Errestaurazioko sistema politikoa (1875-1923): Sandhursteko adierazpena eta txandakatzea

HistoriaActualizado el 6,79 KB

Resumen

Dokumentuak Espainiako Errestaurazioko sistema politikoa azaltzen du, 1875etik 1923ra. Sandhursteko adierazpena, Cánovasen oinarri ideologikoak, 1876ko Konstituzioa, turnismoa eta txandakako gobernuen iruzurra aztertzen dira. Gainera, anarkismoaren, Kubako eta Filipinetako gatazken eta 1898ko hondamendiaren eragina azaltzen da.

Puntos clave

  • 1874an Pavia jeneralaren estatu kolpeak I. Errepublika amaitu zuen eta Alfontso XII.a berrezarri zen Abenduan.
  • Sandhursteko adierazpenak monarkia konstituzionala, estatu konfesionala eta aurreko konstituzioen gainditzea proposatu zituen.
  • Cánovasek bi alderdiko sistema ezarri zuen: alderdi kontserbadorea (Cánovas) eta liberal-fusionista (Sagasta).
  • 1876ko Konstituzioak 1923ra arte iraun zuen eta erregearen eta gorteen subiranotasuna, sufragio eskubidea eta erlijio-askatasuna ziurtatu zituen.
  • 1881ean turnismoa ezarri zen, eta 1885eko El Pardoko Ituna bidez alderdi kontserbadorea eta liberala txandakatzea adostu zen.
  • 1898ko hondamendiak eta kolonien galerak Errestaurazioko sistema krisian sartu zuten, eta 1923ko Primo de Riveraren estatu kolpeak amaitu zuen.

Ponte a prueba

4.Errestaurazioko sistema politikoa (1875-1923)

1874.Urtean Pavia jeneralak emandako estatu kolpearen bidez I. Errepublika amaitu egin zen eta Sandhursteko adierazpenaren, Cánovasek eta Alfontsok sinatutakoa, eta  Abenduan, Martinez Camposek egindako altxamenduaren eraginez borboitarren dinastia berrezarri egin zen, Alfonso XII.A errege izanik.  Sandhursteko adierazpenean berrezarkuntza-proiektuaren oinarrizko ideiak bildu ziren: Monarkia konstituzional baten ezarpena, estatu konfesionala  eta aurreko konstituzioak gaindituko zituen (1845 eta 1869).
Cánovasen proiektu politikoan, oinarria monarkia zen eta alderdiak bera laguntzeko tresnak ziren, horretarako bi alderdi egon ziren: Alderdi kontserbadorea, ordena eta bakea defendatzen zituena (Cánovas buru) eta  alderdi liberal-fusionista, herritarren bizimodua hobetzeko erreforma sozialak, hezkuntza eta elizaren eraginaren murriztapena bultzatzen zituena (Sagasta buru).
Cánovasek berrezarkuntzaren oinarri ideologikoak ezarri zituen: Pragmatismoa politikan(jarrera praktikoa), Espainiako konstituzioa bertako ohituren eta historiaren araberakoa , Erregearen eta gortearen subiranostasuna eta jarrera kritikoa Espainiako egoerarekin. Armadako burua erregea zen eta Hauteskunde-sistema iruzurretan aritzen ziren.
1876ko Konstituzioak 1923ra arte iraun zuen eta aurreko bi konstituzioetan oinarrituta zegoen (1845-69). Azkenean, sufragio unibertsalean oinarritutako hauteskundeen bidez  eratutako gorteek onartu egin zuten. Konstituzio honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira: Erregearen eta gorteen subiranotasuna, Sufragio eskubidea(hasieran zentsitarioa eta ondoren unibertsala) eta erlijio-askatasuna. Bestalde, monarkia sistemaren oinarri nagusia zen eta hiru funtzio zituen: jarraitasun historikoaren adierazlea zen, ordena soziala bermatzea eta erregea sistemaren euskarria zen, gainera, armadako agintari gorena zen eta estatuko hiru botereak arautzen zituen.
Oinarri sozial eta politikoei dagozkienez, dena iruzur bat zen. Burgesiak eta aristokraziak osatutako taldeak ziren nagusi eta erdi klaseek eta herri xehearen klaseen ezin zuten erabaki politikoetan parte hartu. Gainera, Europako herrialde askotan aldaketa sozioekonomikoak gertatu ziren, baina Espainia atzeratuta zegoen. 
Lehen esan bezala, Cánovasek bi alderdiko sistema ezarri egin zuen, baina horietaz aparte beste batzuk ere zeuden, praktikan boteretik kanpo zeudenak :Errepublikano erradikala, karlismoa, langile-oinarri zuten mugimenduak eta mugimendu nazionalistak.


Geroago, 1881ean Sagastak erregeari eskatuta, Turnismoa eman zen; txandakatze sistema.
Sagastak erregeari eskatu zion gobernua bere esku usteko; hau da, Cánovasen alderdiarekin txandakatzeko. Honekin, altxamenduen eta matxinaden arriskua areagotu nahi zuten, baina dena iruzur bat izan zen, demokraziarik gabeko sistema liberala izan zen. Txandakatze sistema hau ezartzeko urratsak hauek izan ziren: 1.Koroaren babesa izatea, 2.Gobernu berriak gorteen babesa izatea. 1885eko azaroaren 25ean, sistemari egonkortasuna emateko asmoz, Cánovasek eta Sagastak, “El Pardoko” Ituna sinatu egin zuten eta horretan,  alderdi kontserbadorearen ordez liberala jartzea adostu egin zuten.

Txandakako gobernuak hauteskundeetako emaitzak manipulatzen zituen eta 1878ko hauteskunde-legeak gizonezko sufragio unibertsala bertan behera utzi zuen. Lehen esan bezala dena iruzur bat zen. Bestalde, aktak manipulatzen zituzten edo erroldan ez zeudenen botoez baliatu (putxerazo) eta azkenean, gobernuak zuen azken hitza.  Geroago 1890ean sufragio unibertsala ezarri zen, baina lege hori nahiz eta praktikan demokrazia ekartzen bazuen ere, praktikan gauzak ez ziren aldatu. 

Alfontso XII.A hil ondoren berriro ere tentsioak sortu egin ziren bi sektoreen artean.

1888an Langileen Batasun Orokorra (UGT) sortu zen, joera sozialistako sindikatua eta 

Anarkismoa izan zen Berrezarkuntzan eragin handiena izan zuen langile-mugimendua. Anarkisten helburu nagusia jarraitzaileak lortzea eta ekintza terroristak burutzea izan zen. Botere mota guztiei egiten zioten aurre eta indarkeriazko ekintzak eta Estatuko erakundeen aurkako erasoak egiten zituen. Gainera, Cánovas anarkista batek hil egin zuen.  


Denbora pasa ahala, Kubaren ekonomiaren garapena ahulduz joan zen eta horren ondorioz, ekonomiaren gaineko jabetza lortzeko independentziaren sektore indartsu bat sortu egin zen, Estatu Batuen laguntza jaso zuena. Baireko Oihuan espainiar gobernuak abiarazitako errepresio politikoa egoera erradikalizatu egin zuen eta horren ondorioz, matxinoak eta Estatu batuarrak aliatu egin ziren eta Espainia bi horien kontra zihoan.


Bestalde, garai batean Filipinetan  matxinada bat piztu egin zen, uharteko interesak defendatzeko eta erlijio ordenen zapalkuntza galarazteko. Orduan, espainiar estatuek errepresio gogorra egin zuten eta buruzagiak hiltzen hasi egin ziren. Azkenean, matxinada amaituko zela zirudienean,  Estatu Batuek iraultzaileekin itun bat egin zuten eta gatazkak berriz hasi egin ziren.

Azkenean, 1898ko hondamendiaren eta kolonien galeraren ondorioz berrezarkuntzako sistema krisian sartu egin zen eta kritikak sektore ezberdinetan sortu egin ziren eta gainera, mugimendu erregenerazionsitak sortu egin ziren.

Horrek guztiak, Espainiarentzat ondorio izugarriak ekarri zituen.1909ko uztailaren 26tik 30era Bartzelonako Aste tragikoa gertatu egin zen eta altxamenduak erakutsi egin zuten politikan parte-hartzeko bide berriak sortu behar zirela.  Geroago,  1917ko udan Berrezarkuntzako sistema politikoek oso egoera kritiko bati egin behar izan zioten aurre, hiru motatako gatazkak sortu baitziren: militarra, politikoa eta soziala. 

Krisi guzti hauek, Espainiako atzerapena agerian utzi egin zuten eta ondorioz, oposizioan zeuden taldeak gero eta protagonismo gehiago hartuz joan ziren. Azkenan,  1923ko irailaren 13an Primo de Riveraren estatu kolpeak Errestaurazioaren sistema betiko galarazi zuen.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer izan zen Sandhursteko adierazpena?

Berrezarkuntza-proiektuaren oinarrizko ideiak bildu zituen, Cánovasek eta Alfontsok sinatua. Monarkia konstituzionala, estatu konfesionala eta aurreko konstituzioen gainditzea proposatzen zituen.

Zer da turnismoa?

Gobernu liberalak eta kontserbadoreak txandaka aritzeko sistema da, 1881ean Sagastak eskatuta ezarria. Hauteskundeen emaitzak manipulatzen ziren eta demokrazia benetakoa ez zen.

Zergatik krisian sartu zen Errestaurazioa?

1898ko hondamendiaren eta kolonien galeraren ondorioz, eta kritikak eta mugimendu erregeneracionistak sortu zirelako.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein urtetan berrezarri zen borboitarren dinastia Alfontso XII.arekin?
2. Nor izan ziren Sandhursteko adierazpena sinatu zutenak?
3. Zein alderdi zegoen Sagasta buru?
4. Zer urtetan ezarri zen sufragio unibertsala gizonezkoentzat?
5. Zein izan zen turnismoaren helburu nagusia?
6. Zer gertatu zen 1898ko hondamendiarekin?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.