Balego eta balitz elkarren atzetik dabiltz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,12 KB

AHOZKO LITERATURA


Funtzio poetikoa ahozko jardunean gauzatzen da, alfabetatu aurreko garaian. Hor sortu ziren herri kantuak, kopla zaharrak, baladak (erromantzeak), ipuinak eta bertsoak. Gainera, puntua, erritmoa, kantua eta gorputz-espresioari esker gaur egun arteko iraupena izan du.

AHOZKOTIK IDATZIRA



Ahozko transmisioa mendeetan zehar oroimenean oinarritu izan den literatura mota dela esan ohi da. Geroago, etnografo eta hizkuntza-ikerlariek liburuetan jaso eta dokumentu bihurtu dituzte. Izan ere, ahoz eta belarriz jasotzen diren kantu, bertso eta ipuinek hainbat arrisku dituzte:
Guztiz ahantz daiteke, oroimena ahula baita.
Zatika ahaztu eta alda daitezke. Hortik sortu dira kantu eta erromantze beraren aldaerak bizkaieraz, zubereraz…

HERRI FILOSOFIA


Atsotitzek herritarren pentsatzeko modua eta  filosofia biltzen dutela esan ohi da, herri-filosofiaren bilduma direla, alegia.
Edukian trinko eta aberatsak izaten dira: heriotza, lana, eguraldia, amodioa eta beste hainbat gairen isla ageri da errefrauetan. Urte eta mende askotako bizitzeko modua eta pentsakera jasotzen dute, laburturik.
Formari dagokionez, bi ezaugarri hartu behar dira kontuan:
Laburrak izaten dira. Ideiak errazago memorizatzen dira modu labur eta trinkoan emanda.
Baliabide literario hauek erabiltzen dira:
hoskidetasuna (errima), erritmoa, kontrastea, paralelismoa eta  korrelazioa.

Adib.:
Hoskidetasuna: Abenduko eguna, argitu orduko iluna, Egik on ez dakiala non, Kalean uso, etxean otso, Balego eta balitz, elkarren atzetik dabiltz.
Korrelazioa:
Nolako bizitza, halako heriotza, Nola soinu, hala dantza, Nolako zura, halako ezpala, Zenbat buru, hainbat aburu.
Kontrastea:  Erraz irabazia, erraz xahutua, Errementariaren etxean, zotza burduntzi, Ororen ardia, otsoak jan, Batek mila eta milak batere ez, Zozoak beleari ipurbelz, Ardo gozoak lau begi eta oinik ez, Haurrak hazi, nekeak hasi.

BERTSOPAPERAK


Paperean idatzitako bertsoak dira bertsopaperak.
Bertsoa paperarekin lotzen bada, iraupenerako bermea eskaintzen zaio. Papera bera ere gal daiteke, egia da, eta galdu ere asko galdu dira, hasiera hartan tirada txikiko argitaraldiak egiten zirelako. J. Ignazio Iztuetak XVIII. Mendean idatzitako Kontxesiri bertso sail hartatik hasi eta gaur egungo lehiaketetan idazten direnetara arte. Dena den, bertsopaperaren aterki zabal horren babesean era askotako bertso sailak eta olerkiak sartzen dira. Bat-bateko bertsolari ospetsuei egindako enkarguak ziren batzuk.

​Jakingarriak:
Bertsopaperak idatzi zituztenak bertsolari zirela esan daiteke, bertsoak eta bertso sailak osatzen asmatu zutelako, baina ez dakigu bat-bateko bertsolariak ziren eta, hala baziren ere, ea zer mailatakoak ziren. Gaur egungo bertsolarien berri badugu: badira bertsopaperak bai, baina bat-batean egiten ez duten bertsolarienak: badira arlo bietan ari direnak ere.
Ezin dugu aipatzeke utzi. XIX. Mendearen bigarren zatian, A.Abadiak antolatuta egin ziren Lore-jokoak. Festa hauetan hainbat bertso-idazlek parte hartu zuten:  Elizanburuk, Iparragirrek, Arrese-Beitiak, Etxahunek, Ademak eta beste zenbaitek.
Gaiei erreparatzen badiegu, XIX. Mendearen 2. Zatian hauexek lantzen ziren: foruen galera, gerratea, euskal emigrazioa, euskara, euskaldunok elkartu beharra, kristau-fedea eta beste hainbat, maitasunezko eta satirikoez gain.
Bertsopaperen artean badira kontaera soil direnak, ukitu sentikorrez emaniko bizitzari buruzko burutazio direnak eta poema liriko trinkotzat har daitezkeenak gaur egunekora salto eginez. Elkarrizketa erara osatuak ere ez dira falta.
Bertsopaperak, gureganaino iritsi diren bertso sail horiek, herri-kantu bihurtu dira. Esan daiteke herriaren belarria bertsoetara jarria dagoela. Zortziko eta hamarreko doinuak, neurri berezikoen beste hainbat, bertso sail horiei esker iritsi zaizkigu. Hor edoski dute eta edoski dugu bertsolari eta bertsozaleok, herritar guztiek, eta horrek egin du posible bertsolariak eta bertsozaleak oraindik bizirik eta indarrean irautea.

Entradas relacionadas: