bizitzea tokatu zitzaion; hori dela eta, espetxea ezagutu zuen. Hala ere, atxilotzearen zergatiak ez daude oso garbi.
  • Liburua 1545ean plazaratu zen Bordelen, Linguae Vasconum Primitiae izenburuarekin. Titulu horrekin, bera dela euskal lehen idazlea nabarmentzen du. Euskara plazara, mundura eta kanporatzeko agintzen du, euskaldunek bide berriak urra ditzaten.
  • Liburu hau erlijiozko, amodiozko eta autobiografiazko hainbat motatako poemek osatzen dute.

Joanes Leizarraga

  • Lehenengo euskal idazle poeta eta bigarren prosalaria izan zen.
  • Erreforma kalbindarraren eraginez sortu ziren Leizarragaren euskarazko lan guztiak. Enkartzelatu zuten, baina Juana III.ak babestu zuen.
  • 1571n Itun Berriaren (Nuevo Testamento) itzulpena egin zuen; bertan, euskara oso dialektizatuta dagoela dio.

Joan Perez de Lazarraga

  • Arabako iparraldean jaio eta Madrilen bizi izan zen, familia aberatsekoa.
  • 1567an, berrogeita hamar orritik gora dituen literatur lana idatzi zuen: 46 poema, horietatik 37 euskaraz. Era askotako gaiak landu zituen, amodiozkoak bereziki.
  • Lazarragaren eskuizkribuak interes handia piztu zuen hizkuntzalari nahiz literaturazaleen artean.

Esaera Zaharren Bildumak

XVI. mendean Hego Euskal Herrian inprimatutako liburuen maila Iparraldekoa baino apalagoa zen.

  • Bildumarik garrantzitsuena: Refranes y sentencias comunes en Bascuence.
  • Etxepare, Leizarraga eta Lazarragaren obretan bezala, hitz eta forma arkaikoak agertzen dira bilduma horretan.

Euskalkiak: Euskararen Dialektoak

Euskararen dialektoei euskalki deitzen zaie. Bost dira: nafar-lapurtarra, zuberotarra, nafarra, mendebaldekoa eta erdialdekoa. Ahozko euskalkiez gain, euskalki literarioak ere badira, eta lau dira: lapurtarra, zuberotarra, gipuzkoarra eta bizkaitarra.

Manuel Larramendi

Arte de la lengua vascongada liburuan hiru euskalki bereizi zituen:

  • Bizkaitarra: Araban eta Bizkaian.
  • Giputza.
  • Nafar-lapurtarra: Nafarroan eta Iparraldean.

Louis Lucien Bonaparte

Napoleon I.aren iloba zen, eta euskalkien lehen sailkapen garrantzitsua egin zuen.

  • Hainbat bidaia egin zituen Euskal Herrira eta euskara ikasi zuen.
  • Euskalkiak hiru multzotan banatu zituen:
    • Mendebaldekoa: Bizkaitarrak.
    • Erdigunekoa: Gipuztarrak, ipar eta hego nafarrak eta lapurtarrak.
    • Ekialdekoa: Zuberotarrak, ekialdeko eta mendebaldeko behe-nafarrak.
  • Bonaparteren ustez, 8 euskalki, 25 azpieuskalki eta 36 hizkera berezi zeuden.

Koldo Zuazo

Euskal dialektologian urrats garrantzitsua eman zuen Koldo Zuazo ikerlaria izan zen. Sei euskalki bereizi zituen:

  • Mendebaldekoa: Gipuzkoako Deba arroan eta Arabako iparraldean.
  • Erdialdekoa: Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaldean.
  • Nafarra: Nafarroan.
  • Ekialdeko nafarra.
  • Ipar Euskal Herrikoak: Nafar-lapurtarra eta zuberotarra.