Euskal Abertzaletasuna eta Industrializazioa: XIX. mendea
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,11 KB
Euskal Abertzaletasunaren Jatorria eta Bilakaera
Euskal Abertzaletasuna katalanaren antzera foruen defentsarako giroan sortu zen, baina beste ezaugarri batzuk zituen, eta ez zen burgesia modernotik sortu. Foru historikoak indargabetzeko legeek bi erantzun eta filosofia eragin zituzten: batzuek amore eman eta egoera aprobetxatzen jakin zuten, Madrilgo kontzertu ekonomiko bihurtuz; beste batzuek, berriz, tradizionalismoari eutsita, foruak osorik berreskuratzearen alde egin zuten.
Hauek Gerra Karlista galdu zutenak ziren, eta haientzat foruak osorik defendatzea euskaltasunaren muinaren alde egitea zen. Sabino Arana izan zen Euskal Abertzaletasunaren bultzatzailea laurogeita hamarreko hamarkadan, gizartean zeuden ideiak batu, lotu eta garbitu zituen. Euskal abertzaletasunaren lema 'Jaungoikoa eta Lege Zaharra' zen, hau da, foruak eta tradizioak. 1895eko uztailaren 31n lehenengo Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zen, baina ez zuen ezer lortu. Beraz, burgesia modernoago eta industrialagorantz zabaldu behar izan zuen, eta barne tentsioa sortu zen independentziaren aldekoen eta Espainiako estatuaren barruan autonomiaren alde zeudenen artean. Azken hauek kaletarrak, industrialak eta dirudunak ziren, EAJren kontrolean.
Sorrera eta Lehen Urratsak
XIX. mendearen amaieran sortutako euskal abertzaletasunari bizkaitarrismo deitu zitzaion. Bizkaiari lotutako alderdi gisa hasi zen, baina gero errebindikazioetan euskal lurralde guztiak sartu zituen. Euskal naziotasuna aldarrikatzeko oinarriak hauek ziren:
- Arraza
- Hizkuntza
- Legea
- Izaera
- Ohiturak
Aranaren ustez, mundu modernotik babesteko modu bakarra Espainiarekin zeuden lotura guztiak apurtzea eta independentzia aldarrikatzea zen. Ramon de la Sotak liberalismo foruzaletik sorturiko joera agertu zen. Luzaroan abertzaletasunaren bezero bakarra Bilboko burgesia izan zen, baina nekazaritza inguruetan ere sartzen ahalegindu zen.
1906ko abenduan, Arana hil eta hiru urtera, EAJk lehen biltzarra egin zuen, urte horietan egindako lanaren berri emateko. 1904an Euzko Gaztedi sortu zen, eta herri askotan lehenengo batzokiak zabaldu ziren. Abertzaleen artean desberdintasunak zeuden, eta joera bi horiek bultzatzeko aldizkariak agertu ziren: Euskalduna (Ramon de la Sotarena) eta Aberri (Luis Aranarena).
Industrializazioa Euskal Autonomia Erkidegoan
EAEko industrializazioari buruz hitz egitea, batez ere, Bizkaiko industria iraultza aipatzea da. Iraultza horren abiapuntua burdina mineralaren erauzketa eta esportazioa izan ziren. Gerra Zibilaren ondorioz, industrializazioa ez zen Europako beste leku batzuetan bezala XIX. mendearen hasieran abiatu. Bizkaian, 1840. urte inguruan zenbait enpresa sortu baziren ere, industrializazioa joan den mendearen amaieratik hasita finkatu zen.
Industrializazio fenomenoaren protagonista burgesia sortu berria izan zen. Talde horrek zuen aginpiderik handiena meatzeen jabe izatea zen. Bizkaiak egiten zuen gauza nagusia lehengai minerala esportatzea zen. 1887tik aurrera, ekonomiaren ikuskera nazionalista garatu zen.