Euskal aforismoak: esanahia eta azalpena

Lengua y literaturaActualizado el 1,99 KB

Resumen

Dokumentu honek euskal aforismo edo esaera zaharrak biltzen ditu, bakoitza bere esanahiaren azalpen laburrarekin. Esaerek ohiko jakintza, gizarte-portaerak eta eguraldiari buruzko iragarpen herrikoiak islatzen dituzte. Irakurleak euskal hizkera tradizionalaren adibideak ikasiko ditu.

Puntos clave

  • Aforismoak esaera laburrak dira, herri-jakintza eta bizitzako irakaspenak laburbiltzen dituztenak.
  • "Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak" esaerak adierazten du adimena indarra baino baliotsuagoa dela.
  • "Langileentzako lana, alferrentzako jana" esaerak alferren jarrera kritikatzen du.
  • "Goiz gorri, arratseko iturri" esaera eguraldiari buruzko iragarpen herrikoia da.
  • "Ezkur urte, elur urte" esaerak ezkurraren ugaritasunari lotzen dio elurte handiaren aurreikuspena.
  • "Gezurtia berehala gelditzen da agerian" esaerak gezurra azkar agerian geratzen dela adierazten du.

Ponte a prueba

  1. A ze parea, karakola eta barea.

    • Izaeraz berdintsuak diren bi pertsona deskribatzeko erabiltzen da.
  2. Askoren mina, tontoen atsegina.

    • Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzea ez litzateke pertsona azkar baten kontsolamendua izan behar.
  3. Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago.

    • Handiustea izateak ez du esan nahi hobea izango zarenik.
  4. Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak.

    • Pentsalaria sarri da garaile indartsuaren aurrean.
  5. Urrutiko intxaurrak hamalau gerturatu eta lau.

    • Kanpoko gauza eta pertsonek etxekoek baino ospe gehiago izaten dute, baina askotan kontua besterik ez da izaten.
  6. Non gogoa, han zangoa.

    • Zerbait lortu nahi dugunean, horretan jartzen dugu gure arreta guztia
  7. Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian.

    • Gezurtia berehala gelditzen da agerian.
  8. Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

    • Abenduko egunak laburrak dira.
  9. Langileentzako lana, alferrentzako jana.

    • Alferra langilearen lanaz aprobetxatu ohi da.
  10. Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.

    • Zerbait izan duzunean ongi erabili ez baduzu, falta zaizunean ez kexatu.
  11. Zenbat buru, hainbat aburu.

    • Nork bere iritzia dauka.
  12. Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku.

    • Kukuak kantu egiten duenean poltsikoan dirua baduzu, urtean zehar izango duzu.
  13. Goiz gorri, arratseko iturri.

    • Goizean laino gorriak egonez gero, arratsaldean euria egingo du.
  14. Ahoa hertsirik ez da eulirik sartzen.

    • Isilik dagoenak ez du hankarik sartzen.
  15. Ezkur urte, elur urte.

    • Ezkur ugari dagoenean, elur ugari egongo da urte horretan.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da aforismo bat?

Aforismoa esaldi labur bat da, herri-jakintza edo irakaspen bat ematen duena. Dokumentuan, esaldi bakoitzak bere esanahi azalpenarekin batera agertzen da.

Zer esan nahi du "Goiz gorri, arratseko iturri" esaerak?

Goizean laino gorriak badaude, arratsaldean euria egingo duela esan nahi du. Eguraldiari buruzko iragarpen herrikoia da.

Zer esan nahi du "Langileentzako lana, alferrentzako jana" esaerak?

Alferra langilearen lanaz baliatzen dela adierazten du. Lana egiten dutenek egiten ez dutenen jatekoa ematen dutela esan nahi du.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer adierazten du "Asko balio du indarrak, gehiago buru azkarrak" esaerak?
2. Zer esan nahi du "Goiz gorri, arratseko iturri" esaerak?
3. Zer esan nahi du "Langileentzako lana, alferrentzako jana" esaerak?
4. Zer adierazten du "Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago zen atarian" esaerak?
5. Zer esan nahi du "Ezkur urte, elur urte" esaerak?
6. Zer esan nahi du "Non gogoa, han zangoa" esaerak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.