Espainiako Bigarren Errepublikaren Sorrera eta Erreformak
II. Diktaduraren ondorengo sistema
Diktaduraren erorketaren ondoren, sistema politikoa itzuli behar zen, baina monarkikoentzat ezinezkoa zen. Aurkako bloke garrantzitsuak sortu ziren: sozialistak, erregionalistak eta monarkiko nabarmen asko.
Egoera aldatuko duten ekintzak
- Donostiako Ituna: Sozialistak, errepublikazaleak eta nazionalistak monarkia kentzeko eta errepublika ezartzeko indarrak bateratzera konprometitu ziren.
- Alderdien jarrera: Berenguerrek konbokaturiko hauteskunde orokorrei boikota egin zieten.
- Errepublikaren aldarrikapena: 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen.
Errepublikaren arazo larriak
Errepublikaren helburuak ezin bete ziren, arazo larriak zeudelako:
- Nazioarteko egoera ez zen batere errepublikaren aldekoa.
- 1929ko krisiaren ondorioak.
- Aurreko garaietatik heredatutako arazoak: ekonomikoak, nekazaritzakoak, autonomikoak eta erlijiosoak.
Alderdi politikoen jarrerak
- Ezkerra: Guztiek errepublika onartu zuten behin betiko sistema politiko gisa. Helburua: erreforma sakonak egitea.
- Zentroa: Lerrouxen PR eta Alderdi Errepublikar Kontserbadorea.
- Eskuinak: Batzuek errepublika onartu zuten, beste batzuek ez. Egitura sozio-ekonomikoari eutsi nahi zioten: instituzio tradizionalen defentsa eta autonomien aurkakoak ziren.
Erreformak
Arazo larriak konpontzeko lehenengo neurriak:
- Nekazaritza arazoak: Erreformak nekazarien egoera larria arintzeko eta langabezia handiari irtenbidea emateko.
- Autonomia arazoa: Maciak Estat Catalá aldarrikatu zuen. Behin-behineko gobernuak Generalitat eta autonomia estatutua egin zituen.
- Arazo militarra: Azañak ejertzitoa modernizatzeko eta indar armatuen leialtasuna ziurtatzeko erreformak bideratu zituen: ofizialen kopurua murriztu, errepublikarekiko fideltasuna bermatu, Zaragozako Akademia Militarra itxi eta Erasoko Guardia sortu zuen.
- Hezkuntza: Garrantzia eman zitzaion analfabetismoari bukaera emateko.
1931ko Konstituzioa
Gorte konstituziogilerako hauteskundeetan garaipena lortu zuen errepublikazale ezkertiar eta sozialisten arteko koalizioak. Konstituzio demokratiko eta ezkertiarra izan zen.
Ezaugarriak
- Definizioa: Errepublika klase guztietako langileen elkartea da: demokratikoa, progresista eta deszentralizatua.
- Udalen autonomia: Udal gehienek proposatzea, eskualdeko hautesleen bi herenek onartzea eta Gorteek berrestea.
- Eskubideak: Berdintasuna legearen aurrean, askatasuna, adierazteko eta biltzeko eskubidea. Eskubide sozialak: lan eskubidea eta etxebizitza.
- Sufragio Unibertsala: 23 urtetik gorakoentzat.
- Estatu eta Elizaren arteko harremanak: Estatuaren eta Elizaren arteko bereizketa, Estatuak laguntza ekonomikoa ezabatzea eta irakaskuntza erlijiosoa kentzea.