Espainiako Krisia eta 1812ko Konstituzioa: Karlos IV.a, Independentzia Gerra eta Cadizko Gorteak

HistoriaActualizado el 3,65 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako Monarkiaren krisia azaltzen du, Karlos IV.aren erregealdiatik hasi eta Frantziaren eraginez gertatutako gertaerak aztertuz: Aranjuezko Matxinada, Baionako abdikazioak eta Josef I.aren izendapena. Ondoren, Independentzia Gerra (1808-1814) eta Cadizko Gorteek egindako 1812ko Konstituzioa aztertzen ditu, bere printzipio nagusiak eta eragina Europan eta Amerikan.

Puntos clave

  • Karlos IV.a 1788an tronura iritsi zen eta Manuel Godoy estatu-idazkari izendatu zuen.
  • Trafalgarko Guduan Espainiako itsas armada ia osoa galdu zen.
  • Fontainebleauko Ituneko baimenari esker, Frantziako armadek Espainian sartu ziren Portugali eraso egiteko.
  • 1808an Aranjuezko Matxinadak Godoy kargutik kendu zuen eta Karlos IV.ak tronua Fernando VII.ari utzi zion.
  • Napoleonek Josef I.a izendatu zuen Espainiako errege Baionako abdikazioen ostean.
  • 1812ko Konstituzioak subiranotasun nazionala, botere-banaketa eta legearen aurreko berdintasuna ezarri zituen.
  • Konstituzioak sufragio unibertsala ezarri zuen, 25 urtetik gorako gizonentzat bakarrik.

Ponte a prueba

Karlos IV.aren Erregealdia eta Frantziaren Eragina

Frantziako Iraultzaren eraginaren ondorioz, ideia liberalak hedatu ziren Karlos IV.a erregeak 1788an tronua eskuratu zuenean. Karlos IV.ak ilustratuen eragina desagerrarazi zuen bere gobernutik eta Manuel Godoy estatu-idazkari izendatu zuen. Erregea Frantziaren aurkako gerrarako Europako koalizio militarrarekin elkartu zen. Espainiako tropek porrot egin zuten, eta Basileako Bakearen baldintzen ondorioz, Espainia frantziarren interesen mende geratu zen.

Kanpo Politikaren Aldaketak eta Fontainebleauko Ituna

Aldaketa batzuk egon ziren kanpo politikan Napoleonek boterea eskuratu zuenean. Honako hauek izan ziren: Espainia Frantziaren aliatu bihurtu zen eta Britainia Handiaren aurkako gerran parte hartu zuen. Espainiako itsas armada ia osoa galdu zen Trafalgarko Guduan porrot egin ondoren. Egoera okerragotu zen Espainiak Fontainebleauko Ituna sinatu zuenean; haren bidez, baimena eman zitzaien Frantziako armadei Espainian sartzeko, Portugali eraso egiteko. Horrez gain, Portugalen banaketa adostu zen, eta han Godoyk printzerri bat jasoko zuen.

Aranjuezko Matxinada

Frantziako tropek Espainiako hiri estrategikoak okupatu zituzten, itunean adostutakoari kasu egin gabe. Orduan, errege-familiak Aranjuezera ihes egin behar izan zuen, armada inperiala Madrilera iristean. Horren eraginez, soldaduek eta herritarrek Aranjuezko Matxinada egin zuten Godoy kargutik ken zezaten eta Karlos IV.ak tronua utz zezan eta bere seme Fernandori laga ziezaion.

Monarkiaren Krisia eta Baionako Abdikazioak

Fernando VII.a errege izendatu zuten, baina monarkiaren krisia areagotu egin zen Karlos IV.ak tronua berreskuratzeko laguntza eskatu zionean Napoleoni. Hark, Borboien etxekoen ahuleziaz ohartuta, monarkak Baionara deitu zituen eta Espainia inbaditzea erabaki zuen. Napoleonek bere anaia Josef I.a izendatu zuen Espainiako errege.

Independentzia Gerra eta Cadizko Gorteak

Baionako Estatutua eta Josef I.a

Napoleonek proposatutako kode konstituzional bat onartu zen (Baionako Estatutua) pribilegioak abolitzeko. Horren ostean, Josef I.a onartu zuten errege berritzat.

1812ko Konstituzioa: Printzipioak eta Eragina

Independentzia Gerran (1808-1814) Baionako abdikazioak gertatu ziren eta batzarrak sortu ziren Cadizko Gorteetarako deialdia egiteko. Subiranotasun nazionala adierazi zen eta Espainiako lehen Konstituzioa (1812) sortu zen. Gainera, Antzinako Erregimena abolitu zen eta horrekin batera, gizarte-pribilegioen amaiera heldu zen eta ekonomia modernizatzeko neurriak hartu ziren.

Cadizko Gorteek botere-banaketa onartu zuten (legegilea, betearazlea eta judiziala), eta Fernando VII.a aitortu zuten Espainiako erregetzat. Gorte iraultzaileak izan ziren, subiranotasuna erregearen eskumena zela zioen doktrina tradizionalari uko egin zietelako eta estamentuzko pribilegioak deuseztatu zituztelako. Azkenik, herritar guztiak legearen aurrean berdinak zirela eta eskubide berdinak zituztela ezarri zuten.

Europan eta Amerikan, 1812ko Konstituzioa erreferentzia bihurtu zen. Hauek ezarri zituen: herritarren hainbat eskubide (hezkuntza, jabetza eta eskaera eskubideak), askatasun zibilak (iritzi, pentsamendu eta inprenta askatasuna), eta berdintasun fiskala eta juridikoa zergetan. Sufragio unibertsala ere ezarri zen (25 urtetik gorako gizonentzat bakarrik).

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zergatik izan zen krisia Karlos IV.aren erregealdian?

Frantziaren eraginez, Espainiak Frantziaren aliatu bihurtu zen eta Trafalgarko porrotak eta Fontainebleauko Ituneko baimenak egoera larriagotu zuten. Aranjuezko Matxinadak eta Baionako abdikazioek krisia areagotu zuten.

Zer izan ziren Baionako abdikazioak?

Karlos IV.ak eta Fernando VII.ak Napoleonen aurrean tronua utzi zuten, eta Napoleonek bere anaia Josef I.a izendatu zuen Espainiako errege. Ondoren, Baionako Estatutua onartu zen.

Zer printzipio ezarri zituen 1812ko Konstituzioak?

Subiranotasun nazionala, botere-banaketa (legegilea, betearazlea eta judiziala) eta herritarren berdintasuna legearen aurrean ezarri zituen. Antzinako Erregimena eta estamentuzko pribilegioak abolitu zituen.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan hasi zen Karlos IV.a erregealdian?
2. Zein gertaerak eragin zuen Godoy kargutik kentzea?
3. Nor izendatu zuen Napoleonek Espainiako errege?
4. Zein izan zen Espainiako lehen Konstituzioaren urtea?
5. Zer ekarri zuen 1812ko Konstituzioak sufragioari dagokionez?
6. Zein printzipiok ukatu zuten Cadizko Gorteek?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.