Euskadiko arro eta isurialde hidrografikoak: ezaugarriak eta uraren erabilera

GeografíaActualizado el 5,97 KB

Resumen

Testuak Euskadiko eta Iberiar penintsulako arro eta isurialde hidrografikoak azaltzen ditu, ibaiei eragiten dieten faktoreak, ibai-erregimenak eta erliebearen eragina barne. Halaber, Bizkaiko golkoaren eta Mediterraneo isurialdeen ezaugarri desberdinak alderatzen ditu eta uraren kontsumo-erabilerak deskribatzen ditu.

Puntos clave

  • Arroa ibai nagusi batera eta haren ibaiadarretara iristen diren urek osatzen duten lurraldea da; isurialdea urak itsaso berera isurtzen dituzten arroen multzoa da.
  • Ibaiaren emaria litologiak, landarediak, gizakiak eta klimak baldintzatzen dute.
  • Ibai-erregimenaren arabera, ibaiak elur-, euri- edo erregimen mistokoak izan daitezke.
  • Bizkaiko golkoaren isurialdeko ibaiak laburrak eta aldapatsuak dira; Mediterraneo isurialdeko Ebro da ur-biltzaile nagusia.
  • Iberiar penintsulako disimetria handia dago isurialde atlantikoaren eta mediterraneoaren artean, Goi-lautadaren mendebalderako inklinazioagatik.
  • Espainian uraren kontsumoa igo egin da azken urteetan, eta pertsonako kontsumoa Europako eta munduko handienetakoa da.

Ponte a prueba

Mapa honen iturria kartografikoa da, eta mapa mota mapa basikoa da. Mapa honek Euskadiko arro eta isurialde hidrografikoak irudikatzen ditu. Mapa bi zatitan dago banatuta banalerro batengatik. Banalerro hori lerro eten batez dago irudikatuta mapan. Ibai guztiak urdinez margotuta agertzen dira, beren izenekin.

Ibaietan Eragina Duten Faktoreak

Ibaiengan hainbat faktorek dute eragina:

  • Litologia: Uraren lurrazaleko edo lurpeko isurketaren nagusitasuna zehazten du.
  • Landaredia: Lurrunketa, higadura eta uholdeen arriskua gutxitzen ditu.
  • Gizakia: Ura hornitzeko eta ibaiak erregulatzeko lanak egiten ditu.
  • Klima: Eragin handia du ibaien emarian. Prezipitazioek ibaien emaria (segundo batean ibaiaren puntu jakin batetik igarotzen den ur kantitatea) eta emari horrek urte osoan dituen aldaketak zehazten dituzte. Bi mota alda ditzakete: ibaiaren ibilbidean eta denboran.

Ibaiaren Ibilbideko Aldaketak

Ibaiaren ibilbidean, emaririk handiena duen tartea bokalea izaten da, bertan ibaiadarren ekarpenak pilatzen dira eta, lurruntze handia, iragazketa edo kontsumo handia dago.

Denboran Gertatzen Diren Aldaketak

Denboran, emariak urteko irregulartasuna izan dezake, goraldiekin eta agorraldiekin, eta urtetik urterako irregulartasuna. Tenperaturaren eraginez, ura gehiago edo gutxiago lurruntzen da.

Ibai-Erregimena

Ibai-erregimena ibai baten emariak urtaroen arabera duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-prezipitazioen garrantziaren araberakoa da. Bien arabera, hiru ibai mota bereizten dira:

  • Elur-erregimeneko ibaiak: Goi-mendian sortzen dira. Elurteak ugariak dira. Emari maximoa udaberriaren amaieran edo udan izaten dute, izotza urtzen denean, nahiz eta prezipitazioak udako minimoak izan.
  • Euri-erregimeneko ibaiak: Prezipitazioen araberakoak baino ez dira. Ibaien emariak prezipitazioen maximoak eta minimoak erakusten ditu klima-zona bakoitzean.
  • Erregimen mistoko ibaiak: Elur-euriarenak edo euri-elurrarenak izan daitezke, elurraren edo prezipitazioen eragina nagusi den kontuan hartuta.

Erliebearen eta Topografiaren Eragina

Erliebeak eta topografiak arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan eragiten dute, erliebe-unitateen arabera bereiziz. Ibaien higaduran, lurraren inklinazioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da higadura.

Arro Hidrografikoa eta Isurialde Hidrografikoa

Ibaiak bi taldetan banatu ditzakegu:

  • Arro hidrografikoa: Lurraldearen atal bat da, eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibaiadarretara iristen dira. Arroak banalerroen bidez bananduta daude. Banalerroak arroak mugatzen dituzten mendi-erliebeen tontorrek osatzen dituzte. Iberiar penintsulako arroak hauek dira: Iparraldekoa, Miño, Duero, Tajo, Guadiana, Guadalquivir, Ebro, Júcar eta Segura. Arroetan, ibaiak ibilgu edo ohe batetik mugitzen dira, modu hierarkikoan antolatutako sarea osatuz, azpiibaiadarretatik edo ibaiadarretatik hasi eta nagusira iritsi arte.
  • Isurialde hidrografikoa: Urak itsaso berera isurtzen dituzten arroen multzoa da.

Iberiar Penintsulako Isurialdeen Desimetria

Iberiar penintsulan disimetria handia dago isurialde atlantikoaren, Bizkaiko golkoaren isurialdearen eta isurialde mediterraneoaren artean. Horren arrazoia Goi-lautada Iberiar mendikatetik hasita mendebalderantz inklinatuta dagoela da.

Bizkaiko Golkoaren Isurialdea

Bizkaiko golkoaren isurialdeko ibaiak laburrak dira, kostatik hurbil dauden mendietan sortzen direlako. Higadura-indar handia dute, sorreratik bokaleraino desnibel handia dutenez gero. Hegalak landareekin babestuta daude. Bizkaiko golkoaren isurialdeak uren banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu. Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldearen zatirik handiena eta Arabako iparraldeko haran batzuk isurialde horren barruan daude. Ibaien goiburuaren eta itsasoaren arteko distantzia txikia da. Laburrak eta aldapa handikoak dira. Ibairik luzeenak Ibaizabal, Deba, Urola, Oria eta Bidasoa dira, eta laburrenak, kostatik hurbil dauden mendilerroetan jaiotzen direnak, Butroe, Oka, Lea, Artibai Bizkaian eta Urumea eta Oiartzun Gipuzkoan. Ibaien aldapa oso handia da, baina batzuetan ibaiadarrek haran longitudinalak zeharkatzen dituzte. Isurialde horretako arroak ugariak eta txikiak dira. Ibaien emaria ugaria da, eta euri-erregimen ozeaniko nahiko erregularra dute.

Isurialde Mediterraneoa

Isurialde mediterraneoak uren banalerroaren hegoaldeko lurrak hartzen ditu. Ebro da ur-biltzaile nagusia. Isurialde horren eta Bizkaiko golkoaren isurialdearen ezaugarriak oso desberdinak dira: Ibaien goiburuaren eta Ebroren arteko distantzia handiagoa da. Luzeagoak eta aldapa txikiagokoak dira. Luzeenak Ebro eta Zadorra dira. Aldapa, goiburuan izan ezik, Bizkaiko golkoaren isurialdeko ibaiena baino txikiagoa da. Ibai-sareak I-H norabidea du. Pirinioen aurreko erdiko sakonunea (Zamora) zeharkatzen dute ibaien edo ibai zatien kasuan izan ezik. Arroak Bizkaiko golkoaren isurialdekoak baino zabalagoak dira. Ibaien emariak eta erregimenak aldaketak dituzte. Euskal mendietan sortutako ibaiek, Bizkaiko golkoaren isurialdekoak baino emari txikiagoa dute, goiburuan euri-erregimen ozeanikoa dute.

Uraren Erabilerak

Ura ezinbestekoa da Lurreko bizitzarako eta gizakien jarduera askotarako. Biztanleriak nahiago izan ditu ur-baliabideetatik hurbil dauden ezarpenak. Uraren kontsumo-erabileren artean, hauek aipa daitezke: nekazaritzako ureztatzea, sektore ekonomikoen egindako erabilera eta etxeetako eta udaletako erabilera (kaleak garbitzea, lorategiak ureztatzea). Espainian, horietan guztietan kontsumitutako urak gora egin du azken urteetan. Modu horretan, pertsona bakoitzeko ur-kontsumoaren zifrak Europako eta munduko handienetakoak dira. Uraren kontsumorako ez diren erabileren artean, arrantza, akuikultura eta ekoizpena aipa daitezke.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da arro hidrografikoa?

Lurraldearen atal bat da, eta bertako urak ibai nagusi batera eta haren ibaiadarretara iristen dira. Arroak banalerroek mugatzen dituzte.

Zer da ibai-erregimena?

Ibai baten emariak urtaroen arabera duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-prezipitazioen garrantziaren araberakoa da.

Zein dira Bizkaiko golkoaren isurialdeko ibai luzeenak?

Ibaizabal, Deba, Urola, Oria eta Bidasoa dira, testuaren arabera.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zer da isurialde hidrografikoa?
2. Zein ibai da ur-biltzaile nagusia isurialde mediterraneoan?
3. Zein ibai-erregimenetan izaten da emari maximoa udaberriaren amaieran edo udan?
4. Zer faktorek eragiten diote ibaien emariari, testuaren arabera?
5. Zergatik dago disimetria handia Iberiar penintsulako isurialdeen artean?
6. Zein dira Bizkaiko golkoaren isurialdeko ibai laburrenak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.