Etika eta morala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB






EKINTZA MORALAK

Gizakiek libreki eta kontzienteki egiten ditugunez eta beste pertsonengan ondorioak dituztenez, arau batzuen menpe jarri behar dira ekintza moralak. Moral hitza latinezko mos hitzetik dator, eta etika hitza greziarrezko ethos hitzetik. Bi hitzek ohitura, aztura esan nahi dute.


Morala zer egin behar dut? Galderari erantzuna ematen saiatzen da. Moralak gizakiaren portaera gidatzen dituzten arauak lantzen ditu.
Etika,
ordea, arau moralak deitzen ditugun horiei buruzko hausnarketa da. Beraz, hauxe galdetuko du etikak: Beharrezkoa al da gizakiaren portaerak arau batzuen menpe jartzea? Arau horiek nondik atera daitezke? Morala, ordea, praktikoagoa da, hausnarketa etikoan oinarrituta dauden arau batzuk zehazten baititu.

Entradas relacionadas: