Espainiako Lurralde Antolaketa eta Euskal Autonomia

Historia7,58 KB

I. Espainiako Lurralde Antolaketa eta Eskumenak

1. Lurralde Antolaketa Arautzen Duten Arauak

G: Zein arau juridikotan eta zenbatgarren izenburutan arautzen da Espainiako lurralde antolaketa?

E: Konstituzioan, VIII. Izenburuan.

2. Estatutuen Rango Legala eta Gutxieneko Edukiak

G: Zein rango legala dute estatutuek? Eta gutxieneko edukiak zeintzuk dira?

E: Lege organikoena.

Gutxieneko Edukiak:

  • Identitate historikoari lotuta dagoen komunitatearen izena.
  • Lurraldearen izena.
  • Instituzio autonomiko propioen izena, antolaketa eta egoitza (sedea).
  • Jasotako eskumenak eta eskumen horiei lotuta dauden zerbitzuen transferentzia (traspasoa).

3. Gobernu Kontseiluko Presidentea

G: Gobernu Kontseiluko presidentea nork aukeratzen du?

E: Gorte Nagusiek.

4. Eskumen Moten Desberdintasunak

G: Zeintzuk dira eskumen esklusibo, partekatu eta elkartuen arteko desberdintasunak?

Sailkapena:

  1. Bakarkakoak (Esklusiboak):
    • Estatuarenak: Estatuak eskumen legegile eta exekutibo batzuk bereganatu ditu, espresuki.
    • Erkidegoarenak: Estatuak eskumen batzuk esleitzen dizkio. Erkidegoak berariazko zenbait eskumen bereganatzen ez baditu, Estatuak berak hartzen ditu bere gain eskumen horiek.
  2. Partekatuak: Estatuak eta autonomia-erkidegoek gai bera partekatzen dute eta horren eskumenen banaketa egiten dute. Horrela, bakoitzak eginkizun jakin bat duenez, ez diote elkarri oztoporik jarriko.
  3. Elkarturikoak (Osagarriak): Estatuak eta autonomia-erkidegoek gai bera partekatzen dute, baina eskumenen banaketa osagarria izaten da.

5. Eskumen Guztiak Lortu Dituzten Erkidegoak

G: Zein autonomia-erkidegotan lortu dira lor daitezkeen eskumen guztiak?

E: Galizia, Euskal Herria eta Katalunia.

6. Eskumen Esklusiboak Ez Jasotzea

G: Zer gertatzen da autonomia-erkidegoak ez baditu jasotzen dagozkion eskumen esklusiboak?

E: Estatuak bere gain hartzen ditu eskumen horiek.

7. Autonomia-Erkidegoen Eskumen Esklusiboak

G: Ondoren aipatzen diren eskumenetatik zeintzuk dira autonomia-erkidegoen esklusiboak?

  • a) Lurraldearen antolaketa.
  • c) Asistentzia soziala.
  • d) Urbanizazioa (Urbanizmoa).
  • e) Kirol portuak.
  • k) Artisautza (Artesania).
  • m) Mendiak.

II. Euskal Autonomia Prozesua

1. Franco Hil Ondorengo Gertaerak

G: Franco hil ondoren, ondorengo datetan zer gertatu zen?

a) 1976ko abenduaren 15etik 1977ra bitartean:

Erreferendum bidez, Estatuko Politika Erreforma Legea onartu zen. 1977an, hauteskunde deialdia egin ondoren, Gorte berriak izendatu ziren. Gero, Gorteko indar politikoek, garrantzizko adostasuna zela medio, Konstituzioaren mezua onetsi zuten.

b) 1978ko urtarrilean:

Estatuko Gobernuak autonomia aurreko erregimena ezarri zuen euskal lurraldeetan, aurreko urtean Kataluniako aurreautonomia onartu ondoren.

2. Euskal Kontseilu Nagusiaren Osaketa

G: Noiz osatu zen Euskal Kontseilu Nagusia eta zergatik?

E: 1978. urtean osatu zen. 1936. urtearen ondoren, eskubide hau kendu egin zieten, eta 1978. urtearen ondoren behin-behineko erregimen hura berriro lortu zuten, beraiek zuten estatutu proiektua aurrera eraman ahal izateko.

3. Autonomia Aurreko Garaiko Bi Etapak

G: Autonomia aurreko garai horretan, Euskal Autonomia Estatutua onartu arte eman ziren bi etapetan zer gertatu zen?

a) Lehen Etapa (1977):

1977ko hauteskunde orokorretan izendatutako Euskal Autonomiaren ordezkariek Estatuko Gorteetan proposatutako autonomia aurreko erregimena onetsi zuten. Estatutu proiektu horrek euskal lurralde historiko bakoitzaren nortasun politiko eta administratiboa errespetatzen zuen, eta autogobernuaren aldeko asmo tradizionala ere bermatu nahi zuen. Garai horretan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak berrezarri egin ziren.

b) Bigarren Etapa (1979):

1979ko udal hauteskundeetan, euskal lurraldeetako batzarrek autonomia aurreko erregimena berretsi zuten. Egoera soziopolitikoak agerian utzi zuen Estatuaren gorapen adostua lortzeko oztopo handiak zirela.

4. Konstituzioaren Bigarren Xedapen Iragankorra

G: Espainiako Konstituzioaren Bigarren Xedapen Iragankorrak zer esaten du?

E: Lurralde historikoetako prozedura da. Historikotzat hartzen diren autonomia-erkidegoek (Katalunia, Euskal Autonomia Erkidegoa, Galizia) jarraitu duten prozedura da: iraganean autonomia estatutu proiektuen plebiszituetan baiezkoa jaso zuten lurraldeetarako.

5. Euskal Estatutuaren Egite Prozesua

G: Nola eman zen Estatutuaren egite prozesua?

  1. Madrilgo Gobernuak euskal lurralde historikoetako ordezkariei eskatu zien autonomia estatutuaren proiektua presta zezaten.
  2. 1978ko abenduaren 29an, Gernikako Estatutuaren aurreproiektua onartu zen.
  3. Egun berean, aurreproiektu hori Parlamentuko Batzorde Konstituzionalera igorri zen, eta euskal parlamentarioen batzordea izendatu zen, Gobernuarekin azken negoziazioak egiteko asmoz.
  4. Adostasuna lortu eta gero, 1979an, erreferenduma egin zen euskal lurralde historikoek autonomia estatutuaren onespena lortzeko.
  5. Ondoren, Espainiako Parlamentuak Lege Organiko bezala Euskal Autonomia Estatutua aldarrikatu zuen.

6. Botere Legegilearen Mugak

G: Zeintzuk dira botere legegileak dituen mugak eta zergatik?

  • Lege autonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatzekoak dira, eta Estatutuaren eskumenen arabera mugatzen dira.
  • Auzitegi Konstituzionalak lege autonomikoen egiturak eta exekuzioa kontrolatzen ditu. Estatuko legeen eta lege autonomikoen arteko gatazka sortzen denean, auzitegi horrek zuzentzen du goreneko erabakia.
  • Euskal Legebiltzarrak ezin ditu lege autonomikoak sortu Estatuko Lege Organikoen gaietatik; Estatuko Gorteek soilik egin ditzakete horrelako legeak.

7. Legebiltzarraren Osaketa

G: Nola osatzen da Legebiltzarra?

E: Hauteskunde zuzenak, orokorrak eta askatasunez egindako prozesuaren ondoren.

8. Legebiltzarkideen Estatusa

G: Zer nolakoa da legebiltzarkideen estatusa?

E: Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarkideen nortasun juridikoa ukiezina da. Hau da, legebiltzarkideak ezingo dira zigortu eginkizun politikoengatik edo interesagatik.

9. Eusko Legebiltzarraren Antolaketa

G: Zenbat ganbara daude Eusko Legebiltzarrean eta nola antolatzen dira?

E: Eusko Legebiltzarrak ganbera bakarra du, osoko bilkuran eta batzordeetan oinarritutako egitura duena. Bertako kideen artean Legebiltzarreko lehendakaria, mahaikideak eta Diputazio Iraunkorra izendatzen dira.

10. Lehendakariaren Funtzioa

G: Nor da Lehendakaria?

E: Lehendakaria pertsona bakarreko erakunde politiko-administratiboa da. Autonomia Estatutuak eskumen exekutiboa esleitzen dio, eta botere hori Gobernu Kontseiluarekin partekatzen du. Dena den, Jaurlaritzaren legeak zehazten duenaren arabera, Lehendakariak Euskal Gobernuaren zuzendaritza politikoa du bere gain, eta Euskal Administrazioaren buru da.

Descargar

PDF Word HTML