Estatuaren Funtzioak eta Politika Ekonomikoaren Tresnak
Estatuaren funtzio ekonomiko nagusiak
Erregulazio-funtzioa:
Erregulazio-funtzioa kapitalaren metaketa laguntzeko egiten da (ez guztien onurarako):
- Estatua: Bermea ematen dio esparru legalari, jabetza pribatua posible izateko oinarrizkoa dena. Helburua kapital-metaketa da.
- Gatazka sozialak murrizteko politikak egiten ditu Estatuak.
Esleipen-funtzioa
Helburua merkatuaren efizientzia handitzea da. “Merkatu-hutsak” gertatzerakoan egoera konpondu behar du. Adibidez, monopolioak egotea ekidin behar du. Horretarako dituen tresnak erregulazioa eta politika fiskala dira.
Birbanaketa-funtzioa
- “Ongizatearen Estatua” kontzeptua: Kapitalismoaren desorekak gutxitzeko eta diruaren banaketa justuagoa egiteko helburua du.
- Ongizate-politikak: Banaketa pribatu eta primarioen ondorioz desoreka ematen denez, hasierako banaketa hori era justuagoan egiten saiatzen dira (birbanaketa).
Birbanaketaren oinarriak eta helburuak
Bi oinarri nagusi dauzka:
- Moneta-transferentziak: Segurtasun Sozialaren sistema publikoaren barnean.
- Lehentasunezko ondasun eta zerbitzuen hornidura.
Helburuak:
- Segurtasun ekonomikoa.
- Berdintasun handiagoa errentaren banaketan edo desparekotasun ekonomiko eta sozialaren murrizketa.
- Pobreziaren ezabatzea edo murrizketa.
Ereduak:
- Ikuspegi liberala (AEB).
- Ikuspegi instituzionalista (Suedia).
Egonkortze-funtzioa
Eskari Agregatuaren (EA) kontrolerako politika makroekonomikoak martxan jartzea da.
- EA formula: Kontsumoa + Inbertsioak + Gastu Publikoa + Esportazio netoak.
- Erremintak: Politika fiskala eta moneta-politika.
Ziklo ekonomikoaren kudeaketa
Atzeraldi garaian (langabezia garaia): EAren politika hedakorrak aplikatuko ditugu. Bi era daude politika fiskal hedakorrak aplikatzeko. Moneta-politika hedakorra ere erabiltzen da depresio-garaitik ateratzeko.
Hedaldi garaian (inflazioa): EAren politika murriztaileak aplikatuko ditugu. Hau da, lehen azaldutakoaren guztiz kontrakoa:
- Politika fiskal murriztailea: Zergak igo edota gastu publikoa murriztu.
- Moneta-politika murriztailea: Interes-tasak igo.
Esku-hartze publikoaren arazoak
- Politika proziklikoa.
- Helburu pribatuak dira beti politika ekonomikoaren oinarria.
- Pizgarriak ematearen arazoak: Jendea eroso kokatzea eta gastu publikoa areagotzean defizit publikoa sortzea.
- Estatuan etekin pribatua bilatzen duten presio-taldeak egotea.
- Estatuak ez daki beti zeintzuk diren hiritarren lehentasunezko beharrak.
- Esku-hartze publikoa gero eta murriztuagoa da globalizazioaren ondorioz.
Politika Ekonomikoaren helburuak
- Hazkunde ekonomikoa: Dirua da garrantzitsuena; honen adierazlea BPGa da.
- Enplegu betea: Lanpostuak sortu, epe laburrean langabezia ziklikoa murriztu eta epe luzean egiturazko langabezia ezabatu.
- Prezioen egonkortasuna: Inflazioa eta deflazioa ekiditea.
- Ordainketa-balantzaren oreka: Beste herrialdeetan erositako ondasun eta zerbitzuen arteko harremana.
Gatazka ekonomikoak
- Hedaldi ekonomiko garaian: Langabezia jaitsi arren, inflazioa igo ohi da.
- Atzeraldi ekonomiko garaian: Langabezia igo eta inflazioa jaitsi ohi da.
Agintari ekonomikoek lehentasunak ezarri behar dituzte: helburuak hierarkizatu, kuantifikatu eta epeak ezarri.
Moneta-politika eta Politika Fiskala
Moneta-politika
Helburua: Ekonomian dagoen diru-kantitatea (diru-eskaintza) kontrolatu eta diruaren prezioa (interes-tasa) ezarri. Produkzioan eta prezioetan eragina du (BPG eta inflazioa). Arduraduna Banku Zentrala da.
Tresnak:
- Merkatu irekiko eragiketak: Banku Zentralak merkatu irekian tituluak saldu ala erosi egiten ditu.
- Deskontu-tasa politika: Banku Zentralak banku komertzialei kobratzen dien interes-tasa da.
- Erreserba-baldintzen aldaketa: Banku komertzialak behartuta daude erreserba minimoen portzentaje bat izatera (%2). Gainontzekoa maileguak ematera bidera dezakete.
Politika fiskala
- Gastu publikoa:
- Sektore publikoaren erosketak eta inbertsioak (hautazkoa).
- Sektore publikoaren transferentziak (osagai automatikoa).
- Zergak:
- Zuzenak: Gizabanakoen eta enpresen errentaren gainekoak.
- Ez-zuzenak: Prezioen gainekoak (BEZ, adibidez).